Gizartea. Per capita errenta. Banaketa (eu)

    Sorapediatik
    Per capita errentak, berez, ez da adierazlerik onena gizarte bat aberatsagoa edo pobreagoa den esateko; horretarako askoz egokiagoa da per familia errenta. Hala ere, jeneroen arteko alde ekonomikoak aztertzeko datu asko ematen ditu, eta halaxe landuko dugu sarrera honetan.
    Per familia errenta ikusteko, sakatu hemen.
    Soraluzeko gizonen eta andreen per capita errentak 2017an


    2017 urteko egoera: pertzentzilak jeneroka

    Pertzentila Gizonak Emakumeak Guztira
    20. pertzentila 9.464 € 30 € 2.332 €
    25. pertzentila 12.071 € 1.113 € 5.743 €
    30. pertzentila 14.765 € 3.078 € 8.387 €
    40. pertzentila 20.103 € 7.529 € 11.778 €
    50. pertzentila 23.961 € 10.388 € 16.178 €
    60. pertzentila 27.656 € 13.289 € 21.285 €
    70. pertzentila 31.538 € 17.397 € 25.933 €
    75. pertzentila 33.060 € 20.094 € 28.623 €
    80. pertzentila 36.032 € 23.048 € 31.619 €
    90. pertzentila 43.922 € 32.696 € 39.340 €
    95. pertzentila 55.171 € 41.868 € 48.474 €
    99. pertzentila 105.221 € 62.612 € 81.383 €

    Pertzentilek erakusten duten grafikak pertsonen sarrera maila adierazten du. 2017 urtean %40ko pertzentilek 11.778 €tako errenta zuen: honek esan nahi du data horretan Soraluzeko biztanleen %40ak errenta hori baino gutxiago kobratzen zuela, eta gainontzeko %60ak gehiago.

    Grafikak gizonen eta emakumeen pertzentilak erakusten ditu. Nabarmentzen den lehen gauza zera da, urte horretan gizonek emakumeek baino gehiago dezente gehiago irabazten zutela[1]

    Gogoratu 2017 urtean Espainiako gutxieneko soldata (SMI) hileko 707,7 €takoa zen, urteko 707,7 € x 14 hilabete = 9907,8 €; hau da, 10.000 bat euro. Emakumeen erdien errentak SMIa baino txikiagoak ziren, arrazoi desberdinengatik: soldatapeko lanik egiten ez zutelako, pentsio baxuak zituztelako, egun osoan jarduten ez zirelako... Nolabait esateko, lan mundutik kanpo zeuden. Gizonen kasuan, %20a zen lan mundutik kanpo zena.

    Eta lan munduan sartu eta gero gauzak ez ziren parekideak. Lan egiten zituzten emakumeen %60ak (hau da, emakume guztien 30a) 10.000 eta 25.000 €tako sarrerak zituen, gutxi gorabehera. Gizonen kasuan, ehuneko hau % 37a da (hau da, gizon guztien %30a).

    Eta 25.000 euro (bi SMI t'erdi) baino errenta altuagoak emakumeen %20ak zuen (lan egiten zutenen %40ak), eta gizonen %50ak (lan egiten zutenen %63ak).


    Soraluzeko emakume eta gizonen errenta erlatiboak

    Bilakaera

    2017 urteko datuak, nahiz eta onak ez izan, aurreko urteetakoak baino hobeak dira.

    2001 urtean emakumeen per capita errenta gizonen %30a zen. Arrazoi nagusia biztanleria aktiboa zen, orduko gizon langileen kopuruak andreena bikoizten zuen eta (%58 vs. %33). Gainera, emakumeen profil profesionalak ere eskasagoak ziren eta soldatak, beraz, apalagoak[2].

    Ordutik hona, bi epe nabaritzen dira. Hasierakoan (2001-2013) emakumeen errentak gizonarenak baino azkarrago hazten dira, gehien bat andra gehiago sartu zirelako lan merkatuan (%33tik %41ra pasa zen); soldatak ere altuagoak izango ziren, belaunaldi gazteak prestatuagoak datoz eta.

    Bigarren epean (2013-2017) hazkunde erlatibo hau gelditzen da... pixkat ere jaisten dela. Aztertu beharko zen zergatik, epe honetan emakumeen biztanleri aktiboak gora egin duelako, pixkat (%41tik %43ra), eta heziketa maila hobetu dutela.


    Erreferentziak

    1. Errenta osoaren barruan errenta mota asko batzen dira. Handienak lan errentak badira, transferentziakoak ere garrantzitsuak dira. Eta honetaz gain kapital errentak eta jarduerenak daude.
    2. Gogoratu hemen ez direla sartzen beltzean edota soldata barik lan egiten zutenak: umezaintzan, gaixoen zaintzen, kontratu gabekoak, etxekoandreak...