Armagintza gremioak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:44, 28 urtarrila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Gremioak

    Gremioak[1] edota korporazioak Europako hirietan sortu ziren, Erdi Aroan. Elkarte ekonomikoak ziren, lanbide berdineko artisauak biltzen zituztenak.

    Helburua kideen lana eta ongizate ekonomikoa bermatzea zen. Horretarako monopolioa eskuratzen zuten (gremiotik kanpo ez zegoen lan egiterik) eta lanbidearen ikasketa sistema.

    Son los cuatro Gremios de la Real Fábrica de Placencia hijos de padres nobles hidalgos como lo son todos los cántabros guipuzcoanos y vizcaínos. Estos son los que se constituyen a la obligación de todo género de armas de fuego que S.M. católica pide, y como tan fieles vasallos ponen puntualmente manos a la obra, cuyos armamentos están arreglados y estipulados, siendo de ellos su gobierno interior con subordinación al superior quien les dirige dando cumplimiento a sus respectivas obligaciones.


    Armagileen gremioak

    Armagile gremioak geroago sortu ziren, aro modernoan. Agirietan agertzen den lehen izena soraluzetar batena da: Juan de Churruca, maisu armagile[2], 1.561 urtean.

    Gremio sistema indarrean egon zen artean, ez zen posible armagintzan aritzea gremio basten kide izan barik.

    Frantziako Konbentzioaren Gerra zela eta, 1.793 urtean armagile asko Oviedo eta Trubiara eraman zituztenean, bertan antolatu zuten gremio sistema paraleloa. Eta gauza bera gertatu zen Espainiako Independentzia Gerran, 1.809 urtean, Soraluze eta Eibarko hainbat armagile Sevillara ihes egin ostean.

    Sistemak indarrean iraun zuen XIX mende arte. 1.812ko Cádiz-eko Konstituzioak gremioak deseuztatu zituen, baina erabakia ez zen ezarri 1.835 arte.

    Suzko armen ekoizpena lau gremioen artean egiten zuten. Aurrena piezak prestatzen ziren:

    Gremio bakoitzaren langileek beraien lanak Erret Lantegian aurkezten zuten, aztertzeko (garaiko kalitate kontrola).

    Behin piezak onartuta, Kutxagile gremioa egurrezko kutxak lantzen arduratzen zen, eta bertan aurreko pieza guztiak muntatzen.


    Diputatuak, maisuak, ofizialak eta aprendizak

    Gremio barruko langileak hiru mailatan zeuden antolatuta:

    • Maisuak. Lantegi jabeak/ arduradunak.
    • Ofizialak. Lantegiko langile arruntak, soldatapekoak. Gremioaren arabera, maisu bakoitzeko 8 ofizial izaten ziren (kainoigileak), 2 (giltzagileak) edo 1 (aparejeroak eta kutxagileak).
    • Aprendizak. Ofizioa ikasten ari zirenak. Normalean, bost bat urteko epean janari eta ohearen truke lan egiten zuten.

    Maila batetik bestera pasatzeko azterketa zorrotzak izaten ziren.

    Gremio sistema desagertu zenean, hiru maila hauek mantendu ziren. Eta Lan Hezkuntza antolatu zenean ere tituluak hauxe ziren: ofiziala eta maisua.

    Hiru langile motaz gain, diputatuak ziren, gremio eta herri bakoitzeko maisu bat. Eskaera heltzen zenean (asientoa), diputatuek prezioak eta epeak negoziatzen zituzten, eta lana banatzen zuten kideen artean.

    Maisu eta langile kopurua

    Lau momentuko datuak gordetzen dira, eta zehaztapen desberdinekin:

    • 1756 urtean Florencio Josepf de Lamot jaunak[3] Soraluzeko Erret Lantegien maisuak aipatu zituen, baina ez zuen argitu Soraluzekoak ziren edo Soraluzeko Erret Lantegirako lan egiten zutenak.
    • XVIII mende bukaeran[4], herriz herri zehazten dira (Soraluze, Eibar, Elgoibar, Ermua, Arrasate, Durango eta Bergara).
    • 1794 urtean 1615 langile omen ziren, maisu, ofizial eta aprendizen artean[5]. Soraluzekoak bakarrik ez, Debarro osoan Erret Lantegirako lan egiten zutenak izango ziren. Hala ere, aurreko aipamenaren kopuru ia bikoitza da (893 >> 1615).
    • 1856 urtean Juan Cruz Fernández-ek[6] Soraluzeko eta Eibarko kopuruak jaso zituen.

    Soraluzen agertzen diren maisuak honako hauek dira:

    Maisuak (1756) XVIII bukaera (1856)
    Kanoigileak 180 11 44
    Giltzagileak 86 66 112
    Aparejeroak 77 20 53
    Kutxagileak 77 28 54
    GUZTIRA 420 125 263


    XVIII mende bukaeran Noticia del número de maestros asentistas matriculados... txostenean maisuak ez ezik, langile guztiak agertzen dira. Soraluzeko zenbakiei erreparatuz, gizon gehienak armagintzan jarduten ziren nabarmentzen da[7].

    Langileak Soraluze Gainontzekoak Guztira
    Kanoigileak 99 243 342
    Giltzagileak 198 93 291
    Aparejeroak 40 90 130
    Kutxagileak 48 82 130
    GUZTIRA 385 508 893


    Eskualdean (Debarroan) aipatze diren maisuak, berriz, hauek dira:

    Maisuak (1756) XVIII bukaera (1856)
    Kanoigileak 180 38 68
    Giltzagileak 86 97 201
    Aparejeroak 77 66 113
    Kutxagileak 77 71 92
    GUZTIRA 420 272 474


    Bizitza soziala

    Las munduaz gain, gremioen eragina bizitzaren beste hainbat arlotara heltzen zen.

    Esateko, gremio bakoitzak bere santu patroia zuen, eta jai nagusietan gremioek ondo antolatuta hartzen zuten parte, bere bandera[8] buruan zutela, maisuak ondo uniformatuta eta kideek formazioan. Aztertzaleak eta zuzendariak ere bere uniformiaz agertzen ziren.


    Erreferentziak

    1. Gremioak. Wikipedia (euskaraz)
    2. Maestro armero.
    3. Mapa Topographica de Plasencia. Florencio Josepf de Lamot (Madril 1756)
    4. Noticia del número de maestros asentistas matriculados... J.Ignacio Tellechea Idigorasen aipamena (Diario Vasco 1974/03/02)
    5. Historia de una empresa pública española: Los altos hornos de Liérganes y La Cavada 1622-1834. José Alcalá Zamora.
    6. Apuntes para un cuadro topográfico. Juan Cruz Fernández (Madril 1856)
    7. Garai hartan Soraluzek 2000/2500 bat biztanle izango zuen, eta 400/500 familia buru. Ehun bat baserritar kenduta, gehi rentista, saltzaile, abade, garraoilari... 250/350 familia buru geratuko ziren. Eta familia bakoitzeko gizon bat baino gehiagok lan egingo zuenez, hortik armagintzan jarduten ziren 385 lagunak.
    8. Gerra aurrean hauetako bat agertu zen Soraluzeko etxe batean. Raso zurikoa, urrezko letratan GREMIO DE APAREJEROS. PLACENCIA SIEMPRE LEAL A LA CORONA REAL