«Laguntza:Erabilera»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: Wikipedia inoiz erabili baduzu, badakizu Sorapedia erabiltzen! ==Artikuluen izenak== ==Artikuluak bilatu== Goiko eskumako laukian bilatu nahi duzun hitza, izena edo iz...)
     
    t (Jcao wikilariak «Laguntza:Erabilera (eu)» orria «Laguntza:Erabilera» izenera aldatu du)

    00:33, 31 urtarrila 2016(e)ko berrikuspena

    Wikipedia inoiz erabili baduzu, badakizu Sorapedia erabiltzen!

    Artikuluen izenak

    Artikuluak bilatu

    Goiko eskumako laukian bilatu nahi duzun hitza, izena edo izenburua idatzi, eta return eman (ala lupa sakatu).

    Bete-betean asmatu baduzu, Sorapediak zuzenean erakutsiko dizu artikulua. Bestela, izen bereko artikulua sortzeko aukera emango dizu, edo antzeko izenburua duen artikulua aukeratzekoa.

    Artikulua irakurtzerakoan, estekak topa ditzakezu, urdinak ala gorriak. Urdinak sakatu eta Sorapedia beste artikulu batera egingo duzu salto, edo Interneteko beste leku batera. Esteka gorriak, aldiz, kale itsuak dira: Sorapedian izen bereko artikulurik ez dagoela esna nahi du... baina, nahi izan eta gero, zuk zeuk sor dezakezu.

    Argazki baten gainean sakatzen baduzu pantaila osoan agertuko da, eta artikuluan agertzen diren argazki batetik bestera mugitu zaitezke.


    Kategoriak

    Bilaketa errazteko, artikuluak sare batean antolatuta daude, kategoria eta azpikategoriatan.

    Hauetako bat aukeratu, eta Sorapediak multzoko artikulu guztiak erakutsiko ditu. Nahikoa da baten gainean sakatu artikulura zuzenean jauzi egiteko.

    Eta artikuluaren azpian, kategoriak agertzen dira, artikulu horrenak.