Fabrika zaharra (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:04, 16 urtarrila 2018
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    


    Fabrika zaharra
    Placencia de las Armas monografia. Kañoi fabrika zaharra.jpg
    Estiloa Eklektikoa
    Mendea XIX
    Kokapena Errabal kalea
    Mota Eraikina


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Azalpena eta historia

    Fabrika zaharra 1861 urtean eraiki zen[1] eta, La Euscalduna elkartearena zenez, Euscalduna fabrika ere esaten zioten. Hasiera batean 567 metro karratuko azalera zuen[2].

    Jabe batetik bestera pasa ondoren, 1888ko otsailak 28an The Placencia de las Armas Company Limited elkarteak 187.500 pezetatan erosi zuen[3]. Elkarte hori Londresen sortu zuten hilabete batzuk aurretik, 1887ko azaroak 23an hain zuzen.

    Eraikinak itxura bera mantendu zuen urtetan, eta 1984 urtean Donostiako Escuela de Artes y Oficios-en zuzendari zenak, Nicolas Bustinduy jaunak, egin zuen azalpena balekoa da[4]:

    Eraikinak mila metro karratu hartzen ditu gutxi gora behera; sarrera nagusia Zumarragatik Debarako bidean dauka, eta alde honetatik lubaki modukoa du, tailer nagusiari argia egiteko, berau errepidea baino beherago dagoelako.

    Fabrikak forma laukizuzena du, errepidearekin palaleloan dagoen etxaurrea eta errekarainoko bi hegal perpendikularrekin, ia zabalera berekoak. Bion arteko esparruan sutegi edo forja dago, makina zaharraren galdarak eta gelaren bat edo beste. Eraikina, alde horretan, aurretik aipatutako tailer nagusia baino solairu bat beherago dago; forja tailerreko solairu berean beste lantegi eta biltegiak daude.

    Azkenean, 1935 urtean Sociedad Anónima de Placencia de las Armas eraikinaren jabe egin zenean, honek 1.325 metro karratu betetzen zituen, eta beheko solairuaz gain beste hiru piso eta ganbara zeuzkan.

    Hala ere, behin Fabrika berria (Nueva Fábrica de Placencia de las Armas) bukatu eta gero (1926 urtean)[5], bertara pasa ziren bulegoak eta zerbitzu nagusiak. Fabrika zaharra berriaren menpekoa zen, bertan geratu zirela artilleria kainoien barrenagailuak, sutegia etab.

    Soraluzeko fabrika berriaren eta Andoaingoaren eraginez, fabrika zaharrak garrantzia galdu zuen eta bere gainbehera hasi zen. Naiz eta ez ezagutu noiz hustu zen, 1965 urtean oraindik osorik eta itxura batean ikusten zen.

    Gainbeherarekin batera Soraluzeko Udala mugitzen hasi zen orubea bereganatzeko. Halaxe, 1975eko otsailak 19ko saio berezian, gai zerrendaren puntuen artean udal arkitektoaren txostena zegoen: Euscalduna fabrika zaharraren jabegoa, balorazioa eta esleitutako koefizienteei zegokiena.

    Azkenik, eta sute bat tarteko, 1976eko apirila-maiatza bitartean eraikina eraitsi zuten. Modu honetan desagertu zen 114 urteetan jauregi itxurako lantegia izan zena[6].

    Oruebean herriko Polikiroldegia eraiki zuten.


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Artikuluak

    1. LARRAÑAGA, R.: La “Euscalduna” una importante fábrica guipuzcoana, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Donostia 2004, LX–2004-1 alea, 262 orrialdea.
    2. Eibarko Jabetza Erregistroa. 147 lursaila. Soraluzeko 3 liburuko 88 orria. 2. inskripzioa.
    3. Eibarko Jabetza Erregistroa. 147 lursaila. Soraluzeko 3 liburuko 88 orria. 3. inskripzioa.
    4. LARRAÑAGA, R.: La “Euscalduna” una importante fábrica guipuzcoana, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Donostia 2004, LX–2004-1 alea, 270 orrialdea.
    5. LARRAÑAGA, R.: Soraluze/Placencia de las Armas. Monografía Histórica, Soraluzeko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia 1993, 71 orrialdea. Hiribilduaren 650 urteurrenean argitaratua (15-X-1993)
    6. LARRAÑAGA, R.: Soraluze/Placencia de las Armas. Monografía Histórica, Soraluzeko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia 1993, 71 orrialdea. Hiribilduaren 650 urteurrenean argitaratua (15-X-1993)