Elizburuko karkaba (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:26, 9 abendua 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Kokapena

    Karkaba Etxaburuetako atzekaldean zegoen, Elizburu kaletik Kotxebideraino joaten zela.

    Aspaldi itxi zuten bi aldeetatik, baina oraindik erdiko tartea gordetzen da, patio moduan.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Karkaba hau Etxaburuetako etxeen atzekaldean zegoen. Elizburuko ezkerreko etxeak egin zirenean, pasabide hau errespetatu zuten.

    1936eko gerra baino askoz lehenago bi muturretik itxu zuten karkaba hau: Elizburu 3koak eta Etxaburueta 4koak eranskinak eraiki zituzten eta kalea itxi. Barruko tartea, berriz, oraindik libre dago eta patio modukoa erabiltzen da, argia etxeetara pasatzeko.


    Etxeak eta atariak

    Elizburutik Kotxebiderako norabidean, ezkerreko aldean hiru etxe zituen:

    • Elizburu kaleko 3. zenbakia. Elizburua izenekoa, aurretik harategia egon zen, eta 2000 urtetik Elizpe hotz klinika dago.
    • Etxaburueta kaleko 2 zenbakia. Lasaldenekoa. Bertan Vidal fruitadenda dago, eta jarraian Soraluce taberna egon zen, Errabaletik ekarrita.
    • Etxaburueta kaleko 4 zenbakia. Pintorekoa (agian izena nahastuta dago 6 zenbakiarekin). Iratxo goxoki denda egon zen, 2017an Plaza Barrira pasa zena.

    Eskumako aldean, berriz, etxe bakarra dago, Elizburu kaleko 5. zenbakia, Ondartxaetxea izenekoa.


    Herriko beste karkabak

    Beste bi karkaba zeuden herrian.

    Bata Zabaleta errekako karkaba, estalia, Erregetxearen aurrean, Goikokaletatik sarrera duena.

    Eta bigarrena elizaren ostean, absidearen ezkerreko aldean.


    Erreferentziak