Aurea Etxaniz (eu)

    Sorapediatik
    Aurea Etxaniz Beitia
    Fitxategi:Aurea Etxaniz Beitia.jpg
    Jaio 1922
    Hil
    Profila Kirolaria (raketista)


    Joan den mende hasieran emakumezko batzuk orduko gizarteko arauak eta pentsaerak irauli zituzten. Raketistak ziren. Uste da frontoian jokatzen zuten emakume haiek mundu mailako lehen kirolari profesionalak izan zirela. Eta horien artean soraluzetar bat ere izan zen: Aurea Etxaniz Beitia (Soraluze, 1922ko urriaren 4).

    Gazte garaiak

    Aurea Etxaniz Beitia osabaren eskutik hasi zen frontoian, esku-pilotan hasi ere. Jose Etxaniz zen Aurea Etxanizen osaba eta Azkoitiko frontoiko arduraduna zen hura. Alabari eta lobari, biei erakutsi zien pilotan jokatzen, Azkoitian; hain ondo eze Fernando Alberdik, Aurea Etxanizen lobak, etxean askotan entzunda duen moduan, “12 urte ingurura arte, ez zegoen Soraluzen inor, ezta mutilik ere, esku-pilotan Aureari irabaziko zionik”. 

    Pilotari primerakoa izanda, Aurea Etxaniz Beitiari parean tokatu zitzaion joan den mendeko hasiera hartan bizi izan zen testuinguru berezia: raketisten sorrera, haien gorakada eta kirol-mota horren profesionalizazioa.


    Ibilbide profesionala

    Nahiz eta raketista asko 15 urterekin etxetik joaten ziren, gerra garaiak zirela eta 20 urtekkn hasi zen Aurea raketista profesional moduan. Cusco izeneko empresario batek egin zion lehenengo kontratoa Sabadellen jokatzen hasteko.

    Zazpi urteko ibilbide profesionala egin zuen Etxanizek, Espainiako hainbat frontoitan jokatuz. Fernando Alberdi Lobak zera adierazi digu: “Sabadell, Logroño, Las Palmas de Gran Canaria eta Santa Cruz de Tenerifeko frontoietan jokatu zuen, eta azken horretan bere gizona izango zena ezagutu ondoren, erretiratu eta Caracasera joan ziren bizi izatera,1948ko urtarrillaren 7an”. 

    Aurea Etxaniz atzelariak makinatxo bat partidu jokatu zituen zazpi urteko ibilbide profesionalean, harik eta Las Palmasen azken partidua jokatu zuen arte, 1948ko abuztuaren 18a zen.

    Orduan, Caracasen urte hasieran senarrarekin abiatutako bizimoduari eutsi zion eta gaur egun ere hantxe bizi da, alaba batekin.


    Erreferentziak