Difference between revisions of "Igarate (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
(Orria sortu da. Edukia: ==Kokapena== Sagar-erreka eta Deba ibaia bat egiten duten puntua. [https://www.google.es/maps/@43.177970,-2.420517,17z?hl=eu ''(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)''] {...)
(No difference)

Revision as of 20:27, 23 March 2020

Kokapena

Sagar-erreka eta Deba ibaia bat egiten duten puntua.

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Historia

Izenak dioen moduan, Igaro + ate (pasatzeko atea). Garai betean zubia zegoen, baina XVIII mende bukaeran bidea zabaldu eta tuta geratu zen azpian.

Baserriaren inguruko kontuak [1]

Inguru honetan, Igarate etxeaz gain, barrena, errota eta Sagar erreka zeharkatzeko bi pontoi ziren, Deba errekarekin biltzen den tokian.

Barrena hau Eitzako lurretan, beheko aldean, arkabuz eta moskete kainoien barrena zaarra deiturikoa izango zen, XVII mendeko agirietan agertzen dena. Honetaz gain baziren inguruan beste barrenak: barrena nagusia Olabarrenan eta beste bat Barrena baserrian.

Baserria eta punteroa bertara


Zuzendariaren etxea, bertan Paco Vargas jaio zen. Etxearen atzekaldean, bidetik errekara jaisteko eskilaretan, metal-ura zuen iturgorria egon zen. Bertako urak sendagarriak omen ziren. Soraluzeko sahiesbidea egin zutenean etxe hau ere bota zuten. Gaur egun sahiesbidearen hasiera eta autobusen geltokia daude bertan. Ufalak etorri (1983) eta dena errementatu zuten, beste zulo egin zioten Errekari. Dena desagertu zen.


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Erreferentziak