Fabrika berria (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    


    Fabrika berria
    Fabrika berria. Bulego eraikina.jpg
    Estiloa Razionalismoa
    Mendea XX
    Kokapena Baltegieta kalea
    Mota Eraikina


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Azalpena eta historia

    Soraluzeko Fabrika zaharra 1861 urtean eraiki zen. Baina leku falta zela, eta irisgarritasun eskasa zuenez, The Placencia de las Armas Company Limited jabeak lantegi berri bat (Nueva Fábrica de Placencia de las Armas) eraikitzea erabaki zuten. Horretarako, Maltzagatik etorrita herri sarreran zeuden lursailak aukeratu zituzten, Benta-txuri eta Benta-zarra inguruetan.

    Soraluzen dagoen espazio faltagatik, Fabrika berria bost eraikinetan sortu zuten, gehi eraikin laguntzaileak (biltegia, probalekua, taberna).

    Halaxe, hasieran nabe bakarra egin zuten, Gabolatseko zubitik Benta-txuriraino. Segituan, Benta-txuritik haratago bigarren nabea jaso zuten.

    1926 urterako Fabrika berriaren funtsezko eraikinak bukatuta zeuden. Horretarako Benta-txuri bera bota zuten, eta bertan bulego eraikina jaso, alboetako bi nabeak lotuz. Herritik gertuen zegoen aldean tratamendu termikoena eraiki zuten, eta beste ertzean tailer-eraikina.

    Orduan pasa zituzten fabrika berrira ekoizpen gehiena, bulegoak eta zerbitzu nagusiak. Fabrika zaharra berriaren menpekoa zen, bertan geratu zirela artilleria kainoien barrenagailuak, sutegia etab.

    Bulegoen aurrean lurpeko probalekua eraiki zuten, inoiz biltegia moduan ere erabilia munizioa etab. biltzeko. Gerra garaian babestoki moduan erabili izan zen (refugioa).

    1935 urterako, tailer-eraikinaren ertzean beste pabiloi txikiagoa jaso zuten, gerora langileentzako taberna (Ekonomatoa), ileapaindegia... jartzeko.

    Gerra ostean, errepidearen bestekaldean zegoen Benta-zarra ere bota zuten, biltegiak egiteko. Inguruan zegoen iturria konpondu zuten eta zuhaitzak sartu ere.

    1941ko irailak 15ean Francisco Franco jeneralak SAPAren Soraluzeko lantegia bisitatu zuen. SAPAri esleitutako lanen egoera bertatik bertara jakiteko interesa zegoen, eta lantegiaren premiak eta gabeziak zuzendarien ahotatik ezagutzeko. Argazkien arabera, Fabrika berria erakutsi zioten.

    Oraindik 1.945 urtean Andoaingo lantegia jotzen zuten Soraluzeko lantegiaren laguntza oso estimagarria[1]. Baina Andoaingo lantegiak aurki aurrea hartu zien Soraluzeko lantegiei, eta azkenean hauek utzi egin zituzten, Fabrika zaharra aurretik (1975 inguruan) eta Fabrika berria gero (2005 urtean).

    Gaur egun eraikinak hutsik daude.


    Eraikin nagusien azalpena

    Hasieran sortutako solairu bakarreko bi nabeak, burdinazko egituraz eraiki zituzten, errematxatutako sareta-zutabeak eta -habeak erabiliz. Era berean, AEBetako tankerako zertxak ere baliatu zituzten. Lantegira, jatorriz, fatxada laburretatik sartzen zen, zirkulu erdiko arkudun ateak igarota (gaur egun itxita).

    Bulego eraikinak, bi nabeen artekoa, oso bestelako itxura du. Noranzko bakarreko hormigoi forjatuzko egiturako eraikina da, eta adreilu zarpiatuzko hormak ditu. Fatxada hiru erregistrotan eta zazpi ardatzetan antolatuta dago, eta garai batean frontoia zeukan goialdean, gaur egun botata dagoena. Estalkia laua da.

    Tailer-eraikina oso antzekoa da: hiru solairu ditu, fatxada nagusia hiru erregistrotan eta zazpi ardatzetan antolatuta dauka, eta estalkia laua ere.

    Azkenik, tratamendu termikoen nabea neurri txikikoa eta solairu bakarrekoa da. Egitura hormigoi forjatuzkoa du, eta estalkia AEBetako tipoko burdinazko zertxen gainean.


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak

    1. "un muy estimable auxiliar de Placencia”. Memoria y Balance correspondiente al Ejercicio de 1945 para la 9.ª Junta General Ordinaria de la SAPA.