«Errekaldeko ospitalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    41. lerroa: 41. lerroa:
    1.756 urtean hiriko diruzaina zenak, Joseph Mendiolak, Errege Aginduz ospitalea itxita dagoela jasotzen du.
    1.756 urtean hiriko diruzaina zenak, Joseph Mendiolak, Errege Aginduz ospitalea itxita dagoela jasotzen du.


    Hiru urte geroago orduko alkateak ospitalea itxitzat ematen du, eta bere ondasunen jabe udala egiten dela: Hirutasun Santuaren ospitale beraren etxea (bukatu gabe oraindik), Elizburun orube bat eta Ospital erreka inguruko lursail bat ([[Sagar erreka (eu)|Sagar errekan]], [[Osteitta baserria (eu)|Osteittako]] bide ondoan).
    Hiru urte geroago orduko alkateak ospitalea itxitzat ematen du, eta bere ondasunen jabe udala egiten dela: Hirutasun Santuaren ospitale beraren etxea (bukatu gabe oraindik), Elizburun orube bat eta Ospital erreka inguruko lursail bat ([[Sagar-erreka (eu)|Sagar errekan]], [[Osteitta baserria (eu)|Osteittako]] bide ondoan).


    ===Ospitale gabeko sasoiak: XVIII mendea===
    ===Ospitale gabeko sasoiak: XVIII mendea===

    23:49, 8 urria 2019(e)ko berrikuspena

    Errekaldeko 1. zenbakia gaur egun (Google 2013)

    Izenak

    Hiru izen erabili izan dira Errekaldeko ospitalea izendatzeko: Erruki-ospitalea[1] (Kalagorriko eta Ozkabarteko elizbarrutiko ikuskariek), Maala edo Madalena[2] (Soraluzeko biztanleek) eta Hirutasun Santua[3] (Soraluzeko Udalak).

    Errekaldeko ospitalea Errabalekoa ordezkatzeko sortu zuten, helburu berberekin.


    Kokapena

    Mota honetako erakundeak hiriko harresietatik kanpo eta errepide edo galtzada nagusi baten ondoan egoten ziren, eta Soraluzeko bigarren ospitalea ez zen salbuespena izan,

    Errabal kaleko ospitala zabaldu zenetik (XV mendea) berrehun urte eta gehiago pasa zirenez, pentsatzekoa da Soraluze ordurako nahikoa haziko zela. Agian horregatik ospitale berria egiterakoan kanporago bidali zutela, Herlaibiara.

    Ospitale berria Errekalde kaleako 1. zenbakian egin zuten.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Eraikuntza

    XVII mende bukaeran Errabaleko ospitale zaharra oso egoera eskasean zegoen. Horregatik, 1.695eko ekainean, Kalagorriko elizbarrutiko Elizepaile eta Bikario Nagusiak Hirutasun Santuaren Ospitalea bota eta berria jaso eta erakitzeko baimena eman zuen.

    Berria egiteko elkarren ondoko bi orube erabili zituzten. Bata Maala ermita egiteko orubea zen, Udalarena, eta bestea Teresa Beiztegi-Egozak, Juan Agirre Aranbururen alargunak, erosi eta Udalari doan emandakoa.

    Izatez, Maala ermitaren orube ondoan bazeuden harlanduzko etxe batzuk, Francisco Hernizketaren oinordekoenak. 1.695ko martxoan Teresa Beiztegi-Egozak etxeak erosi zizkien zilarrezko 300 dukatengatik, eta Soraluzeko Udalari eman bertan Hirutasun Santuaren ospitale berria egiteko.

    Ospitalea eraikitzeko Lukas Longakoa aukeratu zuten. Eta bi kontrata nagusi egin ziren. Bata Juan Aranzeta Elgetako hargin-maisuarekin harri eta silarri lanetarako, 3.176 zilarreko errealetan. Eta bigarrena Andres Aldaeta Bergarako arotzarekin, 5.800 errealetan.

    Lanak bi urtetan egitekoak baziren ere[4] 1.701 urtean bukatu ziren.


    Historia

    Hospitalea zabalik

    1.701 urtean bertan 195 erreal erabili ziren pobreak Errabaleko ospitale zaharretik ospitale berrira ekartzeko.

    Bertako antolakuntza eta bizimodua aurreko ospitalearenak ziren: maiordomoa eta bi ospitalezainak alde batetik, eta pobre eta eskaleak bestetik.

    Gehiago jakiteko: Errabaleko ospitalea (eu)#Antolakuntza

    Baina Errekaldeko ospitaleak ez zuen historia luzea izan. 1.718an, Aduanak Ebrotik itsasertzera mugitzeko agindu zutenean Lehenego Matxinada’’ sortu zen. Sortutako arazoak zirela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ospitaleak ixtea agindu zuen, baina zenbait pertsonak ezkutuan erabiltzen jarraitu zuen denbora batean.

    1.756 urtean hiriko diruzaina zenak, Joseph Mendiolak, Errege Aginduz ospitalea itxita dagoela jasotzen du.

    Hiru urte geroago orduko alkateak ospitalea itxitzat ematen du, eta bere ondasunen jabe udala egiten dela: Hirutasun Santuaren ospitale beraren etxea (bukatu gabe oraindik), Elizburun orube bat eta Ospital erreka inguruko lursail bat (Sagar errekan, Osteittako bide ondoan).

    Ospitale gabeko sasoiak: XVIII mendea

    1.735 urtetik 1.895 urte arte asentista edo kontratista bakarra izan zen Erregearen eta armagileen artean: Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia. Honek armagintza negozioa asko bultzatu zuen, eta Soraluzek oso egoera ekonomiko ona bizi izan zuen.

    Besteak beste, eraikuntzan izan zuen islada, bai publikoa (udaletxea, hiltegi zaharra, Erregetxea, frontoia...) zein pribatuan (abadetxea, Baltegietako dorrea...). Gainera, bide berriak egin ziren Maltzagatik Eibarrera eta Elgoibarrera, Irureko eta San Rokeko bide zaharrak sahiestuz.

    Biztanle-kopurua bikoiztu egin zen (1.000 lagun izatetik 2.000 izatera pasatu zen[5], eta garaian egindako erroldetan ez dago ez medikurik ezta eskalerik herrian.

    Beraz, nahiz eta ospitalerik ez izan, Kontzejua izan zitezkeen behartsuez arduratzen zen.

    Ospitale gabeko sasoiak: XIX mendea

    XIX mendean egoera goitik behera zapuztu zen: independentzia gerra (1.808-1.814) hasieran, lehen karlistada (1.833-1.839) gero eta bigarren karlistada ostean (1.871-1.875). Ondorioaz, behartsuak, elbarrituak eta umezurtzak ugaritu egin ziren.

    Oñatin 1847an egin ziren Batzar Nagusiek, eta batez ere 1849an Hondarribian egindakoek, Probintziako Aldundiari baimena eman zioten lau Erruki-Etxe eraikitzeko. Tolosakoa egin zen bat, eta Bergaran hospizioa zabaldu zuten. Eta bitartean, aginduak ziren eskaleak jasartzeko eta probintziatik bidaltzeko.

    Egoerari aurre egiteko, herrian bi mugimendu izan ziren. Alde batetik, 1.893 urtean Soraluzeko Artisauen Elkarlaguntzarako Baltzua[6] sortu zen, gaixotasunek sortutako arazoak sahisteko.

    Mende amaieran, beraz, herrian Erruki-etxe bat ezartzeko kontakto ofizialak hasi ziren. Etxe hori erruki-ordenaren batek zuzenduko luke, eskualdeko beste herri batzuetan egin ohi zen moduan, esate baterako Elgoibarren (1869) edo Arrasaten (1892).  

    Erreferentziak

    1. Hospital de la Misericordia.
    2. La Magdalena.
    3. La Santísima Trinidad.
    4. Errebaleko ospitala saldu zenean (1.695ko abendua) baldintza bat zen bi urteetara pobreek ospitale berrira pasata egon behar zirela.
    5. 1.787ko Floridablanca-ren errolda.
    6. Sociedad de Socorros Mutuos Artesanos.