Erantzukizun Politikoen Legea (eu)

    Sorapediatik

    Erantzukizun Politikoen Legea[1]

    Zer zen

    Erantzukizun Politikoen Legea (gaztelaniaz Ley de Responsabilidades Políticas) 1939ko otsailaren 9an onartu eta 1939ko otsailaren 13an BOEan argitaratu zen Espainiako legea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran sartu zen indarrean.

    Gerra zibilaren hasieran hasi ziren erakundeen eta herritarren ondasunen aurka, baina gerra bukatzear zegoela jo zuen goia, 1939ko Erantzukizun Politikoen Legearekin. Legearen hedadura, gogorkeria eta herritarren artean izan zuen eragina izugarriak izan ziren eta hastapenetako frankismoaren osagai errepresibo nabarmenetako bat bilakatu zen.


    Prozedurea

    Lehengo urratsa ikertuaren izenak Estatuaren Aldizkari Ofizialean (B.O.E.) argitaratzea zen, bertan espediente edo txostena zabaldu zela iragartzeko. Honetaz gain, informazioa eskatzen zen, bai jarduera politikoarena zein ondasunena. Bertan argitzen zenez, prozedurak aurrera egingo zuen naiz eta ikertua hil, kanpoan egon edo agertu ez.

    Txostenak osatuta, epaiketak izaten ziren, nahiko azkarrak. Bertan akusazioak kalifikatzen ziren (larriak, ez hain larriak, arinak edo ezer ez) eta epaiak ematen ziren. Gehienetan isunak (norberaren ondasunen araberakoak) eta kargu publikoaz arduratzeko gaitasungabetzeak ezartzen ziren, baina inoiz epai larriagoak ere izaten ziren (gogoratu behar da ordurako beste hainbat epai eman zirela, heriotz-zigorrak edota espetxe-zigorrak ezartzekoak).


    Eragina Soraluzen

    Gutxienez 45 laguni zabaldu zioten espedientea, horietatik hiru andrak zirela.

    38 laguni 1941/12/12ko BOEn espedientea zabaldu zieten[2].

    Karguak mota askotakoak izan ziren, baina kasu gehienetan behin eta berriz errepikatzen dira: erakunde bateko kidea izatea (EAJ, A. Sozialista, UGT, ELA-STV, Emakumeak), ideologia (ezkertiarra, abertzalea), 1936 urtean herriko zinegotzia izatea, gudari edo milizianoa izatea, gerra garaian armagintzan aritu izana (herrian edo kanpoan), nazionalak sartu zireneko herritik alde egin izana (Bizkaira, Asturiasera edo erbestera), 1934 iraultzan ibilitakoa...

    Epaiketak Iruñan izan ziren, eta 35 lagunenak gordetzen dira[3].

    35 epai hauetatik 5 lagun kargu guztietatik libre geratu ziren. Gainontzekoei, guztira, 28.525 pezetako isunak jarri zieten eta 59 urteko gaitasungabetzeak. Gainera, 10 urtetako erbestealdi bat (segururena aurretik ezarritakoa izango zen, zigortutakoa aspaldi kanpoan bizi zen eta).


    Espedientatuak

    Izena Lanbidea Bizitokia (1941) Espedientea Zenbakia Karguak Iritzia Zenbakia Data Zigorra
    Ecenarro Querejeta, Andrés Armagilea 82 EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa… eta gehiago.
    Aurretik 26 hilabete preso egondakoa.
    Ez hain larriak 310 1940/02/13 200 pta. Alday Igartua, Isaac Industri-gizona 1.992 EAJ-PNVkoa, alde egindakoa… eta gehiago. Arinak 992 1941/06/06 3.000 pta. eta 5 urte


    Barrenechea Arando-Arreche, Félix Udal idazkaria 1.939 EAJ-PNVkoa, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa. Aurretik 3 hilabete t'erdi preso egondakoa. Ez hain larriak 1130 1941/08/04 3.000 8 Vergara Jauregui, Daniela (ez dator) 1.939 Emakumeak taldeko lehendakaria… eta gehiago. Ez hain larriak 1130 1941/08/04 1.000 Ez Bereicua Berraondo, Francisca Etxekoandrea 2.133 Herritik alde egindakoa Arinak 1171 1941-08-27 300 Ez Muguruza Larrañaga, Francisca (ez dator) 2.433 Herritik alde egindakoa Ez hain larriak 1289 1941-11-12 500 Ez Leturiondo Ariznavarreta, Esteban (ez dator) 2.433 Izquierda Republicanakoa, alde egindakoa. Ez hain larriak 1289 1941-11-12 1.000 Ez Argárate Azcárate, Florentino Doitzailea Soraluze 1941/12/12 2.604 Ezkerrekoa, alde egindakoa. Arinak 1473 1942/02/25 500 Ez Uriarte Artolazábal, Lucio Doitzailea Elorrio 1941/12/12 2.577 A. Sozialistakoa, alde egindakoa. Ez hain larriak 1478 1942/03/02 50 Ez Larrañaga Maiztegui, Aniceto Langilea Soraluze 1941/12/12 2.578 Ezkerrekoa, armagintzan aritua, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa. Arinak 1480 1942/03/03 200 Ez Legaristi Vila, Lisardo Mekanikaria Zumarraga 1941/12/12 2.576 UGTkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa… eta gehiago. Larriak 1481 1942/03/03 500 Lete Oregui, Juan José Industri-gizona Soraluze 1941/12/12 2.581 EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. Ez hain larriak 1486 1942/03/04 8.000 5 Alberdi Arregui, Lino Doitzailea Soraluze 1941/12/12 2.572 EAJ-PNVkoa, zinegotzia, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Larriak 1489 1942/03/05 50 Ez Juaristi Gabilondo, Ricardo Armagilea Soraluze 1941/12/12 2.572 EAJ-PNVkoa, zinegotzia, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Larriak 1489 1942/03/05 50 Ez Barrenechea Aguirrebeña, Sandalio (ez dator) Soraluze 1941/12/12 2.575 UGTkoa, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Larriak 1490 1942/03/05 750 Ez Astiazarán Ugalde, José María Langilea Soraluze 1941/12/12 2.575 Izquierda Republicanakoa, armagintzan aritua, alde egindakoa eta 1934ko iraultzan ibilitakoa. Larriak 1490 1942/03/05 1.000 Ez Leturiondo Ariznabarreta, Juan (ez dator) Soraluze 1941/12/12 2.575 Izquierda Republicanakoa eta alde egindakoa. Arinak 1490 1942/03/05 1.000 Ez Lascurain Ganuza, Timoteo (ez dator) Soraluze 1941/12/12 2.573 EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Larriak 1493 1942/03/06 100 Ez Castañares Larreategui, Andrés (ez dator) Soraluze 1941/12/12 2.573 EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. Arinak 1493 1942/03/06 150 Ez Alberdi Alberdi, Serapio (ez dator) Soraluze 1941/12/12 2.573 UGTkoa, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Ez hain larriak 1493 1942/03/06 2.500 5 Esnal Aranceta, Fernando (ez dator) Soraluze 1941/12/12 2.574 A. Sozialistakoa, milizianoa eta armagintza aritua. Larriak 1494 1942/03/06 2.500 10 Gabilondo Maiztegi, Ascensio (ez dator) Soraluze 1941/12/12 2.574 EAJ-PNVkoa. Aurretik 8 hilabete t'erdi preso egondakoa. Arinak 1494 1942/03/06 250 1 Ariznabarreta Otalora, José (ez dator) Soraluze 1941/12/12 2.574 EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa… eta gehiago. Larriak 1494 1942/03/06 75 10 Echaniz Beitia, Félix Langilea Logroño 1941/12/12 2.595 UGTkoa, milizianoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa… eta gehiago. Larriak 1501 1942/03/11 100 10 urtetako desterrua, 150 kilometrotara Castañares Larretegui, Tiburcio Mekanikaria Soraluze 1941/12/12 2.599 EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa eta 1934ko iraultzan ibilitakoa. Larriak 1502 1942/03/11 300 10 Crucelegui Oregui, Guillermo Industri-gizona Marquina 1941/12/12 2.585 EAJ-PNVkoa Arinak 1506 1942/03/12 150 Ez Treviño Artiz, Lázaro Langilea Soraluze 1941/12/12 2.580 EAJ-PNVkoa. Aurretik 8 hilabete t'erdi preso egondakoa. Ez hain larriak 1508 1942/03/16 750 5 Pagnon Nuere, Emilio Tornularia Soraluze 1941/12/12 2.592 EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. Arinak 1509 1942/03/16 200 Ez Basauri Lete, Pedro Igeltseroa Soraluze 1941/12/12 2.582 EAJ-PNVkoa, gudaria, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Ez hain larriak 1519 1942/03/17 100 Ez Maiztegui Aguirrebeña, Hipólito Doitzailea Soraluze 1941/12/12 2.584 EAJ-PNV eta ELA-STVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa eta 1934ko iraultzan ibilitakoa. Larriak 1520 1942/03/17 250 Ez Pagnon Nuere, Eliseo Industri-gizona Soraluze 1941/12/12 2.591 EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. --- 1521 1942/03/17 Ez Ez Ariznavarreta Arizaga, Francisco Nekazaria Soraluze 1941/12/12 2.583 Abertzalea --- 1524 1942/03/20 Ez Ez Lascurain Arano, Guillermo Armagilea Soraluze 1941/12/12 2.586 Abertzalea --- 1525 1942/03/20 Ez Ez Ucín Aristi, Ignacio Mekanikaria Soraluze 1941/12/12 2.587 EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. --- 1526 1942/03/20 Ez Ez Igarzabal Olano, Julio Nekazaria Soraluze 1941/12/12 2.593 EAJ-PNVkoa --- 1527 1942/03/20 Ez Ez Alberdi Rodríguez, Cipriano Reinosa 1941/12/12 Ezezagunak Galarraga Alday, Venancio Soraluze 1941/12/12 Ezezagunak Oroz Vázquez, Julio Zumaia 1941/12/12 Ezezagunak Iriondo Arriola, Pedro María Soraluze 1941/12/12 Ezezagunak Azcárate Ganuza, Felipe Soraluze 1941/12/12 Ezezagunak Uriarte Artolazábal, Simón Soraluze 1941/12/12 Ezezagunak Azcárate Bustinduy, Ulpiano Eibar 1941/12/12 Ezezagunak Uriarte Artolazábal, Ignacio Atzerrian 1941/12/12 A. Sozialista eta UGTkoa, milizianoa, armagintzan aritua, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa… eta gehiago. Larrañaga Larrañaga, Fernando Soraluze 1941/12/12 Ezezagunak Castañares Larreategui, Evaristo Zumarraga 1941/12/12 Ezezagunak


    Erreferentziak

    1. https://eu.wikipedia.org/wiki/Erantzukizun_Politikoen_Legea Erantzukizun Politikoen Legea]. Wikipedia (euskaraz).
    2. BOE (1941/12/12). Espedienteak zabaltzearen iragarkia.
    3. Epaiak (1940-1942). 35 lagunen epaiak, Iruñan emanak.