Difference between revisions of "Frantsesbaso trikuharria (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Line 35: Line 35:
 
==Historia==
 
==Historia==
 
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan<ref>[[Dólmenes de Elosua-Plazentzia (eu) | Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia]]</ref>, bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
 
 +
  
2001. urteko abenduak 1ean aurkitu zuten<ref>Megalitos en Gipuzkoa 2002-2011. Luis del Barrio Bazaco (2011) Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza</ref>. Taldekideak B. Barrero, I. Gaztelu, G. Mercader, L. Millán eta M. Tamayo izan ziren.
 
Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.  
 
Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.  
 +
 +
''Arbasoak'' egitasmoaren barruan, 2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Frantsesbaso indusi gabeko monumentua izanik, aztertu nahi zuten zein motakoa den (dolmena, tumulua, zista), noizkoa eta zer materialak kontserbatzen dituen.
  
Revision as of 23:02, 4 December 2019

Frantsesbaso
Frantsesbaso trikuharria. Ikuspegi orokorra 01 (Campoarrondo 2013).jpg
Estiloa Historiaurrekoa
Mendea Neolito-Brontzea
Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
Mota Tumulua

Azalpena

Bergarako udalerrian dagoen tumulua, Azkoitiko mugaren ondoan. Frantsesbaso izeneko parajean, Atxobaso tontorreko iparraldean, Elosumendi eta Sorusaitza (Sorodusko haitza) muinoen artean, Elosumendiko hegoaldeko hegiaren hasieran, itxas mailatik 840 metrotara. Sorusaitzako errepikagailutik Irukurutzetarako bide ondoan, Santutxoko leporik datorren errepide bidegurutzetik 230 metrotara. Azkoitia aldetik pagadia du, eta Bergara aldetik pinudia. Agerreburu trikuharria 285 metrotara dago, hego-hegoekialderuntz.

Trikuharriak 3,50 metrotako diametroa eta 10 zentimetroko altuera dituen tumulua dauka. Harlosa bakarreko ganbara, 1,55 x 0,55 x 0,20 metrotakoa, harripiloan erdigunean, ekialde-iparekialde orientatuta, eta iparraldera pixka bat makurtuta. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

Albotik pasatzen den pistak mendebaldeko aldea hondatu du.

Oraindik induskatu gabekoa. Itxura denez, suharri pusketa batzuk (laskak, noduloak) topa omen ziren alboko pista inguruan, megalito parean; dena dela, inork ez daki non egon daitezkeen.

Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)

Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...

Historia

Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

2001. urteko abenduak 1ean aurkitu zuten[2]. Taldekideak B. Barrero, I. Gaztelu, G. Mercader, L. Millán eta M. Tamayo izan ziren.

Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.

Arbasoak egitasmoaren barruan, 2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Frantsesbaso indusi gabeko monumentua izanik, aztertu nahi zuten zein motakoa den (dolmena, tumulua, zista), noizkoa eta zer materialak kontserbatzen dituen.

Erreferentziak

  1. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia
  2. Megalitos en Gipuzkoa 2002-2011. Luis del Barrio Bazaco (2011) Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza