«Konbentzioaren Gerra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    17. lerroa: 17. lerroa:

    ==(1793-1794) Gerraren lehen urtea==
    ==(1793-1794) Gerraren lehen urtea==
    ===Soraluzeko hiru konpainiak===
    Soraluzen hiru konpainia eratu ziren, errepublikar frantsesei aurre egiteko. Hirugarren konpainiaren kapitaina Manuel Silvestre de Mendiola Yturralde (Soraluze, 1775/01/01 - 1856/03/28) izan zen. Maisu kainoigilea, politikan nabarmendu zen: Gipuzkoako diputatu orokorra (Hondarribia 1802), Eibarko alkatea (1805), berriro ditutatu orkorra (Errenteria 1814). Diputazioak Fernando VII.ari armak oparitu zizkionean, berak parte hartu zuen. Josefa Zumaran Lizaranzu andrearekin ezkondu zen, Eibarren (1804/09/12). Josefa Soraluzen hil zen (1855/04/13).

    ===Gerraren bilakaera===
    1793.eko apirilean Espainiako gudarostea Roselló (Katalunia) inbaditu zuen, garaipenak lortuz eta hainbat gotorleku hartu.  
    1793.eko apirilean Espainiako gudarostea Roselló (Katalunia) inbaditu zuen, garaipenak lortuz eta hainbat gotorleku hartu.  

    24. lerroa: 26. lerroa:

    Bestela izan zen 1794.ean. Frantziako Errepublikak egundoko errekrutamendua egin ostean, erasora pasa zen bi aldetan<ref>1794.eko udabarrian elkarren segidan hil ziren Kataluniako jeneral espainiarra era bere bigarrena. Uda hasieran frantsesek galdutakoa berreskuratuzuten eta irailerako Katalunian sartu ziren. Ez atzera ez aurrera ibili ostean, 1795.eko otsailean Rosas hartu zuten. Baina ekainerako espainiarrak muga zeharkatu zuten atzera, herri batzuk hartuz.</ref>.

    ==(1794-1795) Frantziarren lehen erasoa==
    ==(1794-1795) Frantziarren lehen erasoa==

    16:08, 19 urria 2021(e)ko berrikuspena

    (1789-1793) Gerra aurreko urteak

    Frantziako Iraultza

    XVIII. mende bukaeran Frantzian ez zen girorik: uzta txarrak, lan falta, gosea, oldarraldiak... Luis XVI.ak 1789.eko maiatzean Batzar Orokorrak (États Généraux) deitu zituen.

    Bertaratuak (kapareak, elizgizonak eta gainontzekoak) ez ziren ados jartzen, eta 1789.eko uztailak 14ean, Parisko herritarrek Bastilla erret espetxea hartu zuten. Egun horretan hasi zen Frantziako Iraultza[1]. Aurki feudalismoaren bukaera, elizaren pribilejioa kentzea, erret konstituzioa... etorri ziren eta kanpotik Austria, Prusia... Frantziaren kontrako gerra hasi zuten.

    1792.eko irailean frantsesak egundoko garaipena lortu zuten, Valmyn, eta errepublika aldarrikatu zuten. 1793.eko urtarrilak 21ean gillotinatu zuten.

    Orduan Frantziako kontrako elkartea handitu zen, Britainia Handia, Portugal eta Espainia bildu zirela. Azken hau oso haserre zegoen, Frantziako eta Espainiako erregeak Borboiak ziren eta, beraz, "lehengusuak". Konbentzioaren Gerra[2] hasi zen

    Soraluzeko abade frantsesak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1791. urtean Frantziako Errepublika Elizaren kontra hasi zen. Hainbat abade eta prailek erbesteratu ziren, haietako asko Espainiara.

    Soraluzera hiru abade euskaldun etorri ziren (1791). Eta Espainiako gobernuak meza ematea debekatu zienean, Udalak eta gainontzeko abadeek salbuespena egiteko eskatu zuten, oso lan mesedegarria egiten zutelako.

    (1793-1794) Gerraren lehen urtea

    Soraluzeko hiru konpainiak

    Soraluzen hiru konpainia eratu ziren, errepublikar frantsesei aurre egiteko. Hirugarren konpainiaren kapitaina Manuel Silvestre de Mendiola Yturralde (Soraluze, 1775/01/01 - 1856/03/28) izan zen. Maisu kainoigilea, politikan nabarmendu zen: Gipuzkoako diputatu orokorra (Hondarribia 1802), Eibarko alkatea (1805), berriro ditutatu orkorra (Errenteria 1814). Diputazioak Fernando VII.ari armak oparitu zizkionean, berak parte hartu zuen. Josefa Zumaran Lizaranzu andrearekin ezkondu zen, Eibarren (1804/09/12). Josefa Soraluzen hil zen (1855/04/13).

    Gerraren bilakaera

    1793.eko apirilean Espainiako gudarostea Roselló (Katalunia) inbaditu zuen, garaipenak lortuz eta hainbat gotorleku hartu.

    Pirineetako beste aldean, muga inguruan borroka txikiak izan ziren, baina eragin handirik gabe.

    Bestela izan zen 1794.ean. Frantziako Errepublikak egundoko errekrutamendua egin ostean, erasora pasa zen bi aldetan[3].

    (1794-1795) Frantziarren lehen erasoa

    Uztailan hasi ziren erasoak: Nafarroako iparra hartu zuten lehena (Elizondo eta Doneztebe), Hondarribia gero eta abuztuak 3an Donostiak ateak pare-parean zabaldu zizkien. Orduan Filipinetako Konpainiak bertan behera utzi zuen bere jarduera, tartean Soraluzeko Erret Lantegien kudeaketa.

    Abuztutik aurrera, Gipuzkoako Diputazioak independentzia aldarrikatu zuen, eta bake negoziazioa eskatu zion Frantziako Errepublikari. Hauek bertan sartzea departamentu moduan eskani zuten.

    Erreferentziak

    1. Frantziako Iraultza. Wikipedia (euskaraz).
    2. Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian. Wikipedia (euskaraz).
    3. 1794.eko udabarrian elkarren segidan hil ziren Kataluniako jeneral espainiarra era bere bigarrena. Uda hasieran frantsesek galdutakoa berreskuratuzuten eta irailerako Katalunian sartu ziren. Ez atzera ez aurrera ibili ostean, 1795.eko otsailean Rosas hartu zuten. Baina ekainerako espainiarrak muga zeharkatu zuten atzera, herri batzuk hartuz.