«Abizenak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    27. lerroa: 27. lerroa:
    ::{| class="wikitable" style="float:center"
    ::{| class="wikitable" style="float:center"
    ! width= "150 px" style="background:Pink" | Abizena
    ! width= "150 px" style="background:Pink" | Abizena
    ! width= "500 px" style="background:Pink" | Azalpenak
    ! width= "750 px" style="background:Pink" | Azalpenak
    |-
    |-
    | Mandiola
    | Mandiola

    21:21, 5 urria 2021(e)ko berrikuspena

    Abizenen jatorria

    Abizen patronimikoen jatorria aitaren izena zen: López, Loperena, Lopetegui… Eta abizen toponimikoen jatorria tokia, etxea, baserria, herria... izaten zen.

    Abizen batzuk leku askotan sortu ziren batera (Ibarra, Iraola...), toki izen moduan oso zabalduta daudelako. Baina beste abizen batzuk jatorri bakarra dute; nahiz eta familiako batzuk tokiz aldatu, batzuetan ez zuten abizena galtzen (ospea gorde nahi zutelako edo...) eta abizenaren adar berriak sortzen zituzten.

    Abizenen jatorria aztertzeko oso baliogarriak dira kaparetasun auziak eta odol garbiaren agiriak. Aintzinako Erregimenean pertsona guztiek ez zituzten eskubide berberak, lan mota batzuk kapareek edo hidalgoek besterik ezin zuten egin. Hortik norberaren abizenaren jatorria argitzeko askoren interesa.


    Abizenen bilakaera

    Ertarotik aurrera pertsona askoren izenak hiru zati zituen: izen propioa gehi patronimikoa gehi toponimikoa. Soraluzen gordetako agiri zaharretan hainbat adibide gordetzen dira: María Beltrán de Irure (1555), Juan Ibáñez de Irure (1560), Pedro Pérez de Arteaga (1564), Domingo Martínez de Arechaga (1572), Pedro Martínez de Aseguinolaza (1589)… Patronimikoa aitaren izenak markatzen zuen eta jatorriak, berriz, toponimikoa (etxea, baserria, inoiz herria).

    Beraz, abizenak belaunaldiz belaunaldi aldatzen ziren, nahiz eta bizitokia edo jatorria mantendu: aita Juan Pérez de Izaguirre bazen, semea Melchor Ibáñez de Izaguirre izango zen.

    Baina XVI mendetik XVIII mendera patronimikoaren erabilera indarra galtzen ari zen: Melchor de Churruca (1576), Bartolomé de Igueribar (1566)… Inoiz, familia baten aldaketak gordetzen dira: Juan Ibáñez de Armendia aita, baina Juan de Armendia semea (1584).

    Eta XVIII mendean abizen toponimikoak dira nagusi, beti de aurretik dutela. Jatorria mantentzen bazen, abizenak ez ziren aldatzen... baina inoiz Juan de Izaguirre izeneko baten Joaquín bere semea Soraluzetik joaten bazen, bizitoki berrian Joaquín de Placencia izango zen.

    Azkenean, abizenak fosilizatu egin ziren. Araban osorik, hau da, patronimikoa gehi toponimikoa. Baina toki gehienetan, Soraluze barne, toponimikoa gailendu zen. Azken aldaketa XIX mende bukaeran etorri zen, Erregistro Zibilak garatu zirenean: abizen toponimikoek berezko zuten de hori desagertu egin zen kasu gehienetan, jabeek kontra egin ez bazuten behintzat.


    Soraluzeko abizenak

    Soraluzen bertan sortutako abizenak dira. Hala ere, badaude bakar batzuk kanpotik etorritakoak (Irure Nafarroatik, Isasi Eibartik...)

    Gehienak toponimikoak direnez, kasu askotan Euskal Herriko hainbat tokitan abizen berdinak sortu ziren. Dozenatik gora Soraluzen bakarrik sortu ziren: Espren, Gorbea, Hernizketa, Imitola, Laskortegi, Loiolaetxea, Mueska, Mueska-Iturburu, Plazentzia, Salogoen, Solaguen, Ubarkalde eta Unamuno.

    Abizena Azalpenak
    Mandiola Berez Leintz bailarakoa; adarrak ditu Soraluze, Azpeitia, Eibar, Elgoibar eta Oñatin.
    Soraluzeko armarria: lau zatitan, lehena eta laugarrena gorriak, arrano beltzarekin; bigarrena eta hirugarrena zilarrezkoak, bi otso beltz mingain gorriekin, bata bestearen gainean eta bi aldetara begiratzen.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Mendiola Berez Mendiolakoa (Eskoriatza); adarrak ditu Soraluze, Alzaga, Aramaio, Eibar, Leintz-Gatzaga, Gernika, Zeberio eta Arabako lautadan.
    Soraluzeko armarria: lau zatitan, lehena eta laugarrena gorriak, zilarrezko arrano batekin; bigarrena eta hirugarrena zilarrezkoak, bi otso beltz mingain gorriekin, bata bestearen gainean eta bi aldetara begiratzen.

    Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
    Mendiolaetxea
    Mendiola Echea
    Isasiren arabera, 1625 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.
    Mueska
    Muesca
    Soraluzekoa bakarrik.
    Mueska-Iturburu
    Muesca-Iturburu
    Soraluzekoa bakarrik.
    Olaza Soraluzekoa izateaz gain, Albisturrekoa.
    Plazentzia
    Placencia
    Plazaenzia
    Soraluzekoa bakarrik.
    Sagaregi
    Sagaregui
    Soraluzekoa bakarrik.
    Sagarraga Berez Zeanurikoa; adarrak ditu Soraluze, Bakio, Elgoibar eta Mundakan.
    Salogoen
    Salogüen
    Soraluzekoa bakarrik.
    Armarria: lau zatitan, lehena eta laugarrena urdinak, bakoitzean bi bordoi handi bata bestearen gainean, eta bigarrena eta hirugarrena zilarrezkoak, bakoitzean bost maxkor eta bi orri.
    Solaguen
    Solagüen
    Soraluzekoa bakarrik.
    1676 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.
    Txurruka
    Churruca
    Soraluzekoa izateaz gain, Azkoitikoa.
    Soraluzeko armarria: urdin gainean zilarrezko hiru zingola; urrezko ingurua, kate urdinaz.
    Ubarkalde
    Ubarcalde
    Soraluzekoa bakarrik.
    Unamuno Soraluzekoa bakarrik.
    Zabala Soraluzekoa izateaz gain, Amezketa, Anzuola, Asteasu, Azpeitia, Bedoña (Aretxabaleta), Begara, Elgoibar, Elgeta, Errezil, Gellano (Aretxabaleta), Marin (Eskoriatza), Ordizia eta Urrestillakoa (Azpeitia).
    Zabaleta Soraluzekoa izateaz gain, Arrasate, Bergara, Urnieta eta Urretxukoa.
    Zigaran
    Cigaran
    Soraluzekoa izateaz gain, Bergara, Durango, Hernani eta Itziarkoa (Deba).

    Erreferentziak

    • Apellidos. Ramiro Larrañaga (Boletín de la R.S.B.A.P. 2003).
    • Auñamendi Eusko Enziklopedia. Bernardo Estornés Lasa Funtsa (Eusko Ikaskuntza).
    • Casas solariegas y apellidos de Guipúzcoa. Julio de Atienza (La obra de Julio de Atienza y Navajas, barón de Cobos de Belchite y marqués del Vado Glorioso en "Hidalguía" 1993).