Descripción de las Reales Fábricas (eu)

    Sorapediatik
    Descripción de las Reales Fábricas
    Argazkirik ez.jpg
    Egilea Florencio Josepf de Lamot
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1756
    Argitaletxea (ezezaguna)
    Hiria Madrid


    Izenburu osoa

    Descripción y noticia distinta del origen y establecimiento, antigüedad y gobierno de las Reales Fábricas de armas de la villa de Plasencia en Guipúzcoa. Alteraciones y mudanzas que ha tenido desde el año 1583 hasta el año 1756

    Gipuzkoako Soraluzeko Erret Lantegien jatorria, ezarketa, aintzintasuna eta gobernuaren azalpen zehatza. 1583. urtetik 1756. urtera izan dituen aldaketak eta egokitzapenak.


    Liburua zertan den

    Florencio Josepf de Lamot, Erret Lantegien ordezko kontadorea izan zen. 1756. urtean liburu hau idatzi zuen, eta grabatu bat egin arazi zuen: Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica.

    Bai liburua zein mapa salgai jarri zituzten Madrilgo liburudenda batean, Joseph Mathias Escrivano jaunarenean hain zuzen. Eta Gaceta de Madrid aldizkarian iragarkia jarri zuten 1757 urtean[1]

    Grabatua ezagutzen da, Ramiro Larrañagak zabalduta. Liburua, berriz, ez da ezagutzen. XIX mendeko azken urteetan, Madrilen argitaratutako bibliografoentzako Libros raros y curiosos liburuan aipatzen da: Muñoz y Romero jaunak esaten du lan honen iragarkia ikusi duela, liburu inpresoen katalogo batean, baina ez daki noiz argitaratu zen, bakarrik XVIII mendeko bukaeran izan zela.

    Aukerak daude Muñoz y Romero jaunak aipatutako katalogoa Diccionario bibliográfico histórico izateko, bertan dago eta Soraluzeri buruzko liburu galduaren aipamena.


    Soraluzeri buruzkoak

    Liburua ezagutzen ez denez, ez dago jakiterik.


    Irudiak


    Erreferentziak

    1. El Mapa, y desfripcion de la Real Fabrica de Armas de la villa de Piafencia, en Guipuzcoa : egilea Florencio Josepf Lamot jauna, lantegi horietako erret kontularia : ideia berezia eta arte duen lana; Jofeph Mathias Escrivano liburu-dendan topa daiteke, San Phelipe el Realen aurrean. Gaceta de Madrid 35 zbk. 280 orrialdea (1757/08/30).