Aratoste hontako (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Abestia (eu) | izenburua = Aratuste hontako | egilea = ''ezezaguna'' | hizkuntza = Euskaraz | iturria = Domentx Uzin | partitura = Aratuste_hontako._Parti...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:08, 6 martxoa 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Izenburua Aratuste hontako
    Egilea/k ezezaguna
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Domentx Uzin
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    El que tenga una maleta
    que me traiga a mí

    Txikitan bat, perruan bi,
    errialian dozena erdi

    Elgeta errekadistiari
    Aratuste hontako gaur da martitzena,
    mutil gaztientzako egunik onena,
    ondo pasatziarren egin dogu lana,
    ematen badoskuzu errialtxo bana.
    Danok santu ein nahixan bat ez dago txarrik,
    ta gure mixerixan ez dago odolik,
    Plaentxiako ibaixa dago loina barik,
    ta bihargiñan mahaixan jatuna ugari.
    Kunplitzeko dauzkagun intentziño fiñak,
    eta egiten doguz danok ahalegiñak,
    makiñak zarataka ixilikan miñak,
    hola onratzen doguz ALFAko makiñak.


    Jatorrizko letra Euskaraz
    Maletatxo bat daukanak
    ekarri niri

    Txikitan bat, perroan bi,
    errealean dozena erdi

    Elgeta errekadistari

    Eta bukatzerakoan kornetina jotzen zuen.

    Bada beste bertsio bat osatuagoa:

    Txikitan bat perruan bi
    errialian dozen erdi
    errekaurik badezu
    ekarri neri.


    Oharrak

    Txikita Txakur txikia, (pezeta bateko) bost zentimo.
    Perrua Txakur handia, (pezeta bateko) hamar zentimo.
    Erriala (pezeta bateko) hogeta bost zentimo.

    Azalpenak

    Abesti hau benetako jingle-a da; hau da, telebistako irakarkietan erabiltzen den abesti motzak, jendeari 'produktua' saltzeko.

    XX mendeko aurreko urteetan, orain dela ia 100 bat urte, Elgeta errekadistak abesten omen zuen, bere zerbitzuak adierazteko eta prezioak ezagutarazteko. Gainera, sei maleta eramateagatik bost zentimok deskontua egiten zuen, rappel esaten zaiona.

    Jingle, rappel... Ibarbarriaga (Elgeta) errekadistak gaur eguneko marketinekoek beste bazekien, behintzat!

    Irudiak

    Handitzeko sakatu

    Erreferentziak