«Deba ibaia. Arrantza tresnak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    48. lerroa: 48. lerroa:




    ==Kordela=
    ==Kordela==
    kordelak izeneko sistema erabiltzen zen. Ibaira (gehienetan gauez) hainbat amu zintzilikatuta zituen soka bat botatzen zuten. Amu bakoitzak bere txitxara zeukan, aingirek amua heldu eta hauek han harrapatuta gelditu zitezen. Egunsentian arrantzalea berriz ere ibaira gerturatzen zen, eta orduan jasotzen zituen harrapakinak. Soka edo kordel horren ertz bat aingura gisa funtzionatzen zuen harri bati lotzen zitzaion, eta beste ertza, berriz, ibaiertzean zegoen adar bati.
    kordelak izeneko sistema erabiltzen zen. Ibaira (gehienetan gauez) hainbat amu zintzilikatuta zituen soka bat botatzen zuten. Amu bakoitzak bere txitxara zeukan, aingirek amua heldu eta hauek han harrapatuta gelditu zitezen. Egunsentian arrantzalea berriz ere ibaira gerturatzen zen, eta orduan jasotzen zituen harrapakinak. Soka edo kordel horren ertz bat aingura gisa funtzionatzen zuen harri bati lotzen zitzaion, eta beste ertza, berriz, ibaiertzean zegoen adar bati.



    17:29, 5 ekaina 2019(e)ko berrikuspena

    Hemen azalduko diren arrantza teknikak kasu askotan ezin ziren erabili, jada debekatuak zeuden garai haietan, eta gaur egun guztiz debekatuak egongo lirateke, txinga edo harresixa adibidez. Atal honen helburua, beraz, ez da erabilgarriak diren arrantza teknikak azaltzea, baizik eta, gure herrian erabili diren arantza teknikak eta honi loturiko jakintza eta kultura gordetzea baizik.


    Kañia

    Teknika arruntena zen, kanabera, tantza[1] eta amuarekin arrantzatzen zen.

    Amuzkia harrapatu nahi zen arrainaren araberakoa jartzen zen: lurreko txitxarea (amuarraientzat), ondo zukutako arto puska bat (barbuentzat), ogi mamia (loina txikientzat), oskoldun kanutiloak, artirinezko edo ogizko bolak...


    Eskirola

    Sare bat izaten zen txano edo inbutu formarekin, makila luze bati lotuta.

    Edozein arrain mota harrapatzeko balio zuen, baina normalki arrain txikiak harrapatzen ziren, eskailuak, loina txikiak eta muxar handiak batez ere.

    Askotan, ufala zegoenean, arrain txiki haiek ibai ertzean babesten ziren, ura pilatuta gelditzen zen tokietan. Orduan bertan murgiltzen zuten tramankulua, arrainak babestuta zeuden tokian.

    Loina txikiak, gazteleraz escalo izenez ere ezagunak zirenak, eta muxar handiak (tamaina berekoak baina azala irristakorra zuten, aingiraren antzekoa) ez ziren horrenbeste harrapatzen,


    Botilia

    Beirazko botilak erabiltzen ziren, ipurdia ahurra (barrurantz sartuta) zutenak. Ipurdian zuloa egiten zitzaien arrainak sartu ahal izateko eta butroi moduko tresna izateko.

    Barruan ogi apurrak edo artirina amu gisa jarri, kortxoaz itxi eta sakonera gutxira jartzen ziren, korrontearekin lerrokatuta. Kortxoa beti ibaiaren korrontearen kontra, botilaren ipurdian halako une lasaia sortzeko eta arrainak erakartzeko. Arrainek ogia ikusi eta botila barrura erraz sartzen ziren, baina ezin zuten atzera urten.

    Arrain txikiak harrapatzeko erabiltzen zen: eskailuak, muxarrak eta loinak.


    Txingia edo remanga

    Poltsa formadun sare bat izan ohi zen, soka bati lotuta, tamaina nahiko handia zuen eta ur sakonetan erabiltzen zen. Edozein espezie arrantza zitekeen baina normalki, ezkailuak eta loinak harrapatzen ziren.

    Ramiro larrañagan arabera, ohikoa izaten zen txalupa batetik loina talde baten gainera xinga izeneko sare bat botatzea, horrela arrainak sare borobilean harrapatuta geratzen baitziren.


    Amua

    Palangre ere deitzen zaio teknika honi, itsasoan ere oso erabilia da. Soka luze bati, metroka beste pita motzago bat lotzen zaio eta bertan amua jartzen da bere amuzkiarekin, honela amu ugari jarri daitezke muntai berdinean. Normalki egun osoa eduki ohi zuten uretan eta eguna argitu aurretik batu bihar izaten ziren. Normalki aingirak arrantzeko erabiltzen zen.


    Butroia eta abusa

    Butroia, sarearekin eta egurrezko aro batzuekin eraikitzen zen, inbutu zurrun bat egiten zuten, arrainak erraz sartzen ziren bertan, baian behin barruan zeudela ezin ziren irten. Artirina erabiltzen zuten arraina butroi barrura erakartzeko. Abusa, butroi formako eta tamaina handiko zumezko tramankulua zen. Teknika honek espezie guztietako arrainak arrantzatzeko balio zuen eta eraginkortasun handia zuen.

    Butroiak eta abusak ongi egiteko artisautza eta teknika ezagutza beharrezkoa zen, ezagutza hauek, belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren. Baliteke, Soraluzen, butroigintzan aritutako azkenetakoa Margarita Azcarate Ganuza izatea (1897-1978).


    Eskuz

    Murgilean sartu eta urpean igeri eginez, zulo eta harri handien azpietan bilatzen ziren arrainak. Ia edozein espezie harrapa zitekeen eskuz, baina batez ere amuarrainen eta aingiren bila ibiltzen ziren, baita karramarroak ere.

    Beste arrantza-metodo bat haitzpeetakoa edo arrokapekoa zen, eta loina nahiz barboak eskuz harrapatzean zatzan. Halaber, aingira arrantzatzea zailagoa izaten zen-


    Kordela

    kordelak izeneko sistema erabiltzen zen. Ibaira (gehienetan gauez) hainbat amu zintzilikatuta zituen soka bat botatzen zuten. Amu bakoitzak bere txitxara zeukan, aingirek amua heldu eta hauek han harrapatuta gelditu zitezen. Egunsentian arrantzalea berriz ere ibaira gerturatzen zen, eta orduan jasotzen zituen harrapakinak. Soka edo kordel horren ertz bat aingura gisa funtzionatzen zuen harri bati lotzen zitzaion, eta beste ertza, berriz, ibaiertzean zegoen adar bati.


    Esparbela

    Forma borobila duen sarea zen, sare hau jaurti egiten zen arrainak ikusten diren tokira. Sareak hertzean berunak zituen ondora joan zedin arrainak harrapatzeko. Sakonera gutxiko uretan erabiltzen zen, arrantzalea oin hutsik uretan sartzen zen arrainak ikaratu gabe eta ondoren sarea gainean botatzen zien. Txaneletik ere erabili daiteke.


    Harresixa

    Harriak pilatuz, hesiak sortzen zituzten, ura desbideratzeko eta honela arrainak ere nahi zituzten tokietara eramateko.


    Txinga

    Txinga sare bat zen, karratu luze itxurakoa. Ibaian alderik alde jartzen zen edo ibaian gora oinez igotzen zen sarea zabalik zutela. Teknika hau, debekatua zegoen kasu askotan, edozein espezie eta tamainako arrainak harrapatzen zirelako, sarraski handiak sortuz.


    Debekuak

    Iraganean, Deba ibaia igarotzen zen herrietako udal-ordenantzek ibaiko eta errekastoetako arrantzari buruzko xedapen asko zehazten zituzten, gehienetan era guztietako debekuak izaten zirenak.

    Halaxe, 1695an, Soraluzeko udal-ordenantzetako 44. xedapenak, ehizari eta arrantzari buruzkoak honakoa zioen:

    herritar askok debekatutako tresnekin egiten duten ehiza eta arrantza..., eta ondorioz ...hemendik aurrera ezingo da eskopetaz, amuz edo benaka izeneko sarez edo aingiratarako pertol txikiz ehizatu edo arrantzatu...

    Inguruko herrietan ere antzeko debekuak zabaldu ziren: Bergara (1709), Arrasate (1709), Elgoibar (1762). Ordenantza hauen esker badakigu zein teknika erabiltzen zituzten, nahiz eta debekatuta izan...


    Erreferentziak

    • Ibaiko arrantza. Aintzinako lanbideak. Carmelo Urdangarin eta Jose Maria Izaga.
    1. Kordela edo pita.