Gizartea. Langabezia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Jcao wikilariak «GIzartea. Langabezia (eu)» orria «Gizartea. Langabezia (eu)» izenera aldatu du)(r)en berrikusketa, ordua: 23:24, 27 urtarrila 2020
    Soraluzen izandako langabetuak

    Datuak

    Iturria Urtea Aktiboak Landunak Langabeak Ehunekoa Aurretik
    lan egin dute
    Lehen enplegua
    bilatzen
    BEZ 1986 1.984 546 % 27,52 281 265
    BEZ 1991 1.899 373 % 19,64 186 187
    BEZ 1996 1.876 528 % 28,14 260 268
    BEZ 2001 1.898 174 % 9,17 127 47
    BEZ 2006 1.902 126 % 6,62 97 29
    Babui 2010 1.848 177 % 9,58 155 22
    BEZ 2011 1.818 295 % 16,23 253 42
    Babui 2015 1.874 331 % 17,66 302 29
    BEZ 2016 1.845 322 % 17,45 289 33
    Babui 2016 1.832 329 % 17,96 300 29
    Babui 2018 1.885 271 % 14,38 250 21


    Langabezia bilakaera Soraluzen

    Bilakaera

    Gizonen langabezia ikusteko, sakatu hemen
    Andreen langabezia ikusteko, sakatu hemen

    Nahiz eta azken 30 urteetan biztanle kopurua nabarmen jaitsi (1.447 biztanle gutxiago 1986-2016 epean), biztanleria aktiboa ia mantendu da (39 pertsona gutxiago). Honen arrazoia andreen partaidetza izan da: gizonen ehunekoa pixkat jaitsi da, baina kopuru absolutuan dezente gehiago, biztanle galeraren proportzioan; andrak lan merkatuan indartsu sartu dira (%19tik %43ra) eta, nahiz eta Soraluzek biztanleak galdu, gero eta andra aktibo gehiago daude.

    Urtea Gizonak Andrak Guztira
    1986 % 56,4 % 18,7 % 37,6
    1991 % 56,7 % 22,0 % 39,3
    1996 % 57,2 % 27,7 % 42,4
    2001 % 58,4 % 32,9 % 45,6
    2006 % 57,4 % 37,9 % 47,7
    2011 % 52,6 % 39,5 % 46,1
    2016 % 52,9 % 43,4 % 48,2
    2010 % 53,1 % 40,6 % 46,9
    2015 % 53,6 % 42,7 % 48,2
    2016 % 51,8 % 42,6 % 47,3


    Langabeziari dagokionez, hiru hamarkadak oso desberdinak izan dira. Aurrenekoa (1986-1996) oso txarra izan zen, 500 langabetu inguru zegoela. Hurrengoa (1996-2006), berriz, oso ona, langabetuen kopurua 126ra jaitsi zena. Eta hirugarrena (2006-2016), berriz, txarra atzera, baina ez aurrekoaren bezain okerra.


    Erreferentziak

    • EUSTAT. Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak (1986-2016).
    • EUSTAT. Biztanleria aktiboari buruzko udal inkesta (2010-2018).