Gabolatseko harpasuak (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:56, 15 abendua 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Gabolatseko harpasuak
    Gabolatseko harpasuak (Jesús Churruca).jpg
    Ibaia Deba
    Urtea
    Mota Harriak
    Luzeera 25 + 25 m
    Zabalera
    Altuera
    Erabilera Oinezkoak


    Azalpen orokorrak

    Ibaia edo erreka bat alde batetik bestera pasatzeko hiru modu daude: ibia, zubia edo harpasuak. Ibia oso naturala bada eta zubia gizakiak egindakoa, harpasuak gizakiak "lagundutako" ibiak dira. Hau da, sakonera gutxiko tokian (ibian), ibaiaren alde batetik bestera harri handiak jartzen dira, haien gainetik pasatzeko. Oinezkoentzat balio dute bakarrik, eta ur handitan ezin dira erabili.

    Soraluzen Gabolatsekoak eta Errekaldekoak aipatu daitezke.

    Gabolatseko harpasuek Altun erreka ingurua (Gabolats kalean) Malmero errotarekin (Iturburun) lotzen zuen, bi zatitan. Tartean Deba ibaiak inguru horretan sortzen duen Ugarrezia zegoen.

    XX mende hasieran, Gabolatseko zubia egin zenean, jendeak harpasuak erabiltzeari laga zion. Baina uhartera pasatzeko ezinbestekoa zen, eta umeak XX mende bukaera arte erabili izan dute: urakapinetara, jolasteko...

    Ibaian garbiketak egin direnean harriak mugitu dituzte eta gaur egun ez da apenas aztarnarik geratzen.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Kontuak

    2014 Kontrargi Argazki-Kolektiboak Eli Lakuestari buruzko liburua prestatu zuen, eta Soraluzeko Udalak argitaratu, Harpasuak izenarekin.


    Irudiak

    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Erreferentziak