Soraluze izena (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Izenaren jatorria== Ezaguna da ''Soraluce'' izena Deba ibaiaren eskumako etxe multzoari zegokiola, hiribilduari Gaztelako Alfonso XI erregeak hiri-gutuna eman ziola, 1...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:13, 27 urria 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Izenaren jatorria

    Ezaguna da Soraluce izena Deba ibaiaren eskumako etxe multzoari zegokiola,

    hiribilduari Gaztelako Alfonso XI erregeak hiri-gutuna eman ziola, 1343. urtean hain zuzen. Gainera, nahiz eta hiri-gutun hori galduta egon, aipamen historikoei jarraituz uste izan da izena ere erregeak eman ziola: eta agindu zuen... egin zezatela Plasencia izeneko herria[1].

    Ordutik aurrera Placencia izena gailendu bazen ere, inoiz Placencia de Soraluce moduan agertu dela. Mende askoren isiltasunaren ondoren, XX. mende hasieran berriro agertu zen, .


    Ortografiaren bilakaera

    Aurreneko Plasençia-tik hasita, izena modu askotan idatzita izan da. 1700 urtetik aurrera Placencia moduan geratu arte (inoiz oraindik Plasencia agertzen zela), edota Placencia de las Armas. Euskaraz, XIX. mendean Juan Ignacio Iztuetak Plazenzia erabili zuen, eta XX. mendean Plaentzi, Plaentxi, Soraluze... erabili izan dira.

    Baina XVIII mende aurretik, eta ortografia finkatu artean, grafia asko aldatu da. Batez ere bi letra edo grafema (laugarrena eta zazpigarrena) "dantza" egin dute, idazlearen arabera s, z, c edo ç jarriz toki horietan. Hau da:

    S O R A L U (z,c,ç) E

    Izena desagertzen da hurrengommendeetanm era XX. mendean berriro agertzen da, 1912. urtean hain zuzen, Soraluze formarekin. Ordutik aurrera ez da besterik erabili.


    Euskal Onomastikaren Datutegia

    Azterketa hau ontzeko Euskaltzaindiak prestatu zuen Euskal Onomastikaren Datutegia[2] erabili izan da.

    Datutegi horren arabera, herriaren izen agerpenak hauek izan dira:

    Izena Agerpenak XIV. mendea XV. mendea XVI. mendea XVII-XIX XX. mendea
    Plazencia de Soraluce 4 1397 (3) 1562
    Plazençia de Soraluçe 1 1453
    Soraluze 11 1912, 1934, 1974 (2), 1976, 1978, 1979,1986 (3), 1989


    Erreferentziak

    1. "...ordenando... hizíessen esta población... a la que mandó llamar Plasencia". Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España. Esteban Garibai (Amberes, 1571).
    2. Euskal Onomastikaren Datutegia. Leku izenak. Soraluze. Euskaltzaindia.