Krabeliñatx (eu)

    Sorapediatik
    Krabeliñatx / Krabelinaitz / Krabelin mendia / Untzetako mendia
    Altuera 607 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Sagar-errekako mendiak
    Bailara/ Herria Irure / Bergara
    Soraluzetik 1 ordu 30 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Krabeliñaitz Elgetako mendien ekialdeko muturrean dago. Soraluze eta Bergara arteko mugan dago, eta Osintxu (123 m) zein Soraluze ((110 m) gainean dago.

    Krabelin mendia ere esaten zaio, eta Untzetako mendia ere, inguruan Osintxuko Untzeta (edo Untzueta, edo Untzuta) baserriak daudelako (468 m).

    607 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendien lehiaketaren zerrendan dago.

    Mendiaren ekialdeko tontorrak Kurutzekogaña (569 m) dauka izena. Ez da asko nabarmentzen eta sastrakak eta landareek hartuta dago.


    Igoera

    Soraluzetik (110 m) igotzeko Txurruken auzunetik Untzeta baserrietara (468 m) igo behar da. Handik ekialderutz pista bat hartu eta, Kurutzekogañaren (569 m) albotik pasatuz, Krabelinatxeko tontorrera segituan heltzen da.

    Basalgotik (ordu bat eta 15 m) edota Bergaratik (2 ordu) ere igo daiteke.


    Kontuak

    Ollaraitz (Mikel Valero 2014)

    Kortaburuan, Soraluze gainetik 400 metrotara gutxi gora behera, ofitazko haitz eskerga dago, Ollarraitza. 2.50 m altuera, 1.50 m luzera eta metro bateko zabalera. Beste harri handiago baten mendebaldeko muturrean kokatuta dago. Marruzkadura fenomenoz, bi haitzen multzoak oilarra ematen du. Baserritarrek diotenez, Ollarraitzeko gaineko harria jentil batek abailaz botatakoa omen dela, Krabeliñatxetik hain zuzen. Harkaitz hauen azpian urrezko palanka lurperatuta dagoela gaineratzen dute.

    Gerra garaian, 1936eko irailetik 1937ko apirila arte frontea Soraluze inguruan eratu zen. Krabelinatx eta Kurutzekogaña fronte lerroan bertan egon ziren, eta lubakiak egin zituzten (Indalecio Ojanguren hainbat argazki hartu zituen). Oraindik ikus daitezke lubakien aztarnak.

    XX mende bukaeratik Maltzaga-Gasteiz autopista Krabeliñatx azpitik pasatzen da, horretarako zulatutako tunelengatik.


    Informazio osagarria

    Krabeliñatxi buruzko informazio gehiago web gune honetan topa daiteke:

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:

    • Krabelinaitz. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).


    Erreferentziak