Cuestionario etnográfico 1936 (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Jcao wikilariak «Cuestionario etnográfico (eu)» orria «Cuestionario etnográfico 1936 (eu)» izenera aldatu du)(r)en berrikusketa, ordua: 18:10, 27 martxoa 2019
    Izenburua Cuestionario para una investigación etnográfica de la vida popular
    Egilea/k Jose Migel Barandiaran & Kruz Abarrategi
    Aldizkaria Sorapedia
    Data 1934-36 / 2019
    Orriak
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Galdetegia. Galderak

    Jose Migel Barandiaran[1] apaizak, Gasteizko apaiztegian irakaslea zela, 1918 urtean Etnologia Laborategia sortu zuen Eusko Ikaskuntza Elkartearen babesean. Hiru urte geroago, 1921 urtean, Eusko Folklorea erakundea sortu zuen.

    1926tik Apaizgaitegi Nagusiko erretore izan zen, eta 1930 hamarkadan Euskal Herriaren “argazkia” egiteko galdetegi etnologikoa diseinatu zuen: ez aspaldi bateko bizitza ezagutzeko, baizik eta uneko egoera islatzeko. 1934rako galdetegia prest zeukan, eta inprimatu zuen banatzeko.

    Galdetegiak 1147 galdera zituen, 23 atalean antolatuta (parantesi artean galderen zenbakiak):

    I. Datos geográficos (1-5)
    II. La habitación (6-29)
    III. Indumentaria (30-48)
    IV. Alimentación (49-94)
    V. Vida doméstica (95-123)
    VI. Instrucción-Religión (124-170)
    VII. La vida en la vecindad y el pueblo (171-181)
    VIII. Derecho y constitución populares (182-214)
    IX. Economía rural (215-353)
    X. Profesiones (354-374)
    XI. Nacimiento, bautismo, infancia (375-406)
    XII. Noviazgo y matrimonio (407-472)
    XIII. Muerte (473-522)
    XIV. Industria casera-Arte popular (523-533)
    XV. Costumbres y fiestas oficiales (534-545)
    XVI. Costumbres eclesiásticas (546-552)
    XVII. Fiestas conmemorativas (553-558)
    XVIII.Fiestas y costumbres de fecha fija (559-695)
    XIX. Juegos, regocijos populares, sport (696-743)
    XX. Demonios, espíritus, brujas, magos (744-805)
    XXI. Supersticiones (806-995)
    XXII. Medicina popular (996-1120)
    XXIII.Tradiciones y leyendas (1121-1147)


    Galdetegia. Erantzunak

    Inprimatu ostean Barandiaranek hainbat lagunen artean banatu zuen galdetegia, hura betetzeko.

    Haietako asko apaizgaiak ziren, tartean Cruz Abarrategi soraluzetarra. Azken honek 1936 urtean bete zuen galdetegia, edo gutxienez Barandiaran Fundazioak gordetzen dituen bi atalak: seigarrena (Heziketa eta erlijioa) eta hamaikagarrena (Jaiotza, bataioa, haurtzaroa).

    Ez da jakiten gainontzeko atalak Kruz Abarrategi berak erantzun zituen eta galduta dauden, edo oraindik erantzun gabe zituen, edo beste batek hartu zuen lan hori... 1936eko uda oso nahasia izan zen.

    Kruz Abarrategiren jatorrizko erantzunak ikusteko, sakatu hemen


    Kruz Abarrategi

    Ama Eskoriatzako Apotzaga elizatekoa eta aita Arrasatekoa. Aitak Soraluzeko The Placencia de las Armas Company Limited fabrikan egiten zuen lan eta Kruz bertan jaio zen, 1918 urtean.

    Soraluzen egin zituen lehenengo ikasketak, maristen ikastetxean. 11 urterekin seminarioan sartu zen eta 1942an abade izendatu zuten 24 urte zituela. Urte hartako abenduak 13an Arabako Ondategi[2] herrira bidali zuten, Zigoitian (Murgia ondoan). Berak esaten zuenez, bertan 3 urte, 3 hilabete eta 3 egun egon zen, zigor baten moduan.

    1945ko azaroak 13an Eskoriatzako Bolibarrera[3] bidali zuten, eta bertako parrokoa izan zen 61 urtetan, hil zen arte. 1982 urtetik aurrera Apotzagako[4] parrokoa ere izan zen. 2007 urtean hil zen.


    Irudiak


    Erreferentziak

    1. Jose Migel Barandiaran. Wikipedia (euskaraz).
    2. Ondategi. Wikipedia (euskaraz).
    3. Bolibar. Wikipedia (euskaraz).
    4. Apotzaga. Wikipedia (euskaraz).