Azala

Sorapediatik

Soraluze herriaren enziklopedia, iraganeko eta oraineko gordailu. Ezagutu maitatzeko!

Ba al zenekien...
...San Roke Txikik uda sasoia ixten zuela?
San Roke ermita. San Roke txiki irudia (Iñaki Linazasoro).jpg

Abuztuak 16eko goizean, San Roke eguna, San Roke ermitatik abiatzen da prozesioa San Rokeren irudi zaharra Parrokira ekartzeko.

Ia bi hilabete herrian egin eta gero, urriak 12an, berriz, irudiaren itzulketa egiten da. Parrokiatik abiatzen dira prozesio-kideak San Roken alabantzak kantatzen. Kantu hauek latinez ziren, baina orain dela gutxi euskeratu zituzten: San Roke goratzarre.

Herria abesten zeharkatu, eta Ezozibidetik aurrera bidea ixilik edo errezatzen egiten dute. Ezoziako Santutegian aldameneko atetik sartu, eta bertan Gure Aita errezatu eta San Roken alabantzak kantzatzen dira berriro.

Elizaren ate nagusitik irtetzen dira San Roken ermitara eta, behin helduta, San Roke txikiren irudia bere lekuan jarri ostean Meza hasten da.

Meza amaitzerakoan, apaiza eta eliztarrak ermita aurrekaldera irtetzen dira, hildakoen alde Gure Aita bat errezatzeko. Ustez, hildako hauek 1790 urteko izurritean hildakoak dira, urte horretan San Roken irudia herrira jetsi zuten izurritea bukatzeko: 1.993 urteko zaharberritze lanetan sei lagunen gorpuak topa zituzten bertan hilobiratuak.

Ostean, Udalaren aldetik (aintzinean alkate jauna berak) abesleei ogitartekoak eta ardoa banatzen zaie, eliztar argienak tartean direlarik.

Tradizioz, Pilarika egunean "uda bukatzen zen", urteko azken mendi txangoa izan oi zen; asko ziren meza ostean, beharrezko diren amarretakoekin, Munetako edo Kortazarreko Haitzetara igotzen zirenak. Gero beren etxean bazkaltzeko, mendian bertan, edo inguruetako jatetxe batean

Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Zer da Sorapedia? Hemen daukazu aurkezpen bideoa. Begiratu Erabiltzailearen gida Sorapedia erabiltzeko. Eta ekarpenak egiteko Laguntzailearen gida irakurri.

¿Qué es Sorapedia? Aquí tienes el video de presentación. Para utilizar Sorapedia consulta la Guía de utilización. Y si quieres aportar lee la Guía del colaborador.


Gaur egun, 2024eko martxoaren 28, Sorapediak 1.616 sarrera ditu, eta 5.720 fitxategi (batik bat argazkiak).