«Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Keixetako Egiya (hegoaldea) | irudia = Keixetako_Egiya_Hegoaldea_01_(Gipuzkoako_ondarea).jpg | estiloa = Historiaurrekoa | mendea =...)
     
    No edit summary
    44. lerroa: 44. lerroa:
    ==Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak==
    ==Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak==

    ===Kokapena===
    Trikuharri hau Leiyopagoren ipar-mendebaldean dago, Irukûtzetatik hego-hegoekialdean eta Kûtzebakarren hego-ekialdean.

    Pagoz betetako lautada txikia betetzen du; trikuharria inguratzen duen tumuluan berrogetahar pago daude, batzuk oso sendoak, eta ezin izan genuen multzoaren argazkirik lortu. Barometroak itxas gaineko 725 metro markatzen du.

    ===Tamaina===
    Tumulua harri puska oker eta formabakoek osatzen dute. 20 metrotako diametroa du, eta 2,5 metrotakoaltuera erdialdean. Goroldoiaz estalita dagoenez, menditxo naturala ematen du. Ipar-ekialdean lubaki sakona du, ertzetik erdiraino heltzen dena, eta honek erakusten du inoiz arakatua izan dena.
    Erian harlosa itzela datza (trikuharriaren estalkia) eta aldamenetan beste hiru zutik, ganbararen albokoak. Lehena, estalkia alegia, hego-ekialdera mugitu izan da, eta mendebalde eta iparraldeko albokoetakoen sostengua galdu arte; hauek, berriz, kanporutz erori dira (7.a irudia). Garai batean trikuharriaren barrualdeak 1,77 metrotako luzeera (ekialde-mendebalde) eta 1,38 metrotako zabalera izango zituen, gutxi gora behera. Ekialde-mendebalde orientazioa zuen:
    * T estalkiak 2,60 metrotako luzeera, 2,50ko zabalera eta 0,35ko lodiera du.
    * a albokoak 0,88 metrotako luzeera, 0,55ko altuera eta 0,24ko lodiera du.
    * b albokoak 1,05 metrotako luzeera, 0,95ko altuera eta 0,15ko lodiera du.
    * c albokoak 1,05 metrotako luzeera, 1,35ko altuera eta 0,37ko lodiera du.
    ===Indusketa===
    Uztailak 9. 8an Keixetako egia trikuharria induskatu ezin izan genuenez, biharamunean itzuli izan behar genuen. Indusketa betiko moduan burutu genuen, ekialdetik hasita, eta ateratako lurra bahetu genuen gero. Azeri hezurrez gain, zeramika beltzaxka landugabe zati bat, silex harraskagailu bat, beste baten pusketa, bi printza formagabeak, material bereko gezi punta ederra eta leundutako harrizko aizkora txiki bat, eder askoa hau ere.
    Gero, induskatutako trikuharriaren argazkia hartu genuen ekialde-iparekialdetik (15. argazkia).

    00:23, 12 azaroa 2016(e)ko berrikuspena

    Keixetako Egiya (hegoaldea)
    Keixetako Egiya Hegoaldea 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa
    Mota Trikuharria

    Azalpena

    Bergara udalerrian dagoen trikuharria, Azkoitiaren mugan. Tumuluak 17 metrotako diametroa eta 180 zentimetrotako altuera ditu.

    Erdian 6 metrotako diametroa eta 180 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, tumuluaren ekialdeko muturrera 3 metrotako zabalerako zanga moduan hedatzen dena. Kraterraren barnean 2,3 x 2,1 x 0,35 metrotako harlosa handi bat dago eta azpian beste bat dauka, harlosa zati ugariz gain. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren:

    • aizkora leundu bat (harrizko industria).
    • txorten eta hegaldun punta bat (harrizko industria), gaur egun galdua.
    • 2 marruska (harrizko industria).
    • 2 printza (harrizko industria), gaur egun bat galdua.
    • formarik gabeko zeramika zati bat, gaur egun galdua.

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Ikerlari hauek, ekialdera irekia zegoen esparru laukizuzen bat osatzen zuten ganbarako 3 harlauza antzeman zituzten, estalkiari zegokion mugitutako harlauza handi batetaz gain.

    1980 urte inguruan, kontrolik gabeko berreraikuntza saiakera baten barnean, jatorrizko lekutik, kraterraren erditik, zangaren Ekialdeko ertzera eraman zuten harlauza handia.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Kokapena

    Trikuharri hau Leiyopagoren ipar-mendebaldean dago, Irukûtzetatik hego-hegoekialdean eta Kûtzebakarren hego-ekialdean.

    Pagoz betetako lautada txikia betetzen du; trikuharria inguratzen duen tumuluan berrogetahar pago daude, batzuk oso sendoak, eta ezin izan genuen multzoaren argazkirik lortu. Barometroak itxas gaineko 725 metro markatzen du.

    Tamaina

    Tumulua harri puska oker eta formabakoek osatzen dute. 20 metrotako diametroa du, eta 2,5 metrotakoaltuera erdialdean. Goroldoiaz estalita dagoenez, menditxo naturala ematen du. Ipar-ekialdean lubaki sakona du, ertzetik erdiraino heltzen dena, eta honek erakusten du inoiz arakatua izan dena.

    Erian harlosa itzela datza (trikuharriaren estalkia) eta aldamenetan beste hiru zutik, ganbararen albokoak. Lehena, estalkia alegia, hego-ekialdera mugitu izan da, eta mendebalde eta iparraldeko albokoetakoen sostengua galdu arte; hauek, berriz, kanporutz erori dira (7.a irudia). Garai batean trikuharriaren barrualdeak 1,77 metrotako luzeera (ekialde-mendebalde) eta 1,38 metrotako zabalera izango zituen, gutxi gora behera. Ekialde-mendebalde orientazioa zuen:

    • T estalkiak 2,60 metrotako luzeera, 2,50ko zabalera eta 0,35ko lodiera du.
    • a albokoak 0,88 metrotako luzeera, 0,55ko altuera eta 0,24ko lodiera du.
    • b albokoak 1,05 metrotako luzeera, 0,95ko altuera eta 0,15ko lodiera du.
    • c albokoak 1,05 metrotako luzeera, 1,35ko altuera eta 0,37ko lodiera du.

    Indusketa

    Erreferentziak