«Historia. Mende ilunak. Goi Erdi Aroa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    18. lerroa: 18. lerroa:


    Soraluze ingurua eragina erabatekoa izan zen: merkataritza desagertuta, eta  emigratzeko bi aukerak (morroi edota soldadu)bertan behera geratuta, nekazaritza (eskasa) eta abeltzaintza besterik ez ziren geratu.
    Soraluze ingurua eragina erabatekoa izan zen: merkataritza desagertuta, eta  emigratzeko bi aukerak (morroi edota soldadu)bertan behera geratuta, nekazaritza (eskasa) eta abeltzaintza besterik ez ziren geratu.
    ==Bisigodoak==
    ==="Domuit vascones"===
    Erromatarrak desagertuta, eta germaniarrak (sueboak, bandaloak, alanoak eta bisigodoak) eskualde aberatsetan ezarrita, baskoiak eta kantabriarrak herri askeak ziren, inoren menpe ez zeudenak<ref>Sobre los origenes sociales de la Reconquista. Abilio Barbero eta Marcelo Vigil (Ariel 1974)</ref>.
    Hala ere, merkataritza barik, nekazaritza (ahula) eta abeltzaintza jarduera bakarrak izanik, oso herri txiroak ziren; eta noizean behin Ebro eta Duero arroetara pasatzen ziren, herriak eta etxaldeak (''villae'') arpilatzeko asmoekin. Urte hauetan baskoien, barduliarren eta karistiarren arteko harremanak sendotu ziren, eta bisigodoek ''Baskoniako probintziak'' izendapena eman zioten eskualderi.
    Bisigodoak egonkortu zirenean (''Toletum''-eko erresuma) iparraldeko herrialdeak "baketzen" saiatu ziren, behin eta berriz. Hortik errege bisigodo askoren leloa: ''...et domuit vascones''<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Domuit_vascones Domuit vascones]. Wikipedia (euskaraz).</ref>; hau da, "...eta euskaldunak menperatu zituen".
    Baina ez zuten lortu. Alde batetik, lur txiro hauek inolako interesik ez zutelako. Eta bestetik, bisigodoen erresuma barne oreka falta zuelako. Horregatik, ''Victoriacum''<ref>Nahiz eta batzuk uste Gasteiz zela (Bitorixa/ Vitoria), ez da ezagutzen zehatz mehatz non zegoen.</ref> hiria fundatu zuten 581. urtean eta Erriberri gotortu zuten 621.ean. Iparraldetik, berriz, frankoek Waskoniako dukerria sortu zuten, Bizkaiako kostalderaino hedatu zena.
    ===Soraluze bitartean===
    Bitartean, Soraluzen aurreko egoera txarra egonkortu zen.
    Alde batetik, Ibaizabal ibi ondoan sortutako herrixka, merkatari eta garraiolariak zerbitzeko, hustu egingo zen, bideak ere hustu zirelako.
    Nekazaritza eta abeltzaintza besterik ez ziren geratzen, baina inguru aldapatsuak ez zuen batere laguntzen. Horregatik, aukera asko daude ''bagauda'' artean soraluzetarrak egotea.
    Erromatar inperioarekin batera orduko gizarte egiturak desagertuko ziren. Eta ''bagauden'' bizimodu berriak, segururena, egitura berriak ekarriko zituen, agintari eta menpekoez osatuta. Geroko jauntxoen jatorria izango zen.


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==

    23:02, 18 abuztua 2022(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Gutxi badira ere, Soraluzen gordetzen dira historiaurreako eta erromatarren garaiko aztarnak. Hurrengo mendeetako ez da ezer geratu, ez aztarnik, ezta aipamenik ere.

    Sarrera honetan agertzen direnak osomeztabaidagarriakmizan daitezke. Besteren faltan, Euskal Herriko historia orokorra da, baina Soraluzeri egokitua.


    Mundu baten gainbehera

    Kristo osteko III. mendean erromatar inperioa indarra galtzen hasi zen. Ekonomia gero eta ahulagoa zegoenez, eragin handia izan zuen Soraluze moduko esparruetan.

    Ondorioz, Saltus Vasconum-ek presio demografiko handia sufritzen hasi zen, eta goseteak matxinadak eragin zituen. Matxinatu hauei bagaudak[1] esaten zieten, eta gehien bat Galia eta Hispania parajetan sortu ziren.

    Soraluze inguruko biztanleek, seguru asko, gainontzekoen patu berea izango zuten: merkataritza desagertuta, abeltzaintza eta nekazaritzaren emaitza urriak, soldadu joateko aukerarik ez, gosea eta, azkenik... Ebro arrora pasa behar lapur bilakatuta.

    405. urtean herri germaniar batzuk Rhin-eko muga zeharkatu zuten, erromatarren "baimenaz". 449an Via Ad Asturica Burdigalam erabiliz sueboek Pirinioak zeharkatu zituzten, eta hurrengo urteetan Ager Vasconum zena harpilatu zuten, ekonomia goitik behera hondatuz. 455an ere, heruloen itsas ontziek barduliarren eta kantabriarren kostaldeari eraso zioten; ondorioz, itsas merkataritza ere ia desagertu zen.

    Gosea eta eskasia orokortuta, ez da harritzekoa hurrengo urteetan bagaudak berriro ere matxinatzea. Ekintza gogorrenak izateaz gain, azkenak ere izan ziren.

    Soraluze ingurua eragina erabatekoa izan zen: merkataritza desagertuta, eta emigratzeko bi aukerak (morroi edota soldadu)bertan behera geratuta, nekazaritza (eskasa) eta abeltzaintza besterik ez ziren geratu.


    Bisigodoak

    "Domuit vascones"

    Erromatarrak desagertuta, eta germaniarrak (sueboak, bandaloak, alanoak eta bisigodoak) eskualde aberatsetan ezarrita, baskoiak eta kantabriarrak herri askeak ziren, inoren menpe ez zeudenak[2].

    Hala ere, merkataritza barik, nekazaritza (ahula) eta abeltzaintza jarduera bakarrak izanik, oso herri txiroak ziren; eta noizean behin Ebro eta Duero arroetara pasatzen ziren, herriak eta etxaldeak (villae) arpilatzeko asmoekin. Urte hauetan baskoien, barduliarren eta karistiarren arteko harremanak sendotu ziren, eta bisigodoek Baskoniako probintziak izendapena eman zioten eskualderi.

    Bisigodoak egonkortu zirenean (Toletum-eko erresuma) iparraldeko herrialdeak "baketzen" saiatu ziren, behin eta berriz. Hortik errege bisigodo askoren leloa: ...et domuit vascones[3]; hau da, "...eta euskaldunak menperatu zituen".

    Baina ez zuten lortu. Alde batetik, lur txiro hauek inolako interesik ez zutelako. Eta bestetik, bisigodoen erresuma barne oreka falta zuelako. Horregatik, Victoriacum[4] hiria fundatu zuten 581. urtean eta Erriberri gotortu zuten 621.ean. Iparraldetik, berriz, frankoek Waskoniako dukerria sortu zuten, Bizkaiako kostalderaino hedatu zena.

    Soraluze bitartean

    Bitartean, Soraluzen aurreko egoera txarra egonkortu zen.

    Alde batetik, Ibaizabal ibi ondoan sortutako herrixka, merkatari eta garraiolariak zerbitzeko, hustu egingo zen, bideak ere hustu zirelako.

    Nekazaritza eta abeltzaintza besterik ez ziren geratzen, baina inguru aldapatsuak ez zuen batere laguntzen. Horregatik, aukera asko daude bagauda artean soraluzetarrak egotea.

    Erromatar inperioarekin batera orduko gizarte egiturak desagertuko ziren. Eta bagauden bizimodu berriak, segururena, egitura berriak ekarriko zituen, agintari eta menpekoez osatuta. Geroko jauntxoen jatorria izango zen.


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    1. Bagaudak. Wikipedia (euskaraz).
    2. Sobre los origenes sociales de la Reconquista. Abilio Barbero eta Marcelo Vigil (Ariel 1974)
    3. Domuit vascones. Wikipedia (euskaraz).
    4. Nahiz eta batzuk uste Gasteiz zela (Bitorixa/ Vitoria), ez da ezagutzen zehatz mehatz non zegoen.