Aratusteak (eu)

    Sorapediatik

    Aratusteak, lehenengo dokumentuen arabera, gutxienez erdi arotik Europa osoan ospatu diren jaiak dira. Garai horretan, kutsu erlijiotsua hartu zuten arren, badakigu aurretik ere ospatzen zirela eta kristau erlijioaren zabalkuntza aurretiko jaiak direla. Duela milaka urte, Erromatar inperioaren garaietan eta baita Egipto zaharrean ospatzen baitziren antzerako jaiak. Aratusteak edo inauteriak, egungo garaietara heldu diren festa pagano bakarretakoak dira, kristau aurretikoak hain zuzen.


    Euskal Iñauteriak

    Euskal Iñauteriak

    Euskal herrian badira kristau aurretiko ohiturak eta sinbologia gordetzen dituzten Aratusteak; Lantz edo Iturengoak Nafarroan edo Mundakakoak Bizkaian. Iñauteri hauetan, herritarrak kultura herrikoiarekin eta mitologiarekin lotutako pertsonaiez mozorrotzen dira, Miel Otxin eta Ziripot adibidez.

    XIX. mendetik aurrera Aratusteek kutsu hiritarragoa hartu zuten, mitologia eta naturarekin zer ikusia zuen kultura nekazal gune eta herri txikietara mugatuz. Hala ere, gaur egun, Festaren oinarria hasierakoarenaren berbera izaten jarraitzen du: mozorrotzea eta ondo pasatzea.


    Aratusteak Soraluzen

    Gerra aurreko Aratusteak

    Frankismo garaiak

    Euskal Iñauteriak

    Frankismo osteko Aratusteak

    Euskal Aratusteak

    Erreferentziak

    Hausterre egunaren aurreko astean. Jai profanoa.

    Hausterre eguna eguaztena denez, aratusteak aurreko ostegunean hasi eta martitzenean bukatzen dira. 1.937 urrean, gerra garaian, debekatu zituzten; hala ere, Soraluzen eguen gizena ospatzen jarraitu zuten. 1.975tik aurrera berreskuratu ziren.

    Eguen gizena

    Hausterre egunaren aurreko ostegunean.

    Bazkaldu aurretik txorizo egosia jateko ohitura zegoen (txistorrarik ez, mesedez!) eta, bazkalostean, esne-torradak[1] ardo goxoaz.

    Aratoste domeka

    Mozorro lehiaketa izaten da, banakakoa zein taldeena.

    Aratoste martitzena

    Sardinaren hileta ospatzen da; hau da, aratosten bukaera. Dantzaldia izaten da.

    Hausterre eguna

    Asteazkena. Erramu domeka baino 40 egun aurretik, Garizumaren hasiera markatzen du eta, aldi berean, aratusteen datak ere.

    Egun horretan elizkizuna izaten zen. Bertan, abadeak eliztarren bekokietan gurutzea egiten zuen errautsez, latinez sasoi batean: Pulvis es et in pulverum reverteris[2].

    1. Esneaz, irinaz eta azukreaz (arraultza gehitu kolore horia emateko, nahi bada) ahia sendoa egin eta trinkotzen utzi. Laukitan moztu, irina eta arraultzaz pasa eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.
    2. Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara.