«Kurutzebakar mendia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    71. lerroa: 71. lerroa:
    [[Fitxategi: Kurutzebakar_mendia._Gurutzea_lorekin_(Fernando_Yanguren_2012).jpg | thumb | right | 300 px | Gurutzea lorekin]]
    [[Fitxategi: Kurutzebakar_mendia._Gurutzea_lorekin_(Fernando_Yanguren_2012).jpg | thumb | right | 300 px | Gurutzea lorekin]]
    ==Kontuak==
    ==Kontuak==
    Kurutzebakar hiru udalerrien mugan dago: Soraluze, Elgoibar eta Bergara (Osintxu). Tontorrean mugarria dago, eta gainean buzoia. Bostehun metrotara [[Irukurutzeta mendia (eu)|Irukurutzeta]] dago, hau ere hiru herrien mugarria: Azkoitia, Elgoibar eta Bergara.  
    Kurutzebakar hiru udalerrien mugan dago: Soraluze, Elgoibar eta Bergara (Osintxu). Tontorrean mugarria dago, eta gainean gurutzea. Bostehun metrotara [[Irukurutzeta mendia (eu)|Irukurutzeta]] dago, hau ere hiru herrien mugarria: Azkoitia, Elgoibar eta Bergara.  


    Kurutzebakar tontorrean izen bereko [[Kutzebakaar tumulua (eu) |tumulua]] dago. Tumuluak 10 metrotako diametroa eta 80 zentimetrotako altuera ditu, oso nahasia. Erdian 3 metrotako diametroa eta 95 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.  
    Kurutzebakar tontorrean izen bereko [[Kutzebakaar tumulua (eu) |tumulua]] dago. Tumuluak 10 metrotako diametroa eta 80 zentimetrotako altuera ditu, oso nahasia. Erdian 3 metrotako diametroa eta 95 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.  

    22:35, 29 ekaina 2019(e)ko berrikuspena

    Kurutzebakar
    Altuera 902 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Mazelaegi mendilerroa
    Bailara/ Herria San Andres / Bergara / Elgoibar
    Soraluzetik Ordubete 45 m


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Azalpenak

    Mazelaegi mendilerroko tontorrik altuena, Irimotik Kortazarreko Haitza arte. Berez, Mazelaegiko tokirik altuenean hiru tontor daude elkarren ondoan: Kurutzebakar (902 m), Kurutzezaarra (897 m, Arribiribilleta zutarria dagoen tokia) eta Irukurutzeta.

    Iparraldean Atxolin dauka, Hegoaldean Elosumendi eta mendebaldean Aizpuruko Zabala.

    Tontorrean mugarria dago, eta gainean izena ematen dion gurutzea.


    Igoera

    Soraluzetik bide zuzenena San Andresetik pasatzen da, Nebera izeneko atakara igotzen (745 m, Kurutzebakarraren mendebaldeko hegian). Hemendik, Aizpuru tontorretik (830 m) Aizpuruko Zabalera igotzen da (810) eta, Aizpuruko Zabala trikuharria (870 m) albo batean utzita, Kurutzebakarrera heltzen da.

    Elosutik, berriz, Sorusaitza tontorreko antenarutz hartu (859 m) eta Atxabaso atakan (824 m) Kerexeta Goiegira igo (878 m); ostean, Maurketa atakara jeitsi (811 m) eta Kerexetako atakara gero (748 m); hemendik Irukurutzetara igo (898 m) eta, Kurutzezarra (897 m) albo batean utziz Kurutzebakarrera heldu (902 m). Pare bat orduko ibilaldia guztira.


    Oroigarriak buzoian
    Gurutzea lorekin

    Kontuak

    Kurutzebakar hiru udalerrien mugan dago: Soraluze, Elgoibar eta Bergara (Osintxu). Tontorrean mugarria dago, eta gainean gurutzea. Bostehun metrotara Irukurutzeta dago, hau ere hiru herrien mugarria: Azkoitia, Elgoibar eta Bergara.

    Kurutzebakar tontorrean izen bereko tumulua dago. Tumuluak 10 metrotako diametroa eta 80 zentimetrotako altuera ditu, oso nahasia. Erdian 3 metrotako diametroa eta 95 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Maiatzak 3aren inguruan, Santa Kruz eguna, lorekin apaintzen oi dute gurutzea.

    Buzoiak bi plaka ditu itsatsita, Jose Ramon Lete eta Eneko Azkarate-Askasuaren omenez.


    Informazio osagarria

    Kurutzebakar mendiari buruzko informazio gehiago hainbat web gunetan topa daiteke:

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:


    Erreferentziak