Erantzukizun Politikoen Legea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Erantzukizun Politikoen Legea<ref>https://eu.wikipedia.org/wiki/Erantzukizun_Politikoen_Legea Erantzukizun Politikoen Legea]. Wikipedia (euskaraz).</ref>== ===Zer zen===...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:56, 17 uztaila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Erantzukizun Politikoen Legea[1]

    Zer zen

    Erantzukizun Politikoen Legea (gaztelaniaz Ley de Responsabilidades Políticas) 1939ko otsailaren 9an onartu eta 1939ko otsailaren 13an BOEan argitaratu zen Espainiako legea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran sartu zen indarrean.

    Gerra zibilaren hasieran hasi ziren erakundeen eta herritarren ondasunen aurka, baina gerra bukatzear zegoela jo zuen goia, 1939ko Erantzukizun Politikoen Legearekin. Legearen hedadura, gogorkeria eta herritarren artean izan zuen eragina izugarriak izan ziren eta hastapenetako frankismoaren osagai errepresibo nabarmenetako bat bilakatu zen.


    Prozedurea

    Lehengo urratsa ikertuaren izenak Estatuaren Aldizkari Ofizialean (B.O.E.) argitaratzea zen, bertan espediente edo txostena zabaldu zela adierazteko. Honetaz gain, informazioa eskatzen zen, bai jarduera politikoarena zein ondasunena. Bertan argitzen zenez, prozedurak aurrera egingo zuen naiz eta ikertua hil, kanpoan egon edo agertu ez.

    Txostenak osatuta, epaiak izaten ziren, nahiko azkarrak. Gehienetan isunak (norberaren ondasunen araberakoak) eta kargu publikoaz arduratzeko gaitasungabetzeak ezartzen ziren, baina inoiz epai larriagoak ere izaten ziren (gogoratu behar da ordurako beste hainbat epai eman zirela, heriotz-zigorrak edota espetxe-zigorrak ezartzekoak).


    Eragina Soraluzen

    Gutxienez 45 laguni zabaldu zioten espedientea, horietatik

    "Alderdia/ Erakundea/ (ideologia)" Zinegotziak Armagintzan aritu Alde egindakoak 1934ko iraultza Gudari/ milizianoa Kargu gehiago


    Kaltetuak

    1. https://eu.wikipedia.org/wiki/Erantzukizun_Politikoen_Legea Erantzukizun Politikoen Legea]. Wikipedia (euskaraz).