Armak eta lanabesak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:30, 22 urtarrila 2018

    XIV eta XVI mendeetan Euskal Herrian, eta batez ere Debarroan, arma zuriak egiten ziren: espatak, pikak...

    Gero suzko arma luzueen urrezko garaia hasi zen. XV mendetik XVII menderarte arkabuzak, XVI mendetik XVIII menderarte arte mosketeak, eta XVIII mendetik XIX arte txispa-fusilak. Gehienak Espainiako armadentzat baziren ere, ehizarako ere egiten ziren.

    Suzko arma luzeen paraleloan, arma laburrak (pistolak) ere egiten ziren. Eta sasoi haietan gastadoreen lanabesak ere.

    Azkenik, XIX eta XX mendeetako kainoiak aipatu diatezke.


    Arma zuriak

    XIV eta XVI mendeetan Euskal Herrian, eta batez ere Debarroan, lanzak eta pikak ekoizten ziren gehien bat, baina baita armadura osagaiak, ezpatak, sastagaiak, artatiak... ere.

    Elorrio (Bizkaia) zen lantza zein piken ekoizle nagusiak, baina Elgetan eta Oinatin ere egiten ziren. Gainontzeko arma zuriak Durango, Bilbao, Arrasate eta Tolosa inguruan egiten ziren.

    XVI mendean Bizkaian gero eta gutxiago ekoizten zuten, eta 1616 urtetik aurrera ekoizpena Tolosa ingurura mugitu zen, bertan Arma Zurien Erret Lantegia[1] ezarri zuten eta.


    Arkabuzak

    Arcabuz de mecha

    Mosketeak

    Gero suzko arma luzueen urrezko garaia hasi zen. XV mendetik XVII menderarte arkabuzak, XVI mendetik XVIII menderarte arte mosketeak, eta XVIII mendetik XIX arte txispa-fusilak. Gehienak Espainiako armadentzat baziren ere, ehizarako ere egiten ziren. Mosquete de mecha


    Txispa-fusilak

    Mosquete de chispa Mosquete de pistón Soraluzeko Erret Lantegietan suzko armak erabiltzen ziren gehien bat: fusilak, karabinak, pistolak... Inguruko tailerretan egiten ziren (Soraluzen bertan edota inguruko herrietan) eta Errege-etxean entregatzen ziren.

    Simancaseko Artxibategi Orokorrean bi marrazki gordetzen dira, biak giltzak erakusten dituztela; bata 1746 urtekoa eta bigarrena 1753koa:

    • Rastrillo visto por la espalda, por el lado, por delante... Plano de la pieza que cubre..., perfil de la misma pieza...
    • Diseño de una llave de fusil para el nuevo armamento de las R(eales) Guardias Españolas, vista por la parte interior y exterior, con separación de piezas en plano y en perfil. (Benito de Espada)


    (handitzeko, sakatu gainean)

    Florencio Josepf de Lamot jaunak Mapa Topographica de Plasencian esaten duenez: Erret Lantegian egiten diren suzko arma eta baionetak. Ekoizten diren armak dira: infanteria guardien fusil eta baionetak; gudarosteko infanteriaren fusil eta baionetak; Dragoien fusil, baioneta eta pistola; Marinako fusil, baioneta eta pistola; Corps Zaintzaileen karabina eta pistolak; zalditeriaren karabina eta pistolak, eta beste gainontzeko ehiza eskopetak eta norbanakoen pistolak, trebetasun eta segurtasun berezikoak. Eta hain ospetsua direnez, Frantzia, Ingalaterra, Alemania eta Eskandinabiako printze eta noble guztiak Soraluzeko Erret Arma Lantegian egiten diren kainoiak harro daude.


    Pistolak

    Suzko arma luzeen paraleloan, arma laburrak (pistolak) ere egiten ziren. Eta sasoi haietan gastadoreen lanabesak ere. Trueno de mano Pistola con llave de mecha Pistola con llave de rueda Pistola con llave de chispa Pistola con llave de pistón

    Erret Lantegien gainbeherarekin batera, banakako maisuak eta tailerrak bere kasa hasi ziren saltzen. Suzko armak ziren gehien bat, bi motakoak: luzeak (eskopetak) eta motzak (pistolak).

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kainoiak

    Azkenik, XIX eta XX mendeetako kainoiak aipatu diatezke.

    Itsas kainoia Lur kainoia Mortero


    Gastadoreen lanabesak

    Gastadoreen lanabesak

    Armez gain, gastadoreen lanabesak ere inguruko herrietan egiten ziren, eta Errege-etxean entregatu. Gero, behar zen tokietara eramaten zituzten.

    Simancaseko Artxibategi Orokorrean lau marrazki gordetzen dira, bata 1724 urtekoa (kantabriako Guarnizon egioten ari ziren itsasontziak armatzeko) eta beste hiruak 1738 urtekoak:

    • Deseño que debe serbir para fabricar las ciento y cuarenta achuelas que han de servir para el armamento de los dos navíos que se azen en Guarnizo...
    • Diseño de cuatro instrumentos: pico a roza, hacha de cortar árboles, hacha de dos manos, marrazo.
    • Diseño de tres instrumentos, azada de ingeniero de fortificación, azadón simple, picos de dos puntas.
    • Diseños de siete instrumentos de gastadores, hacha de dos manos, hacha de cortar árboles, espiocha, marrazo, pico de roca, azada y pala.


    (handitzeko, sakatu gainean)


    Goian aipatutako Mapa Topographica de Plasencian: Erret Lantegian egiten diren gastadoreez. Gaur egin egiten diren gastadore lanabesak zazpi motakoak dira, hurrenez hurren: bi eskuko aizkora handia; aizkora txikia; marrazoa; aitzur-pikatxoia; arroka pikatxoia edo bi puntakoa; aitzur zabala; eta pala angeluzuzena, denak burdin onenaz egina, eta ondo altzairututa. Gainera, beste edozein tresna eta lanabesak egiten dira; eta itsasontzi zen beste eraikinak egiteko beharrezkoa dena, azterketa harri eta egurretan egiten dela; kalitate berezia dela eta, leku gustietatik datoz Kantabriako Erret Lantegi ospetsuetara.



    Erreferentziak

    1. Real Fábrica de Armas Blancas.