Herlaibia (eu)

    Sorapediatik
    Mapa Topographica de Plasencia (Florencio Joseph Lamot 1756)

    Herlaibia XIV mendean

    Soraluzeko hiribildua sortu baino lehen, baserriez gain bertako jendea inguruko bi tokitan biltzen zen: Soraluzen eta Herlaibian.

    Azken hau Erlei errekaren (Erlaegi erreka) bukaeran zegoen, erreka Debarekin bat egiten duten tokian, alegia. Eta errekaren pasabideak izena eman zion: Herlaibia = Herlai + ibia.

    Bi tokiak Marquina de Yusoren parte ziren, eta orduko kroniketan halaxe jasota dago. Mende batzuk geroago, Soraluze ofizialki sortu zenean, 1343 urtean hain zuzen, Alfonso XIa orduko erregeak zera agindu zuen, Soraluzen eta Herlaibia-ko eremuan bizi ziren gizonek herria sorzeko[1][2]... Testuak erakusten duenez, garai hartan Herlaibiako biztanleak sakabanatuago zeuden (Herlaibiako eremua - Campo de Herlaibia) Soraluzekoak baino.


    Herlaibia XVIII mendean

    Laurehun urte geroago, Florencio Joseph de Lamot grabatu famatuan, gauzak lehengo moduan jarraitzen zuten: Soraluze trinkoagoa Herlaibia baino. Hala ere, erreka ez zen ibiaren bidez pasatzen, zubitxoa eraikita zegoen eta.

    Eta, Soraluzera joan ahal izateko bi bide zeuden. Bata, errepidea segi zubi nagusiraino (nagusia eta orduan bakarra) eta berau zeharkatu, edo harpasoak erabiliz Deba ibaiaren bestekaldera pasa, Santa Ana komentuaren parera.


    Erreferentziak

    1. Diccionario de Guvantes. Angel Casimiro de Guvantes (1802)
    2. Diccionario de Gorosabel. Pablo Gorosabel (1862)