Maala ermita (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:45, 21 otsaila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Maala ermita
    Santa Maria Magdalena ermita
    Errekalde kalea. Gurutzea.jpg
    Estiloa
    Mendea XVII
    Kokapena Herrigune historikoa
    Mota Ez zen eraiki


    Azalpena

    Ermita hau ez zen inoiz eraiki, nahiz eta asmoek urte luzeak iraun.

    Ermita eraikitzeko orubea Atxuri eta Errekalde kaleen artean zegoen, ibai aldean beti ere. Atxuri kaleko azken aurrekoa zen etxearen eta gaur egun Errekalde kaleko 1. zenbakiaren artean hain zuzen.

    Agiri zaharrek diotenez, 1605 urtean orube horretan Maria Magdalena ermita eraikitzen hasi ziren baina, diru faltaz, lanak eten ziren.

    Joan Abad Aseginolaza batxilerra 1608 urtean hil zenean, urrezko 56 dukat eman zituen ermita eraikitzeko. Lanak hasi ziren, eta bertako maiordomoak urtero urtero izendatzen zuen Udalak[1]. Dena dela, diru nahikorik ez zegoenez lanak eten ziren. Eta ermita eraikitzeko dirua lortu artean, gurutzea jarri zuten paraje hartan.

    Soraluzeko orduko ospitala (Errabal 18) oso egoera txarrean zegoenez, 1685 urtean berria eraikitzea erabaki zuten. Horretarako Maala ermitaren ondoko tokia aukeratu zuten:

    ...hiriaren beste orube bat dago, Madalena donaren izenean ermita bat egiteko... Madalena ermitaren gurutzea dagoen tokian...
    Ospital zaharra, aurrean gurutzea
    (I. Ojanguren)

    Ospitalea 1701 urterako bukatuta zegoen; ermitaren eraikitzea atzeratu eta atzeratu egin zen eta, XVIII mendean bertan, behin-betiko baztertuta utzi zuten proiektua. Hala ere, gure garaietaraino heldu dira aztarna batzuk: bata, ibaiaren inguru hori izendatzeko erabiltzen den Maala toponimoa, eta bestea ibairako pasabidearen ondoko gurutzea, Atxuri eta Errekalde kaleen artean. Baina gurutze honen jatorria azaltzeko herriak beste istorioa asmatu du.


    Errekaldeko gurutzea

    (Maria Larrañagak kontatuta, 1940. hamarkadan)

    Behin Soraluzeko Nazarenoaren irudia Bergarara eramatea erabaki zuten. Gurdi gainean jarri, eta bideari ekin zioten.

    Baina Erlei erreka parera heldu zirenean bat-batean zerua goibeldu zen, eta idiak bertan behera geratu ziren, ez atzera eta ez aurrera.

    Egun hartan parrokiara itzuli ziren, lanak hurrengo egunerako lagata. Baina biharamonean gauzak errepikatu ziren: Erlei errekara helduta, zerua goibeldu eta idiek ez zuten aurrera egin nahi.

    Nazareno irudia Soraluzeko parrokiara itzuli zuten, eta Erlei erreka inguruan gurutzea jarri zuten, mirariaren oroigarri. Oraindik ikus daiteke, Errekalde kaleko 1. zenbakian, Errekaldeko iturriaren beste aldean.


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak

    1. 1617ko urtarrilak 1. Magdalenako adbokazioa daukan ermitako etxezain Domingo Irigoiengoa izendatu zuten. Ermita hori Herlaegi auzoan eraikitzen hasita dago.