«Estazio kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ==Kokapena== Garai bateko tren geltokiaren ingurua. Aurretik, Kotxebide zena calleEstación ere zen. {{#display_map: |centre = 43.174852,-2.412058 |...)
     
    (Estaziño kalea (eu) orrialdera birzuzentzentzen)
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 10 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    {{Osatu barik}}
    #BIRZUZENDU [[Estaziño kalea (eu)]]
     
    ==Kokapena==
    Garai bateko tren geltokiaren ingurua.
     
    Aurretik, Kotxebide zena calleEstación ere zen.
     
    {{#display_map:
      |centre = 43.174852,-2.412058
      |lines  = 43.175920,-2.412782: 43.175169,-2.412229: 43.174265,-2.411773~Estazio kalea~ ~yellow~ ~10;
      |zoom  = 18 | height = 600 | type = earth
    }}
     
     
    ==Argazkiak==
    ''(handitzeko, sakatu gainean)''
    <gallery>
      Soraluzeko_ikuspegia_(Joseph_Lamot_1756).jpg  | Soraluze <br> (Florencio Lamot 1756)
      Kaleak._Udaletxea_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Udaletxea <br> (Indalecio Ojanguren)
      Ormaetxea_jauregia._Ikuspegi_orokorra_(Juan_Carlos_Astiazarán_2017).jpg | Ormaetxea jauregia <br> (J.C. Astiazarán 2017)
      Ormaetxea_jauregia._Herriko_Etxea.jpg          | Herriko Etxea Ormaetxea jauregian
    </gallery>
     
     
    ==Historia==
    Kalegoen herriko kale zaharrenetakoa da, ''Placencia de Soraluce'' modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Izatez, 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta herriari harresiak emateko. Kalegoen harresi barruan geratu zen.
     
    Hasieran Kalegoen [[Argate baserria (eu)|Argate]] baserritik datorren errekaraino heltzen bazen ere, ostera Santa Ana komentua egin zuten, eta inguruari Santa Ana auzoa esaten zitzaion. XX mende hasieran oraindik ere Kalegoen izena erabiltzen zen<ref>Ikus [[Gerraurreko elkarteak (eu) | garaiko elkarteak]] nola erregistratu zituzten.</ref>, baina 30. hamarkadatik aurrera Santa Ana izenak kale osoa hartu zuen.
     
    ==Etxeak eta atariak. Zenbaki bakoitiak==
    Kalegoeneko etxe gehienek, Udaletxea kenduta, ezaugarri berberak dituzte: zabalera berekoak, Santa Ana kaletik Galipotera heltzen dira, eta lehengo pisuak Galipeterako irteera dauka. Gainera, lehengo solairua kalearen gainera etortzen zen, txapela moduan: alboko hormak aurera egiten zuten, eta bere artean arku moduko batzuen bidez lehengo pisua eraikitzen da. nahiz eta Kalebarrenen oraindik gorde, eraikuntza modu hau aspaldi galdu zen Kalegoenen, baina toki askotan alboko hormak aurreratuta daude: itxura denez, etxeak berregiterakoan ez ziren ausartu lehengo moduan egiten.
     
    Jatorrizko etxe gehienek bi solairu zituzten, eta hormak harrizkoak. Hortik gorakoak geroago jaso ziren, egurrez eta adreiluz. Etxe batzuk harria bistan daukatenez, errez nabarmendu daiteke.
     
    Etxeak eta atariak honako hauek dira:
    * '''1. zenbakia'''. Hemen [[Udaletxea (eu)|Udaletxea]] dago. Goitik behera harri landuzko etxea, 1.722 urtean bukatua, kaleko onena duda barik.
    * '''3. zenbakia'''. Bi izenekin ezagutua: ''Beiztegi-egotza'' eta ''Lazkanokoa''. Etxe honen beheko plantan sasoi batean ''Arzabalaga'' janari denda egon zen. Gaur egun, Udaleko zein epaitegiko bulegoek erabiltzen dute.
    * '''5. zenbakia'''. Etxe honi ''Frantxotenekoa'' esaten zitzaion. Garai batean herriko lehen estankoa hemen zegoen, ''Maria Cochero''-rena. Gaur egun Partidu Sozialistaren egoitza dago (''Herriko Etxea/ Casa del Pueblo''), aurrekaldean taberna dutela.
    * '''7. zenbakia'''. Etxe honek bi izen zituen, ''Taukiñekoa'' eta ''Txarandelgoa''. Aspaldian denda bat egon zen, baina urteetan hutsik. gerora ileapaindegia zabaltzeko prestatu zuten, baina ezin. Urte askotan ''Gogortuz'' fisioterapia zentroa egon da, 2.016 urtean Baltegietara aldatu zuten arte. Gaur egun hutsik dago.
    * '''9. zenbakia'''. Uste asko eta askotan ''Osuma'' denda biltegia egon zen, baserrirako horniduratan aritzen zirenak. Gaur egun ''Negabi'' ileapaindegia dago bertan.
    * '''11. zenbakia'''. Gaur egun hutsik, urte askotan ''Salon'' janari denda egon da bertan.
    * '''13. zenbakia'''. Dagokion tokiaren arabera, ''Kantoikoa'' esaten zitzaion; baita ere ''Eskolakoa'' eta ''Aiusonekoa''. ''Kontulan'' aholkularitza bertan dago azken urteetan. Aurretik Ayuso ahizpak denda izan zuten, eta hortik izena.
     
     
    ==Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak==
    Lurraren egitura dela eta, etxe guzti hauek sotoa daukate, eta erreka aldera terrazak (garai bateko ortuak). Hasiera batean solairu batekoak edo bikoak ziren, baina gerora hazi ziren: gehienak hiru, lau edo bost solairukoak dira, 14. eta 16. zenbakiak ezik. Erreka aldetik gehienak galeria dute: hasieran egurrezko balkoia, komuna albo batean zutela, gero balkoia zabaldu eta itxi, eta azkenik etxe barrura ekarri.
     
    Kalearen beste aldeko etxeekin alderatuz, zenbatik bikoitia dutenak askoz estuagoak dira. Eraikitzeko orduan ere osagai arruntak erabili zituzten: egurra eta adreiluak; harria, izatekotan, sotoetan eta behe solairuan bakarrik. [[Ormaetxea jauregia (eu)|Ormaetxea jauregia]]ren etxaurrea kenduta, etxe eskasagoak dira.
     
    Etxeak eta atariak honako hauek dira:
    * '''4. zenbakia'''. Etxe honek izen asko izan ditu: ''Intxaustikoa'', ''Pintorekoa'', ''Lakuestanekoa'' eta ''Pasiegokoa''. [[Labaderogain (eu)|Labaderogain]] aldera ere ematen du, eta bertan dauka sarrera. Sarreratik ezkerraldea Alejo Artolazabalen harategia egon zen. Gaur egun marimar harategia dago. Eskuman, aldiz, Marcial Txurrukaren (''Muneta'') drogeria, eta gero Bergarako Bolintxok okindegia zabaldu zuen.
    * '''6. zenbakia'''. ''Trebiñonekoa''. Hemen ''Kulunka'' goxotegia dago. Aurretik ''Trebiño kirolak'' denda egon zen.
    * '''8. zenbakia'''. Gaur egun utzik dago. Garai batean Marciano Barrutiak harategia zuen, eta gero taberna zabaldu zuen leku bertan. Franco hil zenean, EAJk batzokia euki bertan zuen, plaza Zaharreko [[Batzokia (eu)|Batzokia]] berreskuratu artean. Azken urteetan ''Akelarre'' izeneko taberna egon zen bertan.
    * '''10. zenbakia'''. ''Amañakoa''. Kinielak eta loteria denda. Aurretik ''Pastoriza'' zapataria egon zen.
    * '''12. zenbakia'''. [[Ormaetxea jauregia (eu)|''Ormaetxea  jauregia'']], ''Ybañezkoa'', ''Bañezkoa'', ''Argaratenekoa'', ''Ezekielanekoa'' edota ''Amañakoa''. Gaur egun bazarra dago. Kaleko beste aldera pasa baino lehen, ''Casa del Pueblo'' hemen egon zen.
     
    Etxe hauetaz gain, ''Mendarokoa'' eta ''Orduñaenekoa'' ere baziren Kalegoenen.
     
     
    ==Etorkizuna==
    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (''Plan General de Ordenación Urbana'') onartu zen. Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, [[Galipot (eu)|Galipotera]] dauden irteerak desagertu beharko lirateke.
     
     
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Kaleak]]
    [[Kategoria: Kaleak]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 21:04, 11 uztaila 2018 data duena

    Hona birzuzenduta dago: