Juanito txistularia (eu)

    Sorapediatik

    Juanito txistularia ehiztariaren Soraluzeko bertsioa da. Istorioa hiru modu desberdinetan, gutxienez, jaso izan da.


    Elosuako apaiza

    (Carlos Oruetak kontatuta eta Jose Migel Barandiaranek jasoa)

    Juanito txistularia Elosuako apaiza omen zen, eta meza ematen ari zela deabrua agertu zitzaion erbi itxuran, eskubitik.

    Meza bertan behera laga eta bere txakurrekin erbia jarraitzeari ekin zion.

    Jaungoikoak zigortu zuen, mugaezineko aintsitsiketan betirako ehizan ibiltzera.


    Pekataria

    (Arantxa Lasak kontatuta)

    Beste bertsio batek dioenez, Juanito txistulariak pekatua egin zuen, kondenatzeko nahiko larria ez zela eta salbatzeko bezain arina ez zela. Ordutik txistua jotzen ari da airean.

    Zuhaitz adar artetik edo lehio bitartetik haizeak jotzen duenean zera esaten da: Hor dabil Juanito txistularixa


    Pedro txistularia

    (Ignacia Mugicak kontatuta)

    Haizeak txistu egiterakoan Hor dabil Pedro txistularia esaten da.