Iñaki Ruiz mendi lasterketa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:14, 10 maiatza 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Iñaki Ruiz mendi lasterketa. Facebook.jpg

    2012tik hasita, Soraluzeko Mendi Taldeak Iñaki Ruiz mendi lasterketa antolatzen du, Pirineotan zendutako Iñaki Ruiz mendigoizale soraluzetarraren omenez.


    Ibilbidea

    Ibilbideak Soraluzeko mendi-gaina zeharkatzen du, bertako parke megalitikoa eta mendi-punta garrantzitsuenetatik igarotzen delarik: San Andres auzoko frontoitik irtenda, Pagobedeinkatu, Artzaintxaboleta eta Pol-Pol puntetatik igaro ondoren, lasterketako punturik gorena hartuko dute Irukurutzetan (899 m); ostean Mendigainetik Atxolin eta Karakate zeharkatu eta handik, Argateburutik (240 m) pasatuz, San Andresen irteerako leku berdinean amaitu arte.

    ibilbidea eta profila (Wikiloc 2012)

    Lasterketa zirkularra da eta, guztira, 21 kilometro eta 440 metro luze da; bi kilometro asfalto gainetik egiten dira eta gainontzekoak mendi bidetan. 990 metroko desnibel positiboa dauka; kota altuena Irukurutzetan dago (899 m) eta txikiena, berriz, Argateburun (240 m).


    Iragarkia (2019)
    Aldapan gora (Maikel Castro 2017)

    Antolaketa

    Lasterketa uztaila erdialdean egiten da, domekan.

    Izena aurretik eman daiteke www.kirolprobak.com web orrian, edo bestela lasterketa egunean bertan irteera puntuan, San Andreseko frontoian hain zuzen. Izen ematea mugatua da, azken urteetan guztira 150 plaza izan direla.

    Lehen edizioan gizonezkoen denborarik onena Oier Ariznabarreta durangarrak egin zuen (1:35:26), eta emakumeetan Aitziber Ibarbia zizurkildarrak (1:56:24).


    Erreferentziak