«Andres Ibáñez de Yrure (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Andres Ibáñez de Yrure | irudia = Argazkirik_ez.jpg | jaio = Soraluze | hil = Alemania, 1554 | profila = Medikua <br> Arma salt...)
     
    No edit summary
    12. lerroa: 12. lerroa:
    Hiru seme-alaba izan zituzten: Andres, María eta Martín. Ez dago jakiterik nun jaio ziren, Atxuriko etxean edo Ormaetxean bertan.
    Hiru seme-alaba izan zituzten: Andres, María eta Martín. Ez dago jakiterik nun jaio ziren, Atxuriko etxean edo Ormaetxean bertan.


    Andres Ibáñez de Yrure medikuntza ikasi zuen, eta Carlos V enperadorearen medikua izatera heldu zen. María de Irure Eibarko Martin de Ibarra y Orbearekin ezkondu zen. Gazteena, Martin Ibañez de Irure, herriko eskribaua izan zen eta Ormaetxean geratu zen bizi izaten<ref>Ormaetxea bere semeari laga zion, Juan Ibañez de Irure abadeari, eta honek komentua antolatu zuen bertan, Errukia serorategiko mojak bertara ekarriz 1584 urtean.<ref>
    Andres Ibáñez de Yrure medikuntza ikasi zuen, eta Carlos V enperadorearen medikua izatera heldu zen. María de Irure Eibarko Martin de Ibarra y Orbearekin ezkondu zen. Gazteena, Martin Ibañez de Irure, herriko eskribaua izan zen eta Ormaetxean geratu zen bizi izaten<ref>Ormaetxea bere semeari laga zion, Juan Ibañez de Irure abadeari, eta honek komentua antolatu zuen bertan, Errukia serorategiko mojak bertara ekarriz 1584 urtean.</ref>





    23:20, 21 otsaila 2020(e)ko berrikuspena

    Andres Ibáñez de Yrure
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze
    Hil Alemania, 1554
    Profila Medikua
    Arma saltzailea


    Familia bizitza

    XVI mende hasieran Jeronimo de Yrure eta Maria de Eiçaguirre Atxuri kalean bizi ziren, gaur eguneko 5 zenbakian. Eta 1515 urte inguruan Ormaetxea jauregira pasa ziren, Atxuriko etxea ospitala eta serorategia sortzeko eman zutela.

    Hiru seme-alaba izan zituzten: Andres, María eta Martín. Ez dago jakiterik nun jaio ziren, Atxuriko etxean edo Ormaetxean bertan.

    Andres Ibáñez de Yrure medikuntza ikasi zuen, eta Carlos V enperadorearen medikua izatera heldu zen. María de Irure Eibarko Martin de Ibarra y Orbearekin ezkondu zen. Gazteena, Martin Ibañez de Irure, herriko eskribaua izan zen eta Ormaetxean geratu zen bizi izaten[1]


    Arregia dorretxean jaioa, XVI mende hasieran. Aita Pedro Pérez de Arreguia izan zuen, jauntxoa eta herriko eskribaua. Alaba bakarra izan zen eta, beraz, aitaren oinordezkoa.

    Andres Marina Pérez de Arreguia anderearekin ezkondu zen, herriko jauntxo baten alaba bakarra. Bikote berria Arregia dorretxera pasa zen bizitzera. Gutxienez hiru seme-alaba izan zituzten: Anna (1548/11/19), María Pérez (1551/01/21) eta Pero (edo Pedro).


    Pikariak borrokan (Hans Holbein gaztea)

    Arma merkataria

    XV mendetik aurrera Soraluze oso herri industriala izan da, eta honek merkataritza jarduera garrantzitsua ekarri zuen: herriko hainbat eta hainbat aberats armagintzan inbertitu zuen dirua, etekinak irabazteko asmotan.

    Medikua izateaz gain, Andrés Ibañez de Yrure ere armagintzan aritu zen: pikak eta lanzak egiteko lizarrak aldatzen zituen, gero saltzeko asmoarekin. Juan anariari, esateko, 1.800 pika saldu zizkion.

    1554 urtean Andrés hil zen Alemanian, eta orduan Marina alargunak haren negozioen ardura hartu zuen, pika hauen ordainketa hitzartuz. Lizarrak zuzenean saldu beharrean, 1557 urtean Marinak Pedro de Sagarragarekin hitzartu zituen mintegiaren ustiaketa, erdia lantzatarako eta beste erdia hurrengorako.


    Arregia jauregi barrokoa (Gipuzkoako Aldundia)

    Ondorengoak

    Marina Soraluzen hil zen, 1589ko urtarrilak 15ean.

    Alaba bakarra izanik, argi zegoen berarekin batera abizena bukatuko zela (beste Arregitarrak baziren herrian, Arregia Goikokoak alegia, baina adar berekoak ez zirenez...).

    Abizena iraunarazteko, bere abizena gizonarenarekin lotu zuen: Yrure y Arreguia, alegia. Gainera, ondasunak bildu eta lotu zituen[2], modu honetan maiorazgoaren eskutan geratuko zirela.

    Maiorazgo hau Pero Yrure y Arreguia (Yrure lizenziatua) jaunaren eskutara pasa zen, eta ondoren honen alaba zen Marina Perez Yrure y Arreguia Ondarça andrearen eskutara. Bigarren Marina hau Joan Arteaga Yraolarekin ezkondu zen 1588/03/20 egunean, amama Marina hil baino urtebete lehenago.

    Dena dela, bikoteak ez zituen ondasunak oso ondo gobernatu, 1600 urtean kiebra jo zuelako, eta zordunak auzitara eraman zituztelako.

    Dena dela, Yrure familiak ez zuen Arregia dorretxea galdu, handik urtetara goitik behera berriztu zutelako, jauregia bihurtuz: galeria ibai aldera, kanpoko eskilara estali, armarri ederra ate gainean...


    Erreferentziak

    1. Ormaetxea bere semeari laga zion, Juan Ibañez de Irure abadeari, eta honek komentua antolatu zuen bertan, Errukia serorategiko mojak bertara ekarriz 1584 urtean.
    2. Vínculo. Ondasunak elkarrekin lotu, pertsona batetik bestera denak batera pasatzeko.