«Armak eta lanabesak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    53. lerroa: 53. lerroa:


    XVIII mendean [[Florencio Josepf de Lamot (eu)|Florencio Josepf de Lamot]] jaunak [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|Mapa Topographica de Plasencia]]n  esaten duenez: ''Erret Lantegian egiten diren suzko arma eta baionetak. Ekoizten diren armak dira: infanteria guardien fusil eta baionetak; gudarosteko infanteriaren fusil eta baionetak; Dragoien fusil, baioneta eta pistola; Marinako fusil, baioneta eta pistola; Corps Zaintzaileen karabina eta pistolak; zalditeriaren karabina eta pistolak, eta beste gainontzeko ehiza eskopetak eta norbanakoen pistolak, trebetasun eta segurtasun berezikoak. Eta hain ospetsua direnez, Frantzia, Ingalaterra, Alemania eta Eskandinabiako printze eta noble guztiak Soraluzeko Erret Arma Lantegian egiten diren kainoiak harro daude.''
    XVIII mendean [[Florencio Josepf de Lamot (eu)|Florencio Josepf de Lamot]] jaunak [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|Mapa Topographica de Plasencia]]n  esaten duenez: ''Erret Lantegian egiten diren suzko arma eta baionetak. Ekoizten diren armak dira: infanteria guardien fusil eta baionetak; gudarosteko infanteriaren fusil eta baionetak; Dragoien fusil, baioneta eta pistola; Marinako fusil, baioneta eta pistola; Corps Zaintzaileen karabina eta pistolak; zalditeriaren karabina eta pistolak, eta beste gainontzeko ehiza eskopetak eta norbanakoen pistolak, trebetasun eta segurtasun berezikoak. Eta hain ospetsua direnez, Frantzia, Ingalaterra, Alemania eta Eskandinabiako printze eta noble guztiak Soraluzeko Erret Arma Lantegian egiten diren kainoiak harro daude.''
    ===Pistoi-fusilak===
    ::<small>''Sarrera nagusia:''</small> [[Pistoi-fusilak (eu)]]
    [[Fitxategi: Tercerola._Soraluzen_egindakoa_(Armagintza_museoa_1846).jpg | thumb | center | 600px | Soraluzen egindako pistoi terzerola (Armagintza museoa 1846)]]
    Hurrengo 200 urteetan txispa-fusilak izan ziren arma luzeetan jaun eta jabe. Baina XIX mende hasieran polbora leherkariak aurkitu ziren, eta perkusio-giltza asmatu. Orduan Egess armagile ingelesak [[Teknologia: pistoi giltza (eu)|pistoi-giltza]] garatu zuen.
    Aurki ezarri zen sistema berria arma luze zein motzetan. Dena dela, Soraluzen txispa-fusilak eta pistolak egiten jarraitu zuten XIX mende osoan.


    [[Fitxategi: Pistola_02_(Astiazarán_1857).jpg | thumb | right | 300 px | Txispa giltzadun pistola (Astiazarán 1857)]]
    [[Fitxategi: Pistola_02_(Astiazarán_1857).jpg | thumb | right | 300 px | Txispa giltzadun pistola (Astiazarán 1857)]]
    ===Pistolak===
    ===Pistolak===
    ::<small>''Sarrera nagusia:''</small> [[Pistolak (eu)]]
    ::<small>''Sarrera nagusia:''</small> [[Pistolak (eu)]]

    23:20, 23 apirila 2018(e)ko berrikuspena

    XIV eta XVI mendeetan Euskal Herrian, eta batez ere Debarroan, arma zuriak egiten ziren: espatak, pikak...

    Gero suzko arma luzueen urrezko garaia hasi zen. XV mendetik XVII menderarte arkabuzak, XVI mendetik XVIII menderarte arte mosketeak, eta XVIII mendetik XIX arte txispa-fusilak. Gehienak Espainiako armadentzat baziren ere, ehizarako ere egiten ziren. Inguruko tailerretan egiten ziren (Soraluzen bertan edota inguruko herrietan) eta Errege-etxean entregatzen ziren.

    Suzko arma luzeen paraleloan, arma laburrak (pistolak) ere egiten ziren. Eta sasoi haietan gastadoreen lanabesak ere.

    Azkenik, XIX eta XX mendeetako kainoiak aipatu daitezke.


    Arma zuriak

    XIV eta XVI mendeetan Euskal Herrian, eta batez ere Debarroan, lanzak eta pikak ekoizten ziren gehien bat, baina baita armadura osagaiak, ezpatak, sastagaiak, artatiak... ere.

    Elorrio (Bizkaia) zen lantza zein piken ekoizle nagusiak, baina Elgetan eta Oinatin ere egiten ziren. Gainontzeko arma zuriak Durango, Bilbao, Arrasate eta Tolosa inguruan egiten ziren.

    XVI mendean Bizkaian gero eta gutxiago ekoizten zuten, eta 1616 urtetik aurrera ekoizpena Tolosa ingurura mugitu zen, bertan Arma Zurien Erret Lantegia[1] ezarri zuten eta.


    Aurrekargako armak

    Aurrekargako armak Soraluze eta inguruetan egin izan dira 1.480 urte aurretik (urte hartan Isabel Katolikoaren Erret Zedula batek atzerrira saltzea debekatzen du) Erret Lantegien sistema desagertu zen arte (1.865)eta hurrengo urteetan ere.

    Teknologiak

    Sarrera nagusia: Teknologia: aurrekarga armak (eu)

    400 urte luzeetan aurrekargako armen teknologia asko aldatu zen, batez ere giltzak: argi-mukizkoak, errobera giltzak, suharri giltzak eta, azkenik, pistoi giltzak.

    Eta ez bakarrik armetan, jaurtigaietan ere aldaketak izan ziren, berunezko pilotatik hasi eta kartutxoekin bukatzeko.

    Arkabuzak

    Sarrera nagusia: Arkabuzak (eu)
    Serpentina giltza erabiltzen duen arkabuza

    Arkabuza suzko arma izan zen, infanteriako gudariek erabilia XV mendetik XVII mendera.

    Ahotik kargatzen zen, eta tiroa egiteko sistema argi-mukizko giltza erabiltzen bazuten ere, teknologia hobetuz joan zen: S formadun giltza, serpentina giltza eta katua duen giltza.

    Arkabuzen oinarrituta mosketeak sortu ziren gero, baina askoz handiago eta astunagoak. Mosketeak asko arindu ziren arte arkabuzak ez ziren desagertu.

    Mosketeak

    Sarrera nagusia: Mosketeak (eu)
    Argi-mukizko mosketea (XVII mendea)

    Mosketea suzko arma izan zen, infanteriako gudariek erabilia XVI mendetik XVIII mendera.

    Arkabuzen bilakaera izanik, ahotik kargatzen zen, eta tiroa egiteko teknologia hobetuz joan zen: argi-mukia (edo metxa), errobera, suharria eta pistoia. Azken bi motei fusilak ere esaten zitzaien.

    Soraluzeko Erret Lantegietan egindako gehienak Espainiako armadentzat baziren ere, ehizarako ere egiten ziren.

    Txispa-fusilak

    Sarrera nagusia: Txispa-fusilak (eu)
    Soraluzen egindako txispa-fusila: giltza (XIX mendea)

    Txispa-fusila suzko arma izan zen, mosketearen familiakoa.

    Mosketeak sortu zirenean, argi-mukizko sistema erabiltzen zuten, arkabuzen moduan. XVII mende bukaeran suharri sistema asmatu zuten, askoz erabilgarriagoa eta arrisku gutxiagokoa, txispa-fusilak sortuz.

    Dena dela, teknologia ez zen berehala Soraluze eta inguruko lantegietan erabili: XVII mende bukaeran argi-mukizko mosketeei Bizkaiko mosketeak esaten zitzaien, txispa-fusileekin bereizteko.

    XVIII mendean Florencio Josepf de Lamot jaunak Mapa Topographica de Plasencian esaten duenez: Erret Lantegian egiten diren suzko arma eta baionetak. Ekoizten diren armak dira: infanteria guardien fusil eta baionetak; gudarosteko infanteriaren fusil eta baionetak; Dragoien fusil, baioneta eta pistola; Marinako fusil, baioneta eta pistola; Corps Zaintzaileen karabina eta pistolak; zalditeriaren karabina eta pistolak, eta beste gainontzeko ehiza eskopetak eta norbanakoen pistolak, trebetasun eta segurtasun berezikoak. Eta hain ospetsua direnez, Frantzia, Ingalaterra, Alemania eta Eskandinabiako printze eta noble guztiak Soraluzeko Erret Arma Lantegian egiten diren kainoiak harro daude.

    Pistoi-fusilak

    Sarrera nagusia: Pistoi-fusilak (eu)
    Soraluzen egindako pistoi terzerola (Armagintza museoa 1846)

    Hurrengo 200 urteetan txispa-fusilak izan ziren arma luzeetan jaun eta jabe. Baina XIX mende hasieran polbora leherkariak aurkitu ziren, eta perkusio-giltza asmatu. Orduan Egess armagile ingelesak pistoi-giltza garatu zuen.

    Aurki ezarri zen sistema berria arma luze zein motzetan. Dena dela, Soraluzen txispa-fusilak eta pistolak egiten jarraitu zuten XIX mende osoan.

    Txispa giltzadun pistola (Astiazarán 1857)

    Pistolak

    Sarrera nagusia: Pistolak (eu)

    Suzko arma luzeen paraleloan, arma motzak (pistolak) ere egiten ziren. Arma luzeen teknologiak erabiltzen zituzten: argi-mukizko giltza, errobera giltza, suharri giltza eta pistoi giltza.

    Erret Lantegien gainbeherarekin batera, banakako maisuak eta tailerrak bere kasa hasi ziren saltzen. Suzko armak ziren gehien bat, bi motakoak: luzeak (eskopetak) eta motzak (pistolak).


    Gastadoreen lanabesak

    Sarrera nagusia: Gastadoreen lanabesak (eu)
    Aizkorak, pikotxak, aitzurra eta pala (Simancas 1735)

    Armez gain, gastadoreen lanabesak ere inguruko herrietan egiten ziren.

    Zazpi lanabes mota izaten ziren: bi eskuko aizkora handia, aizkora txikia, marrazoa, aitzur-pikatxoia, arroka pikatxoia edo bi puntakoa, aitzur zabala eta pala angeluzuzena.

    Ekoizteko sistema suzko armena berbera zen: eskaera zetorrenean, maisuen artean banatzen zen, hauek beren lantegietan ekoizten zituzten eta Errege-etxean entregatzen zituzten, bertan aztertzeko.


    Kainoiak

    Sarrera nagusia: Kainoiak (eu)

    Azkenik, Soraluzeri dagokionez XIX eta XX mendeetako kainoiak aipatu daitezke: itxas-kainoiak, lurreko kainoiak, morteroak, obusak... Hauek denak atzekargakoak.

    Aurretik (1886-1935) The Placencia de las Armas Company Limited-ek ekoiztu zituen, kanpoko lizentziekin: Nordenfelt, Maxim, Vickers...

    Eta gero (1935-gaur arte) Sociedad Anónima Placencia de las Armas-ek, diseinu propioekin edota kanpoko lizentziekin (Vickers, Bofors).

    Erreferentziak

    1. Real Fábrica de Armas Blancas.