Ignacio Agirregoikoa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Ignacio Agirregoikoa Benito | irudia = Ignacio_Agirregoikoa_Benito.jpg | jaio = 1923 | hil = 1944 | profila = Militarra }} ==Haur...)(r)en berrikusketa, ordua: 20:10, 30 martxoa 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Ignacio Agirregoikoa Benito
    Ignacio Agirregoikoa Benito.jpg
    Jaio 1923
    Hil 1944
    Profila Militarra


    Haurtzaroa

    Ignacio Agirregoikoa Benito Soraluzen jaio zen, 1.923 urtean.

    Umea zela, familia Eibarrera joan zen bizitzera. Familiaren ideiez gain, bere etorkizuneko ideologian Ramiro Munilla maisu errepublikarrak eragin handia izan zuen: ikasleei ideia sozialistak azaltzen zizkien eta, Espainiako Errepublikaren lehendakaria Alcalá Zamora Eibarra etorri zenean, ikasle guztiak eraman zituen ikustera eta entzutera.

    Erbestea

    1.936 urtean Espainiako gerra sortu zen. Urte hartako irailean nazionalek Soraluze hartu zuten, eta fromtea Maltzaga inguruan egonkortu zen. Hurregon hilabeteetan, borrokaz gain, Eibar gogor bonbardatu zuten eta, beste askoren moduan, 1.937 urtean Ignacioren familiak Bilborako bidea hartu zuen, gudaroste nazionaletik ihes.

    Urte hartan bertan Bilbotik Leningradora bidali zuten, beste ume askorekin batera. Handik Kiev-era bidali zuten, ume errefuxiatuentzako propio prestatutako babes-etxe batera.

    II Mundu Gerra

    1.939 II Mundu Gerra sortu bazen ere, 1.941ko ekaina arte Alemaniak ez zuen Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna eraso. Hiru hilabete geroago alemanek Kiev bera hartu zuten.

    Ordurako babes-etxea ebakuatu zuten eta gazte haietako bostek SESBeko Aire Akademian sartzea lortu zuten: José Luis Larrañaga (eibartarra, 1.923-1.943), Antonio Lekunberri, Antonio Uribe, Ramón Cianca eta Ignacio Agirregoikoa.

    Ia bi urte geroago, ikasketak amaituta, 1.943ko uztailean Baltiko frontera bidali zuten, Pokrishev handiaren[1] agindupean. Ordurako izena aldatu zioten, Benito Aguirre.

    Hurrengo 8 hilabetetan borrokatu zuen eta bizirik irten zen, piloto berriek bizirauten zutena baino askoz gehiago.



    Francoren bisita SAPAn: Erdiko hiru lagunak Rafael Hernández Francés (lantegiko zuzendaria), Francisco Franco Bahamonde jenerala eta Alejandro de Calonje y Motta (SAPAren zuzendaria)


    Erreferentziak

    1. 23 garaipen lortu zituen.