Dictionaire géographique et historique (eu)

    Sorapediatik
    Dictionaire géographique et historique
    Egilea Michel Antoine Baudrand
    Hizkuntza Frantsesez
    Urtea 1705
    Argitaletxea Denys du Puis
    Hiria Paris


    Izenburu osoa

    Dictionnaire géographique et historique contenant une description exacte de tous les États.

    Hiztegi geografiko eta historikoa, Estatu guztien azalpen zehatza dakarrena.


    Liburua zertan den

    Enziklopedia modukoa, denetatik nahasten duena: aintzinako jainko eta heroiak; Elizaren gizon ospetsuenak; kristau erlijioa, judutarrena zein eta paganoena; Frantziako eta gainontzeko Europako familia ospetsuenak; herri, hori, eskualde, nazio eta inperioak...


    Soraluzeri buruzkoak

    (2. liburua, 1411. orrialdea)

    PLACENCIA, Placentia, Espainiako hiri txikia, Gipuzkoako Probintzian eta Bizkaia ondoan, Deba ibaiaren ertzean, Ozeanoko kostaldetik hiru legoatara. 1343. urtean Gaztelako Alfontso IX. erregeak eraiki zuen, eta han egiten diren arma kopuruagatik ezaguna da, bere inguruan burdin meategi onak dituelako, Garibayk azpimarratzen duen moduan.


    Erreferentziak