Euskal portua grabatua (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Euskal portua (Puerto vasco) | irudia = Soraluze._Euskal_portua_(Ignacio_Zuloaga).jpg | estiloa = | mendea = XX | kokapena = Balteg...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:55, 3 otsaila 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Euskal portua (Puerto vasco)
    Soraluze. Euskal portua (Ignacio Zuloaga).jpg
    Estiloa
    Mendea XX
    Kokapena Baltegieta kalea
    Mota Grabatua/ aguafuertea


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Azalpena eta historia

    Ignacio Zuloaga eibartarrak (1870-1945) grabatu hau egin zuenean, Puerto (portua) edo Puerto vasco (euskal portua) izendatu zuen.

    Enrique Lafuente Ferrarik, Ignacio Zuloagaren ikertzaile amorratua, zera aitortu zuen, euskal kosta osoa korritu zuela portu honen bila, eta ez zuela topatu; beraz, asmatutakoa behar zuela.

    Gerora jakin izan zen euskal portu hori Soraluzen bertan zegoela, eta grabatuan agertzen diren portu-etxeak Baltegietako kalekoak direla. Halaxe erakusten dute Juan San Martinen irudiak (eibartarra hau ere).


    Datu teknikoak

    Ignacio Zuloagak aguafuerte eta punta lehorraren teknikak erabili zituen.

    Plantxaren (irudiaren) neurriak 34,0 x 38,8 zm dira, eta paperarenak 59,0 x 52,5 zm.

    Grabatuaren 75 kopiak egin ziren, Guarro papera erabiliz. Banan banan markatuta daude, zenbakiarekin eta artistaten sigiluarekin.


    Erreferentziak