«Teknologia: errobera giltza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    Errobera giltzak argi-mukia desagertarazi zuen, silex edo agata harriak jartzen bere ordez.
    Errobera giltzak [[Teknologia: argi-mukizko giltza (eu)|argi-mukia]] desagertarazi zuen, silex edo agata harriak jartzen bere ordez.




    9. lerroa: 9. lerroa:




    [[Fitxategi: Mosketeak._Errobera-giltza.jpg | thumb | left | 200 px | Errobera-giltza]]
    [[Fitxategi: Errobera_giltza._Pistolarentzat_(1730).jpg | thumb | left | 200 px | Errobera-giltza pistolentzat (1730)]]
    ==Errobera giltza==
    ==Errobera giltza==
    Altzairuzko errobera hortzaduna zen, harria (silexa edo agata) zuen itsatsita, eta erloju baten moduko malgukiari lotuta zegoen.
    Altzairuzko errobera hortzaduna zen, harria (silexa edo agata) zuen itsatsita, eta erloju baten moduko malgukiari lotuta zegoen.
    21. lerroa: 21. lerroa:




    [[Fitxategi: Mosketeak._Errobera-giltza.jpg | thumb | left | 200 px | Errobera-giltza]]
    ==Erabilera==
    ==Erabilera==
    Errobera giltzak mosketeetan eta pistolatan erabili ziren, batez ere XVII mendean.
    Errobera giltzak mosketeetan eta pistolatan erabili ziren, batez ere XVII mendean.

    19:00, 10 otsaila 2018(e)ko berrikuspena

    Errobera giltzak argi-mukia desagertarazi zuen, silex edo agata harriak jartzen bere ordez.


    Errobera-mosketea

    Teknologiaren beharra

    Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.

    Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1.515 urtean errobera sistema asmatu zuten Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.


    Errobera-giltza pistolentzat (1730)

    Errobera giltza

    Altzairuzko errobera hortzaduna zen, harria (silexa edo agata) zuen itsatsita, eta erloju baten moduko malgukiari lotuta zegoen. Giltza batekin malgukia tenkatzen zen eta, katua sakatzerakoan, malgukia askatzen zen, errobera birarazten eta harriak txinpartak sortzen zituen, almetxako polbora pizteko.

    Sistema honekin posible izan zen arropa azpian armak eramatea, izkutatuta.

    Dena dela, sistemak ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehihiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.

    Arazo hauek oinoezkoentzat handiak baziren (mosketeak), zaldunentzat askoz handiagoak (pistoladunak).


    Errobera-giltza

    Erabilera

    Errobera giltzak mosketeetan eta pistolatan erabili ziren, batez ere XVII mendean.

    Suharri giltzak baztertu zuen, baina ez luxuzko ehiza armetatik; XVIII mendean asko erabili ziren, batez ere Europa erdialdean. Azkenak XIX mende hasierakoak dira.


    Erreferentziak