Ibaizabal errota (eu)

    Sorapediatik

    Izena

    Ibaizabal errota, ola edota burdinola.


    Historia

    Izenak esaten duenez, errota hau Deba ibaian zegoen.

    Errota edo ola hau Churruca familiari lotuta agertzen da. Churruca hauek armagintzan buru-belarri sartuta zeuden, agirietan agertzen den lehendabiziko maisu armagilea[1], 1561 urtean hain zuzen, Juan de Churruca izan zen. Urte batzuk lehenago, 1544an hain zuzen, Juan Ibañez de Churrucak, Juan de Churrucaren aitak, Alzubiaga errota alokatu zion Juan Ibáñez de Hernizqueta-ri, arkabuzak barrenatzeko.

    Ramkro Larrañagaren[2] atabera, XVI mendearen lehen erdian Juan Garcia de Uribarri jaunak eraiki zuen. Arrasatearra jaiotzez eta, Soraluzeko eskribaua izateaz gain, industri eta komertzio gizona izan zen.

    1569 urtean María Garcia de Uribarri zen jabea, Juan Garcíaren jaunaren alaba. Urte hartan errota Juan de Churruca-ri alokatu zion[3].



    Kokapena

    Deba ibaiaren ondon, baina kokapen zehatza ez da ezagutzen. Berez, ertaroan eta Aro Modernoan Ibaizabal esaten zitzaion Deba ibaiaren alde zabalenari.

    Ramiro Larrañagak berriz Ezozia bailaran kokatzen du[4].

    Erreferentziak

    1. Maestro armero.
    2. Soraluze-Placencia de las Armas. Monografia histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1995)
    3. Ramiro Larrañagak Margarita Uribarri jasotzen du.
    4. Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)