Difference between revisions of "Geltokiko tunela (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
 
Line 6: Line 6:
 
Tunela egin eta urte gutxitara SACIA lantegia zabaldu zuten alboan, gero era handiago egin zena. Horregatik, tunelari Saciako tunela ere esaten zitzaion.
 
Tunela egin eta urte gutxitara SACIA lantegia zabaldu zuten alboan, gero era handiago egin zena. Horregatik, tunelari Saciako tunela ere esaten zitzaion.
  
Tunelak XX metro luze zen, trenbide bakarrekoa. Ez zegoen argiztatuta.
+
Tunelak 110 metro luze zen, trenbide bakarrekoa. Ez zegoen argiztatuta.
  
Tunel barruan geltokiaren lehen orratzak zeuden, eta beraiek erabiltzeko palanka ere. Honen parean, tunelaren paretetan zulaturako,babesa ere zegoen, orratz-zaintzailea<ref>Guarda-agujas.</ref> babesteko.
 
Latest revision as of 18:18, 13 September 2019

Geltokia eta Saciako tunela

Soraluzen bi tunel egin dira trenarenak: Arkaitzekoa eta geltokikoa.

Geltokiko tunela, izenak esaten duenez, Soraluzeko tren geltokiaren ondoan zegoen, iparraldera; hau da, Maltzaga aldetik.

Tunela egin eta urte gutxitara SACIA lantegia zabaldu zuten alboan, gero era handiago egin zena. Horregatik, tunelari Saciako tunela ere esaten zitzaion.

Tunelak 110 metro luze zen, trenbide bakarrekoa. Ez zegoen argiztatuta.

Tunel barruan geltokiaren lehen orratzak zeuden, eta beraiek erabiltzeko palanka ere. Honen parean, tunelaren paretetan zulaturako,babesa ere zegoen, orratz-zaintzailea[1] babesteko.

Kokapena

Loading map...

Historia

1886-1888 urteetan Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean geltokiko tunela eraiki zuten.

Bertatik, trena pasatzeaz gain, oinezkoak ere pasatzen ziren. 1950 hamarkadan, Loralde auzunea sortu zenean, bertakoentzako sarbide erosoena bihurtu zen... horrek zekarren arrisku handiarekin.

Gerra garaian, aire bonbardaketak zirenean, babestoki moduan ere erabili izan zen.

1974 urtran trenbidea bertan behera geratu zenean, errailak kendu zuten eta ibiogaikuentzako nolabait egokitu Azkenik, herriko zeharbide berria[2] egiteko tunela bota zuten.

Tren geltokia eta, ezkerrean, tunela (Pedro Pintado Quintana)

Erreferentziak

  1. Guarda-agujas.
  2. Ezozibidea - geltokia - Olea - Errekalde.