Difference between revisions of "Agerreburu trikuharria. Indusketak (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
 
Line 56: Line 56:
 
2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: [[Agerreburu trikuharria (eu)|Agerreburu]], [[Irukurutzeta trikuharria (eu)|Irukurutzeta]], [[Frantsesbaso trikuharria (eu)|Frantsesbaso]] eta [[Sabua trikuharria (eu)|Sabua]]. Maiatzean hasi eta azaroan bukatu zituzten aipatutako indusketak. Aranzadi Zientzia Elkarteko adituez gain, inguruko boluntarioak ere aritu ziren<ref>[https://plaentxia.eus/soraluze/1575365293349-oparoak-izan-dira-aurtengo-indusketak-dolmenen-ibilbidean Oparoak izan dira aurtengo indusketak Dolmenen Ibilbidean]. Plaentxia.eus (2019/12/03).</ref>.
 
2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: [[Agerreburu trikuharria (eu)|Agerreburu]], [[Irukurutzeta trikuharria (eu)|Irukurutzeta]], [[Frantsesbaso trikuharria (eu)|Frantsesbaso]] eta [[Sabua trikuharria (eu)|Sabua]]. Maiatzean hasi eta azaroan bukatu zituzten aipatutako indusketak. Aranzadi Zientzia Elkarteko adituez gain, inguruko boluntarioak ere aritu ziren<ref>[https://plaentxia.eus/soraluze/1575365293349-oparoak-izan-dira-aurtengo-indusketak-dolmenen-ibilbidean Oparoak izan dira aurtengo indusketak Dolmenen Ibilbidean]. Plaentxia.eus (2019/12/03).</ref>.
  
Jesus Tapiaren arabera, indusketen arduraduna, aurkikuntza ugari egin zituzten, batez ere Agerreburun.  
+
Jesus Tapiaren arabera, indusketen arduraduna, aurkikuntza ugari egin zituzten, batez ere Agerreburun: espero zutena baino askoz gauza gehiago aurkitu dituzte: suarri zati txiki batzuk, ia berrehun zeramika zati, ehunetik gora giza-hezur zati eta neolito garaiko leundutako aizkora. Kristo aurreko 4.000 eta 2.000 urte artekoa dela uste du Tapiak:
  
Horietatik bat berezia da: leundutako aizkora. Kristo aurreko 4.000 eta 2.000 urte artekoa dela uste du Tapiak:
+
::''Ez da arraroa halakoa aurkitzea, baina ohikoa ere ez. Oso kalitate onekoa da, nahiko handia, itxuraz bertako harri bolkanikoarekin egina; ez dago urratuta eta ez dago puskatuta, oso pieza polita da. Agerreburun beste bat ezagutzen zen, txikiagoa, baina tumulutik kanpo. Oraingoa barrenean aurkitu dugu. Uste dugu bertako harriren batekin egindakoa dela, baina orain azterketa fasean dago.''
  
::''Ez da arraroa halakoa aurkitzea, baina ohikoa ere ez. Oso kalitate onekoa da, nahiko handia, ez dago urratuta eta ez dago puskatuta, oso pieza polita da. Agerreburun beste bat ezagutzen zen, txikiagoa, baina tumulutik kanpo. Oraingoa barrenean aurkitu dugu. Uste dugu bertako harriren batekin egindakoa dela, baina orain azterketa fasean dago.''
+
Zeramikaren inguruan berriz, ondorengoa adierazi zuen: ''Zatiak aztertuta, ematen du hiru ontzi behintzat bazirela; egosteko erabili zuten teknikaren arabera, hainbat koloretakoak''. Ontzi horiek, hildakoarekin batera enterratzen zituzten, baina ez dago argi zein funtzio zuten: ''Beharbada, ipiniko zituzten hildakoak hil osteko bizitzan berarekin izan zitzan edo besterik barik, hiletako errituan erabili zirelako''.
 
Aizkoraz aparte, historiaurreko ontzi zeramikoen pusketak eta giza hezurrak ere aurkitu zituzten, horiek ere batik bat Agerreburun.
 
  
Eta, beti Jesus Tapiaren iritziz, Agerreburu lehengoratzeko aukera dago:
+
Giza-hezurren gainean ere berba egin zuen: ''Tamalez, txiki-txiki eginda daude baina atera dira gorputzeko hainbat ataletako hezurrak; esaterako, garezur zatiak edo hortzak''. Hortzek, gainera, hildakoen adinaren berri jakiteko aukera ematen dute, ''zenbateko desgastea'' duten begiratuta. Horrez gain, aipatu zuen balitekeela aukera izatea karbono 14ko datazioak, isotopoen analisiak (zer jaten zuten jakiteko) edota analisi genetikoak egiteko ere.
 +
 
 +
Eta beste “aurkikuntza polit bat” ere aitatu zuen: lepokoak egiteko erabiltzen zituzten harrizko pieza txikiak: ''Harrigarria da zein pieza txikiak lantzen zituzten eta zer nolako prezisioa lortzen zuten, eskuzko teknologia erabilita''.
 +
 
 +
Bestalde, jakinarazi zuen Agerreburuko tumuloa erreplika bitartez berreraikitzeko aukera proposatu diotela Aldundiari eta bere erantzunaren zain daudela:
  
 
::''...dolmenaren pieza guztiak aurkitu baititugu. Eta ikusi dugu badagoela zaharberritzeko aukera. Harlauza guztiak aurkitu ditugu eta muntatzeko moduan daude, baita tapa ere. Orain, Diputazioko zaharberritzaileari egingo diogu kontsulta''.
 
::''...dolmenaren pieza guztiak aurkitu baititugu. Eta ikusi dugu badagoela zaharberritzeko aukera. Harlauza guztiak aurkitu ditugu eta muntatzeko moduan daude, baita tapa ere. Orain, Diputazioko zaharberritzaileari egingo diogu kontsulta''.
 
  
 
''(Handitzeko, sakatu gainean)''
 
''(Handitzeko, sakatu gainean)''

Latest revision as of 22:44, 10 February 2020

Ikuspegi orokorra (Jose)

1921ko kanpaina (indusketa historikoa)

Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ikertu zuten, eta Agerreburu izan zen estazioan aztertutako azken trikuharria. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan Agerrebururi buruz honako hau idatzi zuten:

Kokapena eta tamaina
Agerreburu mendi-tontorraren ipar mendebaldean dago, Leiyopagoren hegoaldean eta Prantzesbasoren hego-hegoekialdean, pagadi itxi batek estalitako tokian: galgalean bertan hogetahiru daude eta.
Tumuluak 12 metroko diametroa du, eta erdian 1,67 metrotako altuera.
Oraindik gordetzen dira trikuharriaren alboko bi harri, nahiz eta zertxobait mugituta izan; beste harri batzuk, duda barik garai batean trikuharriarenak, galgalean sakabanatuta daude. Lehenek ganbararen ekialde-mendebalde norabidea azaltzen dute (8.a irudia eta 18. argazkia). Hona hemen harrien neurriak eta materiala:
Alboko harria Materiala Luzeera Altuera Lodiera
a Arbela 1,47 m 1,27 m 0,25 m
b Arbela 1,41 m 1,10 m 0,15 m
c Ofita 1,00 m 0,97 m 0,28 m
d Ofita 0,90 m 0,90 m 0,45 m
e Arbela 1,28 m 0,62 m 0,08 m
g Arbela 0,85 m 0,65 m 0,05 m
h Arbela 0,82 m 0,35 m 0,22 m
Lurrontzia
Indusketa
Indusketa oso denbora laburrean egin genuen, trikuharria irauli zuten azken altxor bilatzaileek lana erraztu zigutelako, trikuharriaren barruko lurra albo batera metatu zuten eta; nahiz eta beste aldetik, eta hau damutzekoa da, barruan topatutako hezur guztiak apurtu eta sakabanatu zituzten. Guk giza-hezur zatiak eta zeramika pusketak topa genituen.
Ostean, langileekin kontuak argitu eta gero, beraiek eta Plazentzia-Elosua estazio dolmenikoa agurtu genituen.


Topatutako zeramika zatiekin lortu zuten edalontzia osatzea, ertza kanpoaldera irtena eta hondo laua duten edalontzia hain zuzen. Giza aztarnak (hezur urri batzuk), berriz, galdu ziren.


2002ko aurkikuntza

2002an Xabier Larrañagak fibrolitazko aizkora aurkitu zuen bere gainazalean.


Topatutako aizkora (Aranzadi 2019)

2019 kanpaina (indusketa modernoak)

2012 urtetik aurrera, Dolmenen ibilbidearen inguruan Arbasoak egitasmoa martxan jarri zen. Herri arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Maiatzean hasi eta azaroan bukatu zituzten aipatutako indusketak. Aranzadi Zientzia Elkarteko adituez gain, inguruko boluntarioak ere aritu ziren[1].

Jesus Tapiaren arabera, indusketen arduraduna, aurkikuntza ugari egin zituzten, batez ere Agerreburun: espero zutena baino askoz gauza gehiago aurkitu dituzte: suarri zati txiki batzuk, ia berrehun zeramika zati, ehunetik gora giza-hezur zati eta neolito garaiko leundutako aizkora. Kristo aurreko 4.000 eta 2.000 urte artekoa dela uste du Tapiak:

Ez da arraroa halakoa aurkitzea, baina ohikoa ere ez. Oso kalitate onekoa da, nahiko handia, itxuraz bertako harri bolkanikoarekin egina; ez dago urratuta eta ez dago puskatuta, oso pieza polita da. Agerreburun beste bat ezagutzen zen, txikiagoa, baina tumulutik kanpo. Oraingoa barrenean aurkitu dugu. Uste dugu bertako harriren batekin egindakoa dela, baina orain azterketa fasean dago.

Zeramikaren inguruan berriz, ondorengoa adierazi zuen: Zatiak aztertuta, ematen du hiru ontzi behintzat bazirela; egosteko erabili zuten teknikaren arabera, hainbat koloretakoak. Ontzi horiek, hildakoarekin batera enterratzen zituzten, baina ez dago argi zein funtzio zuten: Beharbada, ipiniko zituzten hildakoak hil osteko bizitzan berarekin izan zitzan edo besterik barik, hiletako errituan erabili zirelako.

Giza-hezurren gainean ere berba egin zuen: Tamalez, txiki-txiki eginda daude baina atera dira gorputzeko hainbat ataletako hezurrak; esaterako, garezur zatiak edo hortzak. Hortzek, gainera, hildakoen adinaren berri jakiteko aukera ematen dute, zenbateko desgastea duten begiratuta. Horrez gain, aipatu zuen balitekeela aukera izatea karbono 14ko datazioak, isotopoen analisiak (zer jaten zuten jakiteko) edota analisi genetikoak egiteko ere.

Eta beste “aurkikuntza polit bat” ere aitatu zuen: lepokoak egiteko erabiltzen zituzten harrizko pieza txikiak: Harrigarria da zein pieza txikiak lantzen zituzten eta zer nolako prezisioa lortzen zuten, eskuzko teknologia erabilita.

Bestalde, jakinarazi zuen Agerreburuko tumuloa erreplika bitartez berreraikitzeko aukera proposatu diotela Aldundiari eta bere erantzunaren zain daudela:

...dolmenaren pieza guztiak aurkitu baititugu. Eta ikusi dugu badagoela zaharberritzeko aukera. Harlauza guztiak aurkitu ditugu eta muntatzeko moduan daude, baita tapa ere. Orain, Diputazioko zaharberritzaileari egingo diogu kontsulta.

(Handitzeko, sakatu gainean)


Erreferentziak