«Compañía Anónima Placencia de las Armas (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    5. lerroa: 5. lerroa:




    ==''The Placencia de las Armas Company Limited''==
    ==''The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company''==
    Armagintza sektorea oso delikatua izan da beti: inolako Gobernuk ez du nahi izan atzerriko enpresa baten menpe egoterik. Horregatik beti lehenetsi dituzte ''bertako produktuak''.
    Armagintza sektorea oso delikatua izan da beti: inolako Gobernuk ez du nahi izan atzerriko enpresa baten menpe egoterik. Horregatik beti lehenetsi dituzte ''bertako produktuak''.


    29. lerroa: 29. lerroa:




    ==''Compañia Anónima Placencia de las Armas''==
    ==''Vickers, Sons & Maxim''==
    ''The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company'' enpresak ez zuen asko iraun, aurki ''Barrow Shipbuilding Company''-k erosi zuen eta. Azken hau ''Vickers, Sons and Company''-k erosi zuen 1897 urtean, ''Vickers, Sons & Maxim'' sortzeko.
    ''The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company'' enpresak ez zuen asko iraun, aurki ''Barrow Shipbuilding Company''-k erosi zuen eta. Azken hau ''Vickers, Sons and Company''-k erosi zuen 1897 urtean, ''Vickers, Sons & Maxim'' sortzeko.


    Vickers-ek denetik ekoizten zuen: itsasontziak, kañoiak, munizioa, urpekoak (1901tik aurrera), ibilgailuak, torpedoak, hegazkinak (1911tik aurrera), indarra... 1911 urtean izena aldatu zuen: Vickers Ltd.
    Vickers-ek denetik ekoizten zuen: itsasontziak, kañoiak, munizioa, urpekoak (1901tik aurrera), ibilgailuak, torpedoak, hegazkinak (1911tik aurrera), indarra... 1911 urtean izena aldatu zuen: Vickers Ltd.


    Hurrengo argazkietan 1898 urtean egindako kañoia, 57 milimetrotakoa, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean.
    ''The Placencia de las Armas Company Limited'' izen ofizialaz gain, enpresak askotan ''Compañia Anónima Placencia de las Armas'' izena erabili izan zuen, nolabait bezeroen aurrean (Espainiako itsas-armada, gehien bat) atzerri kutsua izkutatzeko.
     
    Hurrengo argazkietan 1.898 urtean egindako kañoia ikus daiteke, 57 milimetrotakoa, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean dagoena.


    ''(handitzeko, sakatu gainean)''
    ''(handitzeko, sakatu gainean)''

    21:55, 16 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena

    Barreno handia martxan (Nuevo Mundo 1912)

    Soraluzeko armagintzaren historiaren barruan, sarrera honetan atzerriko kapitalaren ekitaldiak jasotzen dira (1886-1935).

    Bigarren karlistadaren ondoren, Zuazubizcar, Isla y Cía enpresari ezinezkoa izan zitzaion San Millángo markesaren familikoei urtekoak ordaintzea. Hauek epaitegitara jo zuten, eta 1886 urtean lantegia hipotekatua izan zen. Malagako Hijos de Manuel Agustín Heredia enpresak erosi zuen La Euscalduna lantegia.


    The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company

    Armagintza sektorea oso delikatua izan da beti: inolako Gobernuk ez du nahi izan atzerriko enpresa baten menpe egoterik. Horregatik beti lehenetsi dituzte bertako produktuak.

    Munduan zehar saldu ahal izateko, multinazionalen joera bat izan da hirriz herri enpresak erosi, eta haien bidez produktuak saldu. Nahiz eta gehienetan produktuak herrian bertan ekoitzi, irabaziak multinazionalak hurrupatzen zituen.

    Horregatik, Zuazubizcar, Isla y Cía kili-kolo zegoela zabaldu zenean, Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresa ingelesak The Placencia de las Armas Company Limited sortu zuen, Londresen bertan. Eta Hijos de Manuel Agustín Heredia erabili zuen bitartekari La Euscalduna lantegia erosteko. Izatez, ez ziren aste asko pasa azken honek The Placencia de las Armas Company Limitedri La Euscalduna lantegia saldu zion arte, 1866ean bertan.

    Modu honetan Nordenfelt enpresak Espainiako bere filiala lortu zuen, Soraluzen. Bi urte geroago, Hiram Maxim industri gizonak Nordenfelt erosi, eta The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company sortu zuen.

    Hurrengo urteetan Soraluzeko lantegian The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresaren produktuak ekoizten zituzten, batez ere The Placencia de las Armas Company Limited Espainiako Gobernuari, eta batez ere Itsas-armadari, saldutakoak. Batez ere kañoiak eta beren munizioa egiten zituzten.

    Hurrengo argazkietan bi adibide erakusten dira. Bata torpedero kontrako kañoia da, Cartagenako Artilleria Militarraren Museoan erakusten dena. Bigarrena, 1897 urtean egina, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean. Biak ala biak 57 milimetrotako kañoiak dira.


    (handitzeko, sakatu gainean)


    Vickers, Sons & Maxim

    The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresak ez zuen asko iraun, aurki Barrow Shipbuilding Company-k erosi zuen eta. Azken hau Vickers, Sons and Company-k erosi zuen 1897 urtean, Vickers, Sons & Maxim sortzeko.

    Vickers-ek denetik ekoizten zuen: itsasontziak, kañoiak, munizioa, urpekoak (1901tik aurrera), ibilgailuak, torpedoak, hegazkinak (1911tik aurrera), indarra... 1911 urtean izena aldatu zuen: Vickers Ltd.

    The Placencia de las Armas Company Limited izen ofizialaz gain, enpresak askotan Compañia Anónima Placencia de las Armas izena erabili izan zuen, nolabait bezeroen aurrean (Espainiako itsas-armada, gehien bat) atzerri kutsua izkutatzeko.

    Hurrengo argazkietan 1.898 urtean egindako kañoia ikus daiteke, 57 milimetrotakoa, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean dagoena.

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Calonje familia

    Bere produktuak Espainian saldu ahal izateko, Vickersek oso sare indartsua zeukan, behar den toki guztietan ondo kokatuta.

    Urte askotan Eusebio de Calonje brigada jeneralak Vickers enpresa ordezkatu zuen Espainian, besteak beste The Placencia de las Armas Company Limited enpresan. Aitaren moduan, Eusebioren bi semeak, Eusebio eta Alejandro, Vickers-ekin harreman estuak izan zituzten urte luzeetan.

    Seme zaharrena Eusebio de Calonje y Motta izan zen, militarra ere eta Soraluzeko fabrikaren zuzendaria izan zena (1913-1928). Alejandro de Calonje y Motta, berriz, karrera osoagoa egin zuen: militarra izatez, Vickers-en ordezkaria ibili zen urte luzeetan, enpresa berriak sortzen eta zuzentzen. Gerra ostean, britishzale izateagatik, nolabait baztertu zuen.

    Thornycroft lurrin-kamioia Bergarako Olaso dorrearen aurrean

    Bitxikeri moduan, 1904 urtean Soraluzeko lantegiak J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.

    Erreferentziak