Difference between revisions of "Arbasoak egitasmoa (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Line 64: Line 64:
 
Trikuharriaren erdialdeko kraterra induskatu zen, hilobiko kamara aurkitzen zen tokia, eta tumulua estaltzen duen landare-geruza erretiratu zen.  
 
Trikuharriaren erdialdeko kraterra induskatu zen, hilobiko kamara aurkitzen zen tokia, eta tumulua estaltzen duen landare-geruza erretiratu zen.  
 
Halaber, arrastoen laginak hartu ziren hilobi-monumentua erabili zen garaiko (Neolitoa-Brontze Aroa) paisaia berregiteko eta GPS zentimetriko eta aire argazki serien bidez dokumentatu zen egitura osotasunean, gero ortoargazkiak eta 3D eredu bat egiteko.  
 
Halaber, arrastoen laginak hartu ziren hilobi-monumentua erabili zen garaiko (Neolitoa-Brontze Aroa) paisaia berregiteko eta GPS zentimetriko eta aire argazki serien bidez dokumentatu zen egitura osotasunean, gero ortoargazkiak eta 3D eredu bat egiteko.  
 +
 +
 +
[[Fitxategi: Agerreburu_trikuharria._Aizkora_(plaentxia.eus_2019).jpg | thumb | 150px | right | Topatutako aizkora (plaentxia.eus 2019)]]
 +
==2019ko kanpaina: Agerreburu trikuharria eta beste==
 +
2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: [[Agerreburu trikuharria (eu)|Agerreburu]], [[Irukurutzeta trikuharria (eu)|Irukurutzeta]], [[Frantsesbaso trikuharria (eu)|Frantsesbaso]] eta [[Sabua tumulua (eu)|Sabua]]. Azken hauetan oraindik indusi gabe zeudelako.
 +
 +
Jesus Tapiaren arabera, indusketen arduraduna, aurkikuntza ugari egin zituzten, batez ere Agerreburu trikuharrian, bera izan da indusketen izarra eta! Leundutako aizkora (K.a. 4.000 eta 2.000 urte artekoa) topa dute, eta historiaurreko ontzi zeramikoen pusketak eta giza hezurrak (aurretik Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek topatutakoen antzekoak). Honetaz gain, harlauzen egoera aztertu dute eta, itxura guztien arabera, Agerreburu lehengoratzeko aukera dago.
  
  

Revision as of 23:18, 4 December 2019

Egitasmoaren helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da. Hainbat ekitza egiten ari dira ordutik hona: ikerketa lanak, lurrak erostea, zabalkunde lanak...


Partaideak eta egitasmoa

Estazio megalitikoaren inguruko hiru herriek hartzen dute parte: Bergara, Elgoibar eta Soraluze. Hauez gain, Eusko Jaurlaritzak zein Gipuzkoako Aldundiak diruz laguntzen dute. Eta alde zinetifikoa Aranzadi Zientzia Elkartearen ardura da.

2018-2019 tarteako Soraluzeko Udalak 113.000 euroko egitasmoa prestatu du, eta datozen hilabeteotan mendigaineko proiektuari bultzada nabarmena emango diote: hiru udalek, esaterako, 7.000 euroko ekarpen bana egingo dute 2018 urtean[1], Jaurlaritzak, bere aldetik, 69.300 euro bideratuko ditu eta Aldundiak 13.800 euro.


Lurrak erostea

Megalitoak babesteko asmoarekin, Arbasoak egitasmoaren barruan lur erosketak gauzatzen ari dira: megalitoen inguruko lur sailak publikoak izanda, errezagoa da babestea eta ikertzea.

Esateko, 2016eko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko lurrak erosi zituen.


2012-2017 kanpainak: miaketak eta kata orokorrak

Azterketa eta indusketa kanpaina guztietan Elosua-Plazentzia estazio megalitikoan azterketa orokorrak egiten dituzte: megalitoak iza daitezkeen bila aritzen dira, eta batzuetan katak egoten dituzte.

Modu honetan hurrengo kanpainetarako helburu zehatzak aukeratu izan dituzte: Arribiribilleta, Sabua, Keixetako Egiya, Irukurutzeta… Ahaztu gabe miaketa hauei esker hainbat megalito berri topa izan direla.


Zuloan sartzen (Aranzadi 2014)

2012 eta 2014ko kanpainak: Arribiribileta

Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plazentziako estazio megalitikoan lanean hasi zenean, aurreneko indusketak Arribiribilleta 'trikuharrian' egin zituzten. Lan horien ondorioz, menhir bat dela baieztatu zuten. Zutarri hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.

Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak ere eraman zituen aurrera. Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten.


Eztandolmena. Aranzadikoek lanean (Plaentxia.eus 2015)

2015 kanpaina: Atxolin Txiki II eta Eztandolmena

2001.eko abenduak 1ean, talde batek Atxolin Txiki tumuluaren ondoan beste monumentu bat antzeman zuen, eta Kultura Saileko Arkeoikuska aldizkarian aurkikuntza zabaldu zuten[2].

2015 kanpainan Aranzadi Elkarteko teknikoek zundaketak egin zituzten, eta megalito berria baieztatu zuten. Egitura ikertu eta gero, zista bat zela ikusi zuten.

Gainera, kanpaina hartan Eztandolmena[3] inguruan katak egin zituzten, ea garaiko herrixkaren bat egon zitekeen bertan. Baina ez zuten inolako arrastorik aurkitu. Dena dela, bertako harri mota eta Arribiribileta zutarriarena oso antzekoak direla egiaztatu zuten.


Trikuharriaren edukiak (Aranzadi 2017)

2016 eta 2017 kanpainak: Gizaburua

2016 urtean inguruko sailak erosi eta gero, irailean Aranzadikoek Gizaburua induskatu zuten, Arribiribilleta ekintza jarraituz. Ekialde-mendebalde orientazioa zuen apurtutako harlosa topa zuten, eta hilobiratze aztarnak ere: erretako hezurrak, zeramika ontzi bat...

Hurrengo urtean beste indusketak egin zituzten, era aztarna gehiago topa zituzten, zaharragoak.

Bi kanpainatan estazio megalitiko osoan baino material gehiago aurkitu zuten, oso kalitate onekoak. Beraz, Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketa eta interpretazio lanek erakutsi dutenez, Gizaburuagako trikuharria izan daiteke Elosua-Plazentzia megalitotegiko monumenturik garrantzitsuena.

Etorkizunean, trikuharria berreskuratzeko asmoa dago.


Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria. Berreraikin birtuala

2018ko kanpaina: Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria

Udan lurra prestatzeko lanak hasi ziren, eta irailean ekingo diete berreraikitze lanei Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EHUko Arkitektura eta Zaharberritze alorreko teknikariek UNED Bergarako kideekin elkarlanean. Lanak irailean hasi eta urrian amaitzea aurreikusten dute.

Trikuharrian egingo den esku-hartzea, bereziki, zentratuko da hilobiko ganberaren berreraikitzan, baina tumuluaren zati bat ere berreraikiko dute, osorik ez bada ere. Asmoa da trikuharri arrunt baten egitura nolakoa den ezagutzera ematea: masa tumularra, hilobiko kamara, orientazioa, eraikitze elementuen disposizioa, neurriak eta abar.


Keixeta Egiya (hegoaldea) 3Dtan (Stoa & Degebesa)


Irukurutzeta trikuharria

2018ko kanpaina: Irukurutzetako trikuharria

Irukurutzetakoa Gipuzkoako trikuharri handienetakoa da, eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera, indusketa arkeologikoak ekarpen nabarmenak egin ditzake tumuluaren neurriak eta egituraren ezaugarriak zehaztuz. Gainera, Neolito garaiko material arkeologikoa aurkitzeko aukerak aurrikusten ziren.

Trikuharriaren erdialdeko kraterra induskatu zen, hilobiko kamara aurkitzen zen tokia, eta tumulua estaltzen duen landare-geruza erretiratu zen. Halaber, arrastoen laginak hartu ziren hilobi-monumentua erabili zen garaiko (Neolitoa-Brontze Aroa) paisaia berregiteko eta GPS zentimetriko eta aire argazki serien bidez dokumentatu zen egitura osotasunean, gero ortoargazkiak eta 3D eredu bat egiteko.


2019ko kanpaina: Agerreburu trikuharria eta beste

2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Azken hauetan oraindik indusi gabe zeudelako.

Jesus Tapiaren arabera, indusketen arduraduna, aurkikuntza ugari egin zituzten, batez ere Agerreburu trikuharrian, bera izan da indusketen izarra eta! Leundutako aizkora (K.a. 4.000 eta 2.000 urte artekoa) topa dute, eta historiaurreko ontzi zeramikoen pusketak eta giza hezurrak (aurretik Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek topatutakoen antzekoak). Honetaz gain, harlauzen egoera aztertu dute eta, itxura guztien arabera, Agerreburu lehengoratzeko aukera dago.


Zabalkunde lanak

Bisita gidatuak

Aurreneko urteetan (2012-2017) bisita gidatuak antolatu dira, euskaraz zein erdaraz. Udazken aldera izaten dira, kanpaina bakoitzeko emaitzak azaltzeko.

Lortutako arrakastari aurre egiteko (192 lagunek parte hartu zuten 2017 urtean, eta 96 lagun 2018 urteko bost bisitetan), urtero gero eta bisita gehiago antolatzen ari dira.

Emaitzen aurkezpena

Udan aurkitutakoak udazkenean aztertu eta gero, urte berriarekin batera Aranzadikoek emaitza eta ondorioak aurkezten dituzte hainbat tokitan. Horietako bat Soraluze izaten da.


2018ko kanpainaren emaitzen aurkezpena (2019/02/08)


Informazioa eta dokumentazioa

Megalito bakoitzaren kartelaz gain, estazio dolmenikoari dagozkion informazio panelak Karakaten jarri ziren.

Gainera, bi mapa sortu eta banatu izan dira: Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa eta Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94.

Urtero urtero Aranzadikoek egindako lanak Aranzadiana bere aldizkarian jaso dituzte:

Interneten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultura Ondarearen zentroak Elosua-Plazentziako megalitoak izeneko atal mardula jarri du bere web orrian.

Gainera, beste hainbat web orrietan ere Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa edota bere trikuharriak azaltzen edota aipatzen dira: Debabarrena turismoa, Euskal-herria.org...

Erreferentziak

  1. Orain arteko ekarpena urteko 2.500 eurokoa zen.
  2. 2011-2014 urteetan aurkitutako megalito berriak. Luis del Barrio Bazaco (Arkeoikuska 14).
  3. Urteetan trikuharri benetakoena uste izan dena, baina egindako ikerketek trikuharria ez zela erabaki dute, luz azalean agertutako harri bolkanikoen tximini nabarmenena baizik.