Autogintza (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: thumb | center | 600px | Thornycroft lurrin-kamioia Bergarako Olaso dorrearen aurrean ==Thornycroft lurrin-kamio...)(r)en berrikusketa, ordua: 01:08, 9 martxoa 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Thornycroft lurrin-kamioia Bergarako Olaso dorrearen aurrean

    Thornycroft lurrin-kamioia

    1904 urtean, Compañía Anónima de Placencia de las Armas[1] zenak (Britainia Handiko Vickers Sons & Maxim Ltd.-rena), J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.

    1906 urteko irailak 10ean Arístides Fernándezek, orduko zuzendari-jerenteak, Espainiako Armadari lurrin-kamioien eskaintza bidali zion. Katalogo prezioa 6.500 pezetakoa zen. Hurrengo urtean Armadak lurrin-kamioia probatu zuen, eta bi akats larriz ohartu zen: ez zuen diferentzialik eta jarduera esparru eskasa zuela (12 kilometro) berriro urez bete baino lehen.

    1. Ingelesez, The Placencia de las Armas Company Limited.