Kutzebakaar tumulua (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Kûtzebakaar | irudia = Kutzebakaar_01_(Gipuzkoako_ondarea).jpg | estiloa = Historiaurrekoa | mendea = | kokapena = Elosua-Plazen...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:27, 6 azaroa 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Kûtzebakaar
    Kutzebakaar 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Bergarako udalerrian dagoen trikuharria. Tumuluak 10 metrotako diametroa eta 80 zentimetrotako altuera ditu.

    Erdian 3 metrotako diametroa eta 95 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan harri-kristal bat, fusil harria eta berunezko bala esferikoa aurkitu zituzten.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Trikuharriaren erdialdean haitzean zulatutako hobi bat identifikatu zuten. Hobi hau monumentuaren antzinako bortxaketa baten adierazgarri da.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Erreferentziak