«Estazio kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Estaziño kalea (eu) orrialdera birzuzentzentzen)
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 5 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    {{Osatu barik}}
    #BIRZUZENDU [[Estaziño kalea (eu)]]
     
    ==Kokapena==
    Gaur egun kale honek garai bateko [[Tren geltokia (eu)|tren geltokiaren]] ingurua hartzen du: trenbide zaharra, geltokiaren bide hondartza<ref>''Playa de vías.''</ref> eta [[San Andres bailara (eu)|San Andreserako]] bide hasiera, trenbide gaineko zubia barne.
     
    Trenbidearen goi partean geratzen direnak bide paraleloa daukate, bide nagusiarekin [[Kanposantua (eu)|Kanposantu]] ostean batzen dena.
     
    Sasoi batean, [[Kotxebidea (eu)|Kotxebidearen]] erdal izena ''calle Estación'' zen.
     
     
    {{#display_map:
      |centre = 43.174852,-2.412058
      |lines  = 43.175920,-2.412782: 43.175169,-2.412229: 43.174800,-2.412030: 43.174753,-2.412207: 43.174497, -2.412175:
                43.174074,-2.411917: 43.173896,-2.411663~Estazio kalea~ ~yellow~ ~10;
                43.175400,-2.412363: 43.175428,-2.412250: 43.175375,-2.412127: 43.174755,-2.411815: 43.174776, -2.411740:
                43.174416,-2.411590: 43.174281,-2.411665: 43.173896,-2.411663~Estazio kalea~ ~orange~ ~10;
      |zoom  = 18 | height = 600 | type = earth
    }}
     
    ==Argazkiak==
    ''(handitzeko, sakatu gainean)''
    <gallery>
     
    </gallery>
     
     
    ==Historia==
    XIX mende bukaeran, 1888. urtean hain zuzen, trena Soraluzera etorri zenean, Kotxebidea zabaldu zuten garraioa errazteko. Erdal izena ''calle Estación''.
     
    XX mende bukaeran SACIA zena bota zuten eta etxebizitzak eraiki, bere artean errepide berria zabalduz. Orduan inguruko kaleak berrantolatu zituzten: Kotxebidearen (Estaziño kalearen) lehen 75 metro [[Etxaburueta kalea (eu)|Etxaburuetari]] eman zioten eta gainontzeko zatia, peatonalizatuta, Estazio kalean geratu zen.
     
     
    ==Etxeak eta atariak==
    Etxeak eta atariak honako hauek dira:
    * '''1. eta 3. zenbakiak'''. Inguru honetan SACIA enpresa egon zen. Hura bota zutenean etxe hauek eraiki zituzten (eta Etxaburueta kaleko 9a).
    * '''2., 4. eta 6. zenbakiak'''. Inguru honetan Fundiciones Arias enpresa egon zen. Hura bota zutenean etxe hauek eraiki zituzten. Bost solairutako etxeak, behe solairuetan ere etxe bizitzak dituzte. Multzo osoak garajetako bi solairu ditu azpian.
    * '''8. zenbakia'''. Aurreko etxean, beheko solairuetan Guardia Zibilaren koartela egon zen. Gero bota eta ''miloiaren etxea'' edo ''la casa del millón'' jaso zuten. Bost solairu ditu, garajeak behe solairuan eta beste bi solairu azpitik, [[Elizburu kalea (eu)|Elizburutik]] eta Etxaburuetako eskilaretatik sartzen dela.
    * '''13. zenbakia'''. Inguru honetan Marista Anaien ikastetxea egon zen. 1967-1968 urteetan ikastetxea itxi zuten, geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea eta etxe hau jaso zuten. Etxeak bost solairu ditu; behe solairuan ''Bodega Estación'' egon zen, 2010. inguruan itxi arte. Sasoi batean, alboan Hipolito Yañez-ek metal biltegia izan zuen. Gainontzeko lokalak garajeak dira.
    * '''5., 7. eta 9. zenbakiak'''. Inguru honetan bi enpresa egon ziren: Ucín eta Tornillería Sear. Bota zituztenean etxe hauek eraiki zituzten. Lau solairutako etxeak dira, eta multzoak garajetako bi solairu ditu azpian. 2016. urtetik 9. zenbakiko behe solairuan ''Eguneko Zentroa'' edo ''Centro de Día'' dago. Etxe hauek kalea baino altuago daude, [[Kanposantua (eu)|Kanposanturaino]] doan errepide paralelo batean.
    * '''11. zenbakia'''. Bertan ''Plaentxi'' Herri Ikastetxea dago. Eraikina ''Patronatoak'' eraiki zuen, Maristen ikastetxea saldu eta gero. Urteetara ''Patronatoa'' desegin zen eta eraikina Udalari eman zioten. Ikastetxea kalea baino altuago dago, [[Kanposantua (eu)|Kanposanturaino]] doan errepide paralelo batean.
     
    ==Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak==
    Lurraren egitura dela eta, etxe guzti hauek sotoa daukate, eta erreka aldera terrazak (garai bateko ortuak). Hasiera batean solairu batekoak edo bikoak ziren, baina gerora hazi ziren: gehienak hiru, lau edo bost solairukoak dira, 14. eta 16. zenbakiak ezik. Erreka aldetik gehienak galeria dute: hasieran egurrezko balkoia, komuna albo batean zutela, gero balkoia zabaldu eta itxi, eta azkenik etxe barrura ekarri.
     
    Kalearen beste aldeko etxeekin alderatuz, zenbatik bikoitia dutenak askoz estuagoak dira. Eraikitzeko orduan ere osagai arruntak erabili zituzten: egurra eta adreiluak; harria, izatekotan, sotoetan eta behe solairuan bakarrik. [[Ormaetxea jauregia (eu)|Ormaetxea jauregia]]ren etxaurrea kenduta, etxe eskasagoak dira.
     
    Etxeak eta atariak honako hauek dira:
    * '''4. zenbakia'''. Etxe honek izen asko izan ditu: ''Intxaustikoa'', ''Pintorekoa'', ''Lakuestanekoa'' eta ''Pasiegokoa''. [[Labaderogain (eu)|Labaderogain]] aldera ere ematen du, eta bertan dauka sarrera. Sarreratik ezkerraldea Alejo Artolazabalen harategia egon zen. Gaur egun marimar harategia dago. Eskuman, aldiz, Marcial Txurrukaren (''Muneta'') drogeria, eta gero Bergarako Bolintxok okindegia zabaldu zuen.
    * '''6. zenbakia'''. ''Trebiñonekoa''. Hemen ''Kulunka'' goxotegia dago. Aurretik ''Trebiño kirolak'' denda egon zen.
    * '''8. zenbakia'''. Gaur egun utzik dago. Garai batean Marciano Barrutiak harategia zuen, eta gero taberna zabaldu zuen leku bertan. Franco hil zenean, EAJk batzokia euki bertan zuen, plaza Zaharreko [[Batzokia (eu)|Batzokia]] berreskuratu artean. Azken urteetan ''Akelarre'' izeneko taberna egon zen bertan.
    * '''10. zenbakia'''. ''Amañakoa''. Kinielak eta loteria denda. Aurretik ''Pastoriza'' zapataria egon zen.
    * '''12. zenbakia'''. [[Ormaetxea jauregia (eu)|''Ormaetxea  jauregia'']], ''Ybañezkoa'', ''Bañezkoa'', ''Argaratenekoa'', ''Ezekielanekoa'' edota ''Amañakoa''. Gaur egun bazarra dago. Kaleko beste aldera pasa baino lehen, ''Casa del Pueblo'' hemen egon zen.
     
    Etxe hauetaz gain, ''Mendarokoa'' eta ''Orduñaenekoa'' ere baziren Kalegoenen.
     
     
    ==Etorkizuna==
    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (''Plan General de Ordenación Urbana'') onartu zen. Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, [[Galipot (eu)|Galipotera]] dauden irteerak desagertu beharko lirateke.
     
     
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Kaleak]]
    [[Kategoria: Kaleak]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 21:04, 11 uztaila 2018 data duena

    Hona birzuzenduta dago: