«Herriko jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
     
    (2 erabiltzailek tartean egindako 73 berrikusketa ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    Beste herri askotan moduan, Soraluzen jai asko ospatzen dira urtean zehar. Batzuk oso aspalditik, beste batzuk berriagoak, inoiz berpiztutakoak. Gehienak herri kaskoan ospatzen dira, baina auzoetakoak ere ez dira gutxi.  

    Askok eta askok kutsu erlijiosoa dute, jatorrian (Aste Santua, Gabonak, Kandelaria, San Blas...) edo erantsia (herri edota auzoen jaiak, Santa Ageda, San Isidro, Santa Barbara...).
    [[Fitxategi: Herriko_jaiak._Soraluzeko_jaiak._Programa_2017.jpg | thumb | rigth | 600px | 2017ko jai egitaraua]]
     
    ==Ezaugarriak==
    Jai gehienak herrikaskoan antolatzen badira ere, auzokoetakoak ez dira gutxi. Bailara guztiek daukate berea (edo izan dute), eta herriko kale batzuek ere (Errekaldekoak, Galipotekoak, Estaziokoak...). Gainera, erromeriak edota antzekoak daude (Ezoziakoa, Irukurutzetakoa, San Rokeren itzulketa).
     
    Askok eta askok kutsu erlijiosoa dute. Batzuetan berezkoa: Aste Santua, Gabonak, Kandelaria, San Blas... eta besteetan erantsia, herriaren edo auzoaren patroia delako, edota lanbide batena (San Isidro, Santa Barbara), edo santu batekin erlazionatutako delako (Santa Ageda)...
     
    Eta, jaiaren arabera, beste hiru kutsu nabarmentzen dira, askotan elkarrekin nahastuta: lagun taldekoa (Santa Ageda, Gaztainerre...), euskalzaletasuna (Euskal Jaia, Ezoziako erromeria, Udate...) eta, ''last but no least'', gastronomikoa (Kandelaria, Eguen Gizena, Gaztainerre...).
     
    Sarrera honetan herrian diren eta izan diren jaiak jaso dira, hurrenkera kronologikoa errespetatuz.

    ==Otsaileko jaiak==
    ==Otsaileko jaiak==
    [[Fitxategi: Herriko_jaiak._Ogi-torradak_(Eta_kitto_2018).jpg | thumb | 300px | right | Kandelaria eguneko ogi-torradak (Eta kitto)]]
    ===Kandelaria===
    ===Kandelaria===
    ::<small>''Gehiago jakiteko, [[Kandelaria eguna (eu) | sakatu hemen]]</small>
    Otsailak 2. Jai erlijiosoa.
    Otsailak 2. Jai erlijiosoa.

    Andreek kandelak eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Gero, urtean zehar, ekaitza zenean kandela hauek pizten ziren etxeak tximistetatik babesteko.  
    Andreek kandelak eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Gero, hurrengo urtean, ekaitza zenean kandela hauek pizten ziren etxeak tximistetatik babesteko.

    Egun horretan ogi-torradak jateko ohitura zegoen<ref>Ogia esnetan ondo busti, irinaz eta arraultzaz estali eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.</ref>.
    Egun horretan [[Ogi torradak (eu)|ogi torradak]] jateko ohitura zegoen<ref>Esnea azukrea, kanela eta limoi azalaz egosi, ogia bertan ondo busti, irinaz eta arraultzaz estali eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.</ref>.

    ===San Blas===
    ===San Blas===
    Otsailak 3. Jai erlijiosoa.
    ::<small>''Gehiago jakiteko, [[San Blas eguna (eu) | sakatu hemen]]</small>
    Otsailak 3. Jai erlijioso eta gastronimikoa.

    Umeek sanblasopilak (edeta goxokiak edota fruta) eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Jaterakoan, opilek eztarriko minengatik babesten zuten.
    Umeek [[Sanblasopilak (eu)|sanblasopilak]] (edeta goxokiak edota fruta) eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Jaterakoan, opilek eztarriko minengatik babesten zuten.

    Sanblasopilak aurreko egunetan egiten ziren, familiako bakoitzeko bana. Askotan Soraluzetik kanpo bizi zirenentzat ere egiten ziren eta, behin bedeinkatu eta gero, eraman. Ohitura hau Eibartik etorri zen XX mende erdialdean.  
    Sanblasopilak aurreko egunetan egiten ziren, familiako bakoitzeko bana. Askotan Soraluzetik kanpo bizi zirenentzat ere egiten ziren eta, behin bedeinkatu eta gero, bialdu.

    ===Santa Ageda bezpera===
    ===Santa Ageda bezpera===
    Otsailak 4. Jai profanoa.
    ::<small>''Gehiago jakiteko, [[Santa Ageda bezpera (eu) | sakatu hemen]]</small>
    Otsailak 4. Jai profanoa. Soraluzen, ''Santa Eskea'' ere deitzen zaio.  

    Mutil taldea (edo taldeak) baserritik baserri eta etxerik etxe ibiltzen zen, koplatan eta kantutan, diru bila. Ataratakoarekin, afarimerienda egiten zuten.
    Taldeak baserriz baserri edota kalez kale ibiltzen dira, koplatan eta kantutan. Makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun, diru edo janari eta edari eskean; etaratakoarekin, afarimerienda egiten zuten. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa.

    2010.eko hamarkadan lau talde ibiltzen ziren Soraluzen, bezperan gehienak.

    ==Aratosteak==
    ==Aratusteak==
    ::<small>''Gehiago jakiteko, [[Aratusteak (eu) | sakatu hemen]]</small>
    Hausterre egunaren aurreko astean. Jai profanoa.
    Hausterre egunaren aurreko astean. Jai profanoa.

    Hausterre eguna eguaztena denez, aratosteak aurreko ostegunean hasi eta martitzenean bukatzen dira. 1.937 urrean, gerra garaian, debekatu zituzten; hala ere, Soraluzen ''eguen gizena'' ospatzen jarraitu zuten. 1.975tik aurrera berreskuratu ziren.
    Hausterre eguna eguaztena denez, aratusteak aurreko ostegunean hasi eta martitzenean bukatzen dira. 1937. urrean, gerra garaian, debekatu zituzten; hala ere, Soraluzen ''eguen gizena'' ospatzen jarraitu zuten. 1975.tik aurrera berreskuratu ziren.

    ===Eguen gizena===
    ===Eguen gizena===
    Hausterre egunaren aurreko ostegunean.
    Hausterre egunaren aurreko ostegunean.
    Gaur egun Euskal Aratusteak ospatzen dira, ume zein guraso euskal iñauteri tradizionalen hainbat mozorro janzten dituztela.

    Bazkaldu aurretik txorizo egosia jateko ohitura zegoen (txistorrarik ez, mesedez!) eta, bazkalostean, esne-torradak<ref>Esneaz, irinaz eta azukreaz (arraultza gehitu kolore horia emateko, nahi bada) ahia sendoa egin eta trinkotzen utzi. Laukitan moztu, irina eta arraultzaz pasa eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.</ref> ardo goxoaz.

    41. lerroa: 58. lerroa:
    ''Sardinaren hileta'' ospatzen da; hau da, aratosten bukaera. Dantzaldia izaten da.
    ''Sardinaren hileta'' ospatzen da; hau da, aratosten bukaera. Dantzaldia izaten da.

    ===Hausterre eguna===
    Asteazkena. Erramu domeka baino 40 egun aurretik, Garizumaren hasiera markatzen du eta, aldi berean, aratusteen datak ere.

    ==Aste Santua==
    Egun horretan elizkizuna izaten zen. Bertan, abadeak eliztarren bekokietan gurutzea egiten zuen errautsez, latinez sasoi batean: ''Pulvis es et in pulverum reverteris''<ref>Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara.</ref>.
    Jai erlijiosoak.

    Aste Santuan hainbat elizkizun eta prozesio izaten ziren.

    ===Erramu Domeka===
    [[Fitxategi: Herriko_jaiak._Aste_Santua._Prozesioan_gizon_ilarak_aurrean.jpg | thumb | right | 400px | Aste Santuko prozesioak: gizon ilarak aurretik]]
    Meza nagusia eta prozesioa. Erramuak bedeinkatzen ziren. Erramu hauek etxeetan gordetzen ziren, hiltzorian erabiltzeko.
    ==Aste Santua==
    ::<small>''Gehiago jakiteko, [[Aste Santua (eu) | sakatu hemen]]</small>

    ===Ostegun Santua===
    Udaberriko jai erlijiosoak dira, Jesukristoren heriotza eta berpizkundea ospatzeko. Judutarren Pazkoarekin batera ospatzen dira, ilargiaren arabera; beraz, ez dute data zehatzik eta urtetik urtera aldatzen da.
    Arratsaldeko 5etan meza izaten zen, eta bertan ebanjeliotik pasioaren zatiak irakurtzen ziren, hiru ahotsetara. Ostean
    prozesioa egiten zen, hiru irudiekin: [[Kalbario erretaula (eu)|San Juan]], [[Nazareno irudia (eu)|Nazarenoa]] eta [[Kalbario erretaula (eu)|Ama Birjinarekin]]<ref>Aurretik mutilak joaten ziren, bi ilaratan, eta San Juan erdian. Gero gizonak, bi ilaratan hauek ere. Nazarenoa eta apaizak ostean eta, bukatzeko, neska eta andra guztiak Ama Birjinarekin, denak nahastuta.</ref> Alkate eta zinegotzi guztiek parte hartzen zuten modu ofizialean. Parrokiara itzulita, apaizak kaliza gordetzen zuen [[Nazareno erretaula (eu)|Nazarenoaren kaperako]] aldarean, eta giltza herriko alkateak gordetzen zuen.

    [[Santa Ana komentua|Santa Ana komentuaren]] elizan ere kaliza sagrarioan geratzen zen giltzapean. ''Monumentuak'' esaten zitzaien.
    Aste Santuan hainbat elizkizun eta prozesio izaten ziren, Erramu Domeka, Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Berpizkunde Igandean hain zuzen. Prozesioak  bereziak izaten ziren: hiru irudiekin (San Joan, Ama Birjina eta Jesukristo), Udalbatzak parte hartzen zuen, muska bandak jotzen zuen, guardia zibilek Jesusen irudia gordetzen zuten...

    ===Monumentuen bisitak===
    Honetaz gain, herriaren bizitzan eragin handiko jaiak ziren. Esateko, leku publikoak (tabernak, zinemak...) ostiral eta larunbatean ixten ziren, Berpizkunde Igandean erropa berria estreinatzen zen...
    Ostegun iluntzean eta ostiral goizean, fededunek bi monumentuak bisitatzen zituzten, parrokiakoa zein komentukoa.

    ===Ostiral Santua===
    Lehen elizkizuna arratsaldeko 3retan izaten zen, Jaungoikoaren heriotza gogoratzeko.

    Geroago, arratsaldeko 7retan, bigarren elizkizuna izaten zen, prozesio eta guzti. Bezperan moduan, udal osoak parte hartzen zuen. Hiru irudi erabiltze ziren, baina desberdinak: San Juan, Jesus hilkutxan eta [[Dolorosa erretaula (eu)|Ama Doloretakoa]]. Herriko guardia zibilek, galaz jantzita, hilkutxa zaintzen zuten.
    ==Udaberriko jaiak==

    ===Zapatu Santua===
    ===Irukurutzetako erromeria===
    Iluntzean elizkizuna izaten da, Jaungoikoaren berpizkundea ospatzeko.
    ::<small>''Gehiago jakiteko, [[Irukurutzetako erromeria (eu) | sakatu hemen]]</small>
    Maiatzaren lehen asteburuan. Urte askotan galduta, azken urteetan berreskuratu dute.

    ===Berpizkunde Domeka===
    José Miguel de Barandiaranek tradizio moduan jasotzen du.
    Meza nagusia izaten zen, eta prozesio bikoitza. San Juan eta Berpiztutako Kristoa parrokiatik irtetzen ziren, mutil, gizon eta abadekin. Ama Birjina, neska eta andra guztirekin, Santa Ana komentutik irtetzen zen.

    Bi prozesio udaletxearen aurrean egiten zuten topo. Orduan, Ama Birjinaren irudiak erreberentzia moduko egiten zion berpiztutako Kristoari eta prozesio bakarra osatzen zuten, Santa Ana komentura joateko eta handik parrokiara.
    [[Fitxategi: Herriko_jaiak._Korpus_prozesioa.jpg | thumb | left | 200px | Corpus Christi prozesioa]]
    ===Corpus Christi===
    Berpizkunde Paskuaren 40 egunetara (osteguna beti) ospatzen zen; hau da, Pentekoste Paskoa (Bergarako jaiak) baino 10 egun lehenago.

    Prozesioa izaten zen. Herriko kaleak mirilloz estaltzen zituzten, prozesioak zapaltzerakoan usain atsegina sortzeko.

    ==Udaberriko jaiak==
    ===Jesusen Bihotza===
    Pentekoste Paskoatik hamaika egunetara ospatzen zen (barikua beti).

    ===Irukurutzetako erromeria===
    Prozesioa izaten zen, eta ibilbidean umeek aldaretxoak jartzen zituzten, diruak biltzeko. Ume taldeek elkarrekin lehiatzen zuten leku onenak hartzeko (prozesio hasierakoak eta toki ikusgarrienetan zeudenak).
    ::<small>''Gehiago jakiteko, [[Irukurutzetako erromeria (eu) | sakatu hemen]]</small>
    Maiatzaren lehen asteburuan. Urte askotan galduta, azken urteetan berreskuratu dute.

    José Miguel de Barandiaranek tradizio moduan jasotzen du.
    Prozesioa bukatzerakoan, [[Plaza Barria (eu)|Plaza Barrian]] jende guztia biltzen zen eta, [[Udaletxea (eu)|Udaletxeko]] balkoitik, alkateak herria Jesusen Bihotzari konsagratzen zion.

    ===San Isidro===
    ===San Isidro===
    86. lerroa: 101. lerroa:
    Baserritarren patroia. Meza, prozesioa eta bazkaria izaten zen. Gaur egun Gaztainerreko azokak ordeztu du.
    Baserritarren patroia. Meza, prozesioa eta bazkaria izaten zen. Gaur egun Gaztainerreko azokak ordeztu du.

    [[Fitxategi: Euskal_Jaia_Plaza_Zaharrean_(plaentxia.eus_2019).jpg | thumb | 200px | left | 2019 Euskal Jaia Plaza Zaharrean (plaentxia.eus 2019)]]
    ===Euskal jaia===
    ===Euskal jaia===
    Ekainaren lehen domeka.
    Ekainaren lehen domeka.
    92. lerroa: 108. lerroa:

    ===Ezoziako erromeria===
    ===Ezoziako erromeria===
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ezoziako jaiak (eu)#Erromeria eguna | ''hemen'']].</small>
    Ekainaren bigarren zapatua.
    Ekainaren bigarren zapatua.

    2.007 urtetik ospatzen da. Hurrengo astean Ezoziko jaiak izaten dira.
    2.007 urtetik ospatzen da. Hurrengo astean Ezoziko jaiak izaten dira.

    ===San Juan bezpera===
    [[Fitxategi: Herriko_jaiak._Udate._Sorgin_dantza_(Fernando_Oregi).jpg | thumb | 200px | right | Udate. Sorgin dantza (Fernando Oregi)]]
    ===San Juan bezpera/ Udate===
    Ekainak 23.
    Ekainak 23.

    102. lerroa: 120. lerroa:

    Gaur egun ''Udate'' jaiak, egun berean ospatzen denak, ordezkatu du.
    Gaur egun ''Udate'' jaiak, egun berean ospatzen denak, ordezkatu du.
    {| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left"
    |-
    | <youtube right width="800"> wlJccxQpqNk </youtube> <br> 2017 urteko udatea (Ekaitz Uzin 2017)
    |}

    ==Herriaren eta auzoen "jai ofizialak"==
    ==Herriaren eta auzoen "jai ofizialak"==

    ===Ezoziko jaiak (gaur egun)===
    ===Ezoziko jaiak (gaur egun)===
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ezoziako jaiak (eu)#Gaur egungoak | ''hemen'']].</small>
    Ekainaren erdialdeko domekan.
    Ekainaren erdialdeko domekan.

    Gainontzeko auzoen jaien tankera dute. Ezoziako erromeria aurreko astean izanten da, larunbatean.
    Gainontzeko auzoen jaien tankera dute. Ezoziako erromeria aurreko astean izanten da, larunbatean.
    ===San Martzial beraren jaia===
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[San Martzialgo jaiak (eu)#San Martzial beraren jaia | ''hemen'']],</small>
    Kopraixak [[San Martzial ermita (eu)|San Martzial]] ermitako San Emeterio eta San Zeledonio ospatzekoak badira ere, San Martzial berak bazuen bere jaia, ekainak 30rn osteko lehen igandean ospatzen zena.

    ===San Andres bailara===
    ===San Andres bailara===
    Uztailaren 11ren inguruan. Nahiz eta San Andres apostoluaren eguna azaroak 30an izan.
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[San Andreseko jaiak (eu) | ''hemen'']].</small>
    Nahiz eta San Andres apostoluaren eguna azaroak 30an izan, urte asko eta asko dira uztailaren bigarren asteburuan ospatzen direla.

    Auzoetako jai indartsuenak izan eta izaten dira. Meza, auzokoen bazkaria, bertsolariak, erromeria.
    Auzoetako jai indartsuenak izan eta izaten dira: meza, auzokoen bazkaria, bertsolariak, erromeria...

    ===Herriko jaiak: Santiago-santanak===
    ===Herriko jaiak: Santiago-santanak===
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Santanak (eu) | ''hemen'']].</small>
    Uztailak 25 eta 26. Aurreko edota osteko egunak hartzen dituzte, asteburuaren arabera.
    Uztailak 25 eta 26. Aurreko edota osteko egunak hartzen dituzte, asteburuaren arabera.

    Herriko bigarrengo jaiak izan ziren. 1980 hamarkadatik aurrera, abuztuan jende gehienak herritik alde egiten duenez, herriko jai nagusiak bihurtu dira.
    Herriko bigarrengo jaiak izan ziren. 1980.eko hamarkadatik aurrera, abuztuan jende gehienak herritik alde egiten duenez, herriko jai nagusiak bihurtu dira.

    ===Txurruka bailara===
    ===Txurruka bailara===
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Txurrukako jaiak (eu) | ''hemen'']].</small>
    Uztailak 31. Bailararen patroia San Inazio delako.
    Uztailak 31. Bailararen patroia San Inazio delako.

    Gaur egun ez dira ospatzen.
    2000. urte ingurutik jaiak ospatzeari utzi egin zioten, gero eta jende gutxiago zetorrela eta.

    ===Irure bailara===
    ===Irure bailara===
    Abuztuko lehen asteburuan.
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Irureko jaiak (eu) | ''hemen'']].</small>
    Abuztuaren lehenengo egunetan, Ama Birginaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean.
     
    2003. urtetik ez da jairik antolatu.

    Gaur egunean ez dira ospatzen.
    ===Herriko jaiak: Andramarixak===
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Andramarixak (eu) | ''hemen'']].</small>
    Abuztuak 15, 16 eta 17. Hau da, Andramari, San Roke eta San Roke Txiki.

    ===Herriko jaiak: Andramaixak===
    Herriko jai nagusiak izaten ziren, batez ere 1980.eko hamarkada arte. Laneko oporrak abuztu osokoak hasi zirenean garrantzia galdu zuten Santiago-santana jaien mesedetan.
    Abuztuak 15, 16 eta 17. Hau da, Andramari, San Roke eta San Roke txiki.

    Herriko jai nagusiak izaten ziren, batez ere 1980 hamarkada arte. Laneko oporrak abuztu osokoak hasi zirenean garrantzia galdu zuten Santiago-santana jaien mesedetan.
    Abuztiak 17, San Roke Txiki eguna, San Roke ermitatik herrira [[San Roke Txiki irudia (eu)|irudia]] ekartzen da. Gero, urriak 12an bueltatzen da.

    ===Ezoziko jaiak (sasoi batean)===
    ===Ezoziko jaiak (sasoi batean)===
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ezoziako jaiak (eu)#Aintzinako jaiak | ''hemen'']].</small>
    Andramaixen osteko lehen asteburuan.
    Andramaixen osteko lehen asteburuan.

    Gainontzeko auzoen jaien tankera zuten. Abuztuan gero eta jende gutxiago zegoenez, gaur egun ekainaren erdialdean ospatzen dira.
    Gainontzeko auzoen jaien tankera zuten. Abuztuan gero eta jende gutxiago zegoenez, gaur egun ekainaren erdialdean ospatzen dira.

    ===San Martzial===
    ===San Martzial: ''Kopraixak''===
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[San Martzialgo jaiak (eu) | ''hemen'']].</small>
    Irailak 1en inguruan.
    Irailak 1en inguruan.

    Batez ere ''karidadea''gatik ezagunak ziren: bezperan txahala hil, gauean erre eta hurrengo egunean ogia, okela eta salda banatzen zitzaien etorritakoei.
    Batez ere ''karidadea''gatik ezagunak ziren: bezperan txahala hil, gauean erre eta hurrengo egunean ogia, okela eta salda banatzen zitzaien etorritakoei.

    [[Fitxategi: Herriko_jaiak._Mesedetakoak.jpg | thumb | 300px | left | Mesedetako jaiak]]
    ==Udazkeneko jaiak==
    ==Udazkeneko jaiak==
    ===Errekaldeko jaiak===
    ===Errekaldeko jaiak===
    Irailak 24aren inguruan (Ama Mesedetako eguna).
    Irailak 24aren inguruan (Ama Mesedetako eguna).

    Nahiko ajai berriak, azken urteetan antolatzen ari dira. Bertan dagoen zaharren egoitza ''Ama Mesedetakoa'' izanik, egun hori haru dute jaien ardatz.
    Nahikoa jai berriak, azken urteetan antolatzen ari dira. Bertan dagoen zaharren egoitza ''Ama Mesedetakoa'' izanik, egun hori haru dute jaien ardatz.

    ===San Roke txikiren erromeria===
    ===San Roke Txikiren erromeria===
    ::<small>''Gehiago jakiteko, [[San Rokeren itzulketa (eu) | sakatu hemen]]</small>
    Urriak 12. Jai erlijiosoa.
    Urriak 12. Jai erlijiosoa.

    Parrokitik ermitaraino itzultzen dute [[San Roke txiki irudia (eu)|San Roke txiki]], abuztuak 17an ekarri dutena. Bidean San Rokerne gorazarre letaniak abestuz.
    Parrokitik ermitaraino itzultzen dute [[San Roke Txiki irudia (eu)|San Roke Txiki]], abuztuak 17an ekarri dutena. Bidean [[San Roke goratzarre (eu)|San Rokeren goratzarre]] letaniak abestuz.

    Urteko azken mendi irteera izaten zen, uda sasoiaren bukaera.
    Urteko azken mendi irteera izaten zen, uda sasoiaren bukaera.
    163. lerroa: 203. lerroa:

    ===Gaztainerre azoka===
    ===Gaztainerre azoka===
    Gaztainerre eguneko aurreko zapatuan.  
    ::<small>''Gehiago jakiteko, [[Gaztañerre (eu) | sakatu hemen]]</small>
    Gaztainerre eguneko aurreko zapatuan. 1996.etik aurrera ospatzen da.

    Herriko azoka izaten da. Baserri produktuen eta herriko artisautzaren erakusgarri. Urteko baserritar bat omentzen dute.
    Herriko azoka izaten da. Baserri produktuen eta herriko artisautzaren erakusgarri. Urteko baserritar bat omentzen dute.

    ===Gaztainerre eguna===
    ===Gaztainerre eguna===
    Domu Santu osteko bigarren astelehenean<ref>Eibarren Domu Santu osteko lehen astelehenean.</ref>.
    ::<small>''Gehiago jakiteko, [[Gaztañerre (eu) | sakatu hemen]]</small>
    Anima Egun osteko bigarren astelehenean ospatzen da.

    Soziedatetan (koadrilak) eta etxeetan afari bereziak: marraskiloak eta gaztaina erreak.
    Soziedatetan (koadrilak) eta etxeetan afari bereziak: berakatz zopak, marraskiloak eta gaztaina erreak. Dena dela, indar asko galdu du aurreko zapatuko azokaren bentajarako.

    ===Santa Barbara===
    ===Santa Barbara===
    Abenduak 4.  
    Abenduak 4.  

    SAPA eta SAPAkoen patroia. Meza eta bazkaria izatzen zen.
    Santa Barbara leherkariak erabiltzen dituztenen patroia da (meatzariak, artilleria soldaduak...). Baita argiketari, ferietako salerosle, urtzaile eta harginena. Eta tximista eta ekaitzen aurrean babeslea.
     
    Horregatik, Soraluzeko SAPAren eta SAPAkoen patroia ere bazen. Horregatik gerra ostean SAPAk ordaindu zuen Santa barbarako kapila, Sorlauzeko parrokian<ref>Eskumako aldean, erdiko kapila zen; gaur egun ez dago.</ref>.
     
    Egun honetan SAPAko langileek jai izaten zuten. Meza izaten zen eta, ostean, bazkaria.

    ===Gabonak===
    ===Gabonak===
    Abenduak 24.
    Abenduak 24, Natibitateren bezpera.
     
    Urteetan mutil edota gizon taldeak kalez kale gabonetako kantuka. Gerra aurrean neska koadrilak ere jaiotzekin ibiltzen ziren.
     
    Gaur egun [[Pil-pilean (eu)|Pil-pilean]]-ek Olentzero eta Mari Domingiren kalejira antolatzen du, eta Ezoziako Ama abesbatzak ere bere kalejira egiten du.
     
    ===Errege bezpera===
    Urtarrilak 5.

    Mutil edota gizon taldeak kalez kale gabonetako kantuka. Gaur egun Olentzero paseatzen dute.
    Kabalgata egiten da, Errege Magoena hain zuzen. Ostean, hauek neska-mutikoen gutunak jasotzen dute eliz atarian.

    ==Desagertutako eta berpiztutako jaiak==
    ==Desagertutako eta berpiztutako jaiak==
    Azken hogetamar urteetan hainbat jai desagertu dira: Galipotekoak, Estaziokoak, San Ignaziokoak, Santa Barbara, San Isidro...
    ===Galipotekoak===
    2000. urtearen inguruan Galipot kaleko biztanleek, Jon Basauri, Andoni Calles eta Domentx Ucin-en laguntzarekin, jaiak antolatu zituzten hainbat urteetan, musika kontzertu eta guzti. Aspaldi desagertu ziren.
     
    ===Estaziokoak===
    Estaziokoak ere bere jaiak ospatzen zituzten, besteren artean akordeoia eta txokolateaz. Aspaldi desagertu ziren.
     
    ===Desagertutako beste jaiak===
    Galipotekoez eta Estaziokoez gain, beste jai batzuk ere desagertu izan dira: Txurrukakoak, San Martzial, Santa Barbara, San Isidro...
     
    Aste Santuko prozesioak ere desagertu ziren aspaldi.
     
    ===Berreskuratutako jaiak===
    Frankismoak aratosteak desagertarazi bazituen ere, hura pasa eta gero berriro ospatzen ari dira.
     
    Irukurutzetako erromeria, berriz, urte mordoa ospatu gabe pasa eta gero, pare bat aldiz berpiztu da.

    Frankismoak aratosteak desagertaeazi bazituen ere, hura pasa era gero berriro ospatzen ari dira. Irukurutzetako erromeria, berriz, urte mordoa ospatu gabe pasa eta gero, pare bat aldiz berpiztu da.

    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==

    [[Kategoria: Kultura]]
    [[Kategoria: Herriko jaiak]]
    [[Kategoria: Ondarea]]
    [[Kategoria: Turismoa]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 19:27, 3 urria 2022 data duena

    Beste herri askotan moduan, Soraluzen jai asko ospatzen dira urtean zehar. Batzuk oso aspalditik, beste batzuk berriagoak, inoiz berpiztutakoak. Gehienak herri kaskoan ospatzen dira, baina auzoetakoak ere ez dira gutxi.

    2017ko jai egitaraua

    Ezaugarriak

    Jai gehienak herrikaskoan antolatzen badira ere, auzokoetakoak ez dira gutxi. Bailara guztiek daukate berea (edo izan dute), eta herriko kale batzuek ere (Errekaldekoak, Galipotekoak, Estaziokoak...). Gainera, erromeriak edota antzekoak daude (Ezoziakoa, Irukurutzetakoa, San Rokeren itzulketa).

    Askok eta askok kutsu erlijiosoa dute. Batzuetan berezkoa: Aste Santua, Gabonak, Kandelaria, San Blas... eta besteetan erantsia, herriaren edo auzoaren patroia delako, edota lanbide batena (San Isidro, Santa Barbara), edo santu batekin erlazionatutako delako (Santa Ageda)...

    Eta, jaiaren arabera, beste hiru kutsu nabarmentzen dira, askotan elkarrekin nahastuta: lagun taldekoa (Santa Ageda, Gaztainerre...), euskalzaletasuna (Euskal Jaia, Ezoziako erromeria, Udate...) eta, last but no least, gastronomikoa (Kandelaria, Eguen Gizena, Gaztainerre...).

    Sarrera honetan herrian diren eta izan diren jaiak jaso dira, hurrenkera kronologikoa errespetatuz.

    Otsaileko jaiak

    Kandelaria eguneko ogi-torradak (Eta kitto)

    Kandelaria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Otsailak 2. Jai erlijiosoa.

    Andreek kandelak eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Gero, hurrengo urtean, ekaitza zenean kandela hauek pizten ziren etxeak tximistetatik babesteko.

    Egun horretan ogi torradak jateko ohitura zegoen[1].

    San Blas

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Otsailak 3. Jai erlijioso eta gastronimikoa.

    Umeek sanblasopilak (edeta goxokiak edota fruta) eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Jaterakoan, opilek eztarriko minengatik babesten zuten.

    Sanblasopilak aurreko egunetan egiten ziren, familiako bakoitzeko bana. Askotan Soraluzetik kanpo bizi zirenentzat ere egiten ziren eta, behin bedeinkatu eta gero, bialdu.

    Santa Ageda bezpera

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Otsailak 4. Jai profanoa. Soraluzen, Santa Eskea ere deitzen zaio.

    Taldeak baserriz baserri edota kalez kale ibiltzen dira, koplatan eta kantutan. Makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun, diru edo janari eta edari eskean; etaratakoarekin, afarimerienda egiten zuten. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa.

    2010.eko hamarkadan lau talde ibiltzen ziren Soraluzen, bezperan gehienak.

    Aratusteak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Hausterre egunaren aurreko astean. Jai profanoa.

    Hausterre eguna eguaztena denez, aratusteak aurreko ostegunean hasi eta martitzenean bukatzen dira. 1937. urrean, gerra garaian, debekatu zituzten; hala ere, Soraluzen eguen gizena ospatzen jarraitu zuten. 1975.tik aurrera berreskuratu ziren.

    Eguen gizena

    Hausterre egunaren aurreko ostegunean.

    Gaur egun Euskal Aratusteak ospatzen dira, ume zein guraso euskal iñauteri tradizionalen hainbat mozorro janzten dituztela.

    Bazkaldu aurretik txorizo egosia jateko ohitura zegoen (txistorrarik ez, mesedez!) eta, bazkalostean, esne-torradak[2] ardo goxoaz.

    Aratoste domeka

    Mozorro lehiaketa izaten da, banakakoa zein taldeena.

    Aratoste martitzena

    Sardinaren hileta ospatzen da; hau da, aratosten bukaera. Dantzaldia izaten da.

    Hausterre eguna

    Asteazkena. Erramu domeka baino 40 egun aurretik, Garizumaren hasiera markatzen du eta, aldi berean, aratusteen datak ere.

    Egun horretan elizkizuna izaten zen. Bertan, abadeak eliztarren bekokietan gurutzea egiten zuen errautsez, latinez sasoi batean: Pulvis es et in pulverum reverteris[3].

    Aste Santuko prozesioak: gizon ilarak aurretik

    Aste Santua

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Udaberriko jai erlijiosoak dira, Jesukristoren heriotza eta berpizkundea ospatzeko. Judutarren Pazkoarekin batera ospatzen dira, ilargiaren arabera; beraz, ez dute data zehatzik eta urtetik urtera aldatzen da.

    Aste Santuan hainbat elizkizun eta prozesio izaten ziren, Erramu Domeka, Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Berpizkunde Igandean hain zuzen. Prozesioak bereziak izaten ziren: hiru irudiekin (San Joan, Ama Birjina eta Jesukristo), Udalbatzak parte hartzen zuen, muska bandak jotzen zuen, guardia zibilek Jesusen irudia gordetzen zuten...

    Honetaz gain, herriaren bizitzan eragin handiko jaiak ziren. Esateko, leku publikoak (tabernak, zinemak...) ostiral eta larunbatean ixten ziren, Berpizkunde Igandean erropa berria estreinatzen zen...

    Udaberriko jaiak

    Irukurutzetako erromeria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Maiatzaren lehen asteburuan. Urte askotan galduta, azken urteetan berreskuratu dute.

    José Miguel de Barandiaranek tradizio moduan jasotzen du.

    Corpus Christi prozesioa

    Corpus Christi

    Berpizkunde Paskuaren 40 egunetara (osteguna beti) ospatzen zen; hau da, Pentekoste Paskoa (Bergarako jaiak) baino 10 egun lehenago.

    Prozesioa izaten zen. Herriko kaleak mirilloz estaltzen zituzten, prozesioak zapaltzerakoan usain atsegina sortzeko.

    Jesusen Bihotza

    Pentekoste Paskoatik hamaika egunetara ospatzen zen (barikua beti).

    Prozesioa izaten zen, eta ibilbidean umeek aldaretxoak jartzen zituzten, diruak biltzeko. Ume taldeek elkarrekin lehiatzen zuten leku onenak hartzeko (prozesio hasierakoak eta toki ikusgarrienetan zeudenak).

    Prozesioa bukatzerakoan, Plaza Barrian jende guztia biltzen zen eta, Udaletxeko balkoitik, alkateak herria Jesusen Bihotzari konsagratzen zion.

    San Isidro

    Maiatzak 15. Jai erlijiosoa.

    Baserritarren patroia. Meza, prozesioa eta bazkaria izaten zen. Gaur egun Gaztainerreko azokak ordeztu du.

    2019 Euskal Jaia Plaza Zaharrean (plaentxia.eus 2019)

    Euskal jaia

    Ekainaren lehen domeka.

    Gerra ostean sortutako jaia, euskal giroa herrian zabaltzeko. Goizez herriko eta kanpoko dantzariak kalez kale erakustaldiak egiten dituzte, eta arratsaldean batera dantzatzen dute plaza Zaharrean.

    Ezoziako erromeria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Ekainaren bigarren zapatua.

    2.007 urtetik ospatzen da. Hurrengo astean Ezoziko jaiak izaten dira.

    Udate. Sorgin dantza (Fernando Oregi)

    San Juan bezpera/ Udate

    Ekainak 23.

    Aurreko egunetan egurra eta bestelako erregaiak biltzen zituzten mutil taldeek, auzoka. Gero, San Juan bezperako ilunabarrean suak pizten ziren. Baserrietan ere sua egiten zen, bakoitzak berea.

    Gaur egun Udate jaiak, egun berean ospatzen denak, ordezkatu du.

    2017 urteko udatea (Ekaitz Uzin 2017)

    Herriaren eta auzoen "jai ofizialak"

    Ezoziko jaiak (gaur egun)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Ekainaren erdialdeko domekan.

    Gainontzeko auzoen jaien tankera dute. Ezoziako erromeria aurreko astean izanten da, larunbatean.

    San Martzial beraren jaia

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen,

    Kopraixak San Martzial ermitako San Emeterio eta San Zeledonio ospatzekoak badira ere, San Martzial berak bazuen bere jaia, ekainak 30rn osteko lehen igandean ospatzen zena.

    San Andres bailara

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Nahiz eta San Andres apostoluaren eguna azaroak 30an izan, urte asko eta asko dira uztailaren bigarren asteburuan ospatzen direla.

    Auzoetako jai indartsuenak izan eta izaten dira: meza, auzokoen bazkaria, bertsolariak, erromeria...

    Herriko jaiak: Santiago-santanak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Uztailak 25 eta 26. Aurreko edota osteko egunak hartzen dituzte, asteburuaren arabera.

    Herriko bigarrengo jaiak izan ziren. 1980.eko hamarkadatik aurrera, abuztuan jende gehienak herritik alde egiten duenez, herriko jai nagusiak bihurtu dira.

    Txurruka bailara

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Uztailak 31. Bailararen patroia San Inazio delako.

    2000. urte ingurutik jaiak ospatzeari utzi egin zioten, gero eta jende gutxiago zetorrela eta.

    Irure bailara

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Abuztuaren lehenengo egunetan, Ama Birginaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean.

    2003. urtetik ez da jairik antolatu.

    Herriko jaiak: Andramarixak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Abuztuak 15, 16 eta 17. Hau da, Andramari, San Roke eta San Roke Txiki.

    Herriko jai nagusiak izaten ziren, batez ere 1980.eko hamarkada arte. Laneko oporrak abuztu osokoak hasi zirenean garrantzia galdu zuten Santiago-santana jaien mesedetan.

    Abuztiak 17, San Roke Txiki eguna, San Roke ermitatik herrira irudia ekartzen da. Gero, urriak 12an bueltatzen da.

    Ezoziko jaiak (sasoi batean)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Andramaixen osteko lehen asteburuan.

    Gainontzeko auzoen jaien tankera zuten. Abuztuan gero eta jende gutxiago zegoenez, gaur egun ekainaren erdialdean ospatzen dira.

    San Martzial: Kopraixak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Irailak 1en inguruan.

    Batez ere karidadeagatik ezagunak ziren: bezperan txahala hil, gauean erre eta hurrengo egunean ogia, okela eta salda banatzen zitzaien etorritakoei.

    Mesedetako jaiak

    Udazkeneko jaiak

    Errekaldeko jaiak

    Irailak 24aren inguruan (Ama Mesedetako eguna).

    Nahikoa jai berriak, azken urteetan antolatzen ari dira. Bertan dagoen zaharren egoitza Ama Mesedetakoa izanik, egun hori haru dute jaien ardatz.

    San Roke Txikiren erromeria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Urriak 12. Jai erlijiosoa.

    Parrokitik ermitaraino itzultzen dute San Roke Txiki, abuztuak 17an ekarri dutena. Bidean San Rokeren goratzarre letaniak abestuz.

    Urteko azken mendi irteera izaten zen, uda sasoiaren bukaera.

    Neguko jaiak

    Gaztainerre azoka

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Gaztainerre eguneko aurreko zapatuan. 1996.etik aurrera ospatzen da.

    Herriko azoka izaten da. Baserri produktuen eta herriko artisautzaren erakusgarri. Urteko baserritar bat omentzen dute.

    Gaztainerre eguna

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Anima Egun osteko bigarren astelehenean ospatzen da.

    Soziedatetan (koadrilak) eta etxeetan afari bereziak: berakatz zopak, marraskiloak eta gaztaina erreak. Dena dela, indar asko galdu du aurreko zapatuko azokaren bentajarako.

    Santa Barbara

    Abenduak 4.

    Santa Barbara leherkariak erabiltzen dituztenen patroia da (meatzariak, artilleria soldaduak...). Baita argiketari, ferietako salerosle, urtzaile eta harginena. Eta tximista eta ekaitzen aurrean babeslea.

    Horregatik, Soraluzeko SAPAren eta SAPAkoen patroia ere bazen. Horregatik gerra ostean SAPAk ordaindu zuen Santa barbarako kapila, Sorlauzeko parrokian[4].

    Egun honetan SAPAko langileek jai izaten zuten. Meza izaten zen eta, ostean, bazkaria.

    Gabonak

    Abenduak 24, Natibitateren bezpera.

    Urteetan mutil edota gizon taldeak kalez kale gabonetako kantuka. Gerra aurrean neska koadrilak ere jaiotzekin ibiltzen ziren.

    Gaur egun Pil-pilean-ek Olentzero eta Mari Domingiren kalejira antolatzen du, eta Ezoziako Ama abesbatzak ere bere kalejira egiten du.

    Errege bezpera

    Urtarrilak 5.

    Kabalgata egiten da, Errege Magoena hain zuzen. Ostean, hauek neska-mutikoen gutunak jasotzen dute eliz atarian.

    Desagertutako eta berpiztutako jaiak

    Galipotekoak

    2000. urtearen inguruan Galipot kaleko biztanleek, Jon Basauri, Andoni Calles eta Domentx Ucin-en laguntzarekin, jaiak antolatu zituzten hainbat urteetan, musika kontzertu eta guzti. Aspaldi desagertu ziren.

    Estaziokoak

    Estaziokoak ere bere jaiak ospatzen zituzten, besteren artean akordeoia eta txokolateaz. Aspaldi desagertu ziren.

    Desagertutako beste jaiak

    Galipotekoez eta Estaziokoez gain, beste jai batzuk ere desagertu izan dira: Txurrukakoak, San Martzial, Santa Barbara, San Isidro...

    Aste Santuko prozesioak ere desagertu ziren aspaldi.

    Berreskuratutako jaiak

    Frankismoak aratosteak desagertarazi bazituen ere, hura pasa eta gero berriro ospatzen ari dira.

    Irukurutzetako erromeria, berriz, urte mordoa ospatu gabe pasa eta gero, pare bat aldiz berpiztu da.

    Erreferentziak

    1. Esnea azukrea, kanela eta limoi azalaz egosi, ogia bertan ondo busti, irinaz eta arraultzaz estali eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.
    2. Esneaz, irinaz eta azukreaz (arraultza gehitu kolore horia emateko, nahi bada) ahia sendoa egin eta trinkotzen utzi. Laukitan moztu, irina eta arraultzaz pasa eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.
    3. Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara.
    4. Eskumako aldean, erdiko kapila zen; gaur egun ez dago.