Ezoziko Ama maiteari (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Ezoziko Ama
    Egilea/k Asensio Gurrutxaga (doinua) / Anton Oregi (hitzak)
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Ascensio Gurruchaga funtsa
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Jaunan ametsa Ezoziko Ama
    Plazentzira etortzea
    Eta Mariak nai izan zuan
    gure onduan gelditzea
    Eta Mariak nai izan zuan
    gure onduan gelditzea.
    Aintziña batian etorri ziñan
    guri argi egitera
    Zurekin beti bizi gaitean
    maitetasunez beteak.
    Beti lurrean lagun eiguzu
    erri ontako jabea
    Gero zerura jaso gaitzazu
    gure Amatxo maitea
    Gero zerura jaso gaitzazu
    gure Amatxo maitea
    Amatxo maitea


    Azalpenak

    Eskeintza halaxe dio: “Plazentzi’ko zaindari dan Ezozi’ko Ama maiteari”. Ereserki hau 1967ko abuztuak 15ean estreinatu zen.

    Doinua Don Asensiok (Ascensio Gurrutxaga) sortu zuen, eta hiru zati ondo desberdinak ditu, leloa eta bi ahapaldi. Leloa soinubakarreko[1] abesbatzarentzako du, lehen ahapaldia ahots bakarrendakoa, eta bigarrena lau ahotsetara abesteko. Berbak Anton Oregirenak dira.

    Urte askotan ahaztuta egon eta gero, 2017ko ekainak 17ean abestu zen berriro, Don Asensiori egin zitzaion kontzertu-omenaldian.


    Erreferentziak

    1. Unisonal.