Illordogaña (eu)

    Sorapediatik
    Illordogaña / Illordo
    Altuera 541 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Sagar-errekako mendiak
    Bailara/ Herria Irure / Eibar
    Soraluzetik Ordubete 15 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...

    Azalpenak

    Elgetako mendatearen mendia da, Soraluze eta Eibarren artean dagoena. Topinburu (590 m) mendiaren iparraldean dago, honek Eibar aldera duen hegi batean. Illordogañaren iparraldean beste tontor txiki ere badago (506), inork biak nahasten dituela. Tontorra pinuz eta oteaz beteta dago.

    Soraluzeko Illordo baserriak ematen dio izena mendiari.

    Buzoia Kruz Abarrategi herrikosemeak ordaindu zuen, eta Soraluzeko Kirol Bazkunak jarri zuen, 1955ko ekainak 12an. Mendiaren altura ematerakoan ez ziren oso fin ibili, plakak 500 metro markatzen ditu eta.


    Igoera

    Soraluzetik Illordo baserrira igo (430 m), oinez edo kotxea erabiliz (4 km, ordubete). Ordu laurdena nahikoa da handik Illordogañera heltzeko.

    Eibar aldetik ere hainbat tokitik igo daiteke, ordubete eta 15 minututan: Azitain, Txonta edo Maltzaga bertatik.


    Soldaduak atsedenean (1937)

    Kontuak

    Illordogaña, bere altueragatik eta Eibar, Elgoibar eta Soraluzeri gaina hartzen dietelako, kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan.

    1936ko gerran esaterako, Gudaroste Errepublikarrak Irure eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen Batallón Baracaldo Martínez de Aragón-eko soldaduak.


    Informazio osagarria

    Illordoko Gañari buruzko informazio gehiago hainbat web gunetan topa daiteke:

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:

    • Wikiloc. eu.wikiloc.com (8 ibilbide).
    • Wikiloc. eu.wikiloc.com (29 ibilbide).


    Erreferentziak